- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 1693/08, 1694/08, 1695/08 eta 1696/08 98 Legepeko prozedura arrunta horietan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 1693/08, 1694/08, 1695/08 eta 1696/08 98 Legepeko prozedura arrunta horietan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1302
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/09
- Argitaratze-data: 2009/03/09
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Ebazpen honen ondorioz argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2009ko otsailaren 9ko dataz Ebazpena eman duela non ondoren adierazten diren prozedurei dagozkien administrazio espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakizkiola xedatu den:
Prozedura Arrunta, 98 Legea, 1693/08: Bizkaiko Lurralde Historikoaren Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak, Estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioko funtzionarioen eskalako kontuhartzailetza-diruzaintza azpieskalan, sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko urriaren 31ko Aginduaren aurka ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Prozedura Arrunta, 98 Legea, 1694/08: Bizkaiko Lurralde Historikoaren Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak, Estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioko funtzionarioen eskalako idazkaritza-kontuhartzailetza azpieskalan, sartzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko urriaren 31ko Aginduaren aurka ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Prozedura Arrunta, 98 Legea, 1695/08: Bizkaiko Lurralde Historikoaren Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak, Estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioko funtzionarioen eskalako idazkaritza azpieskalan, sarrerako kategorian sartzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten oinarri espezifikoak onartzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko urriaren 31ko Aginduaren aurka ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Prozedura Arrunta, 98 Legea, 1696/08: Bizkaiko Lurralde Historikoaren Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak, Estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko urriaren 30eko Aginduaren aurka ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.
Prozedura hauek lehen esandako hautaketa-prozeduren deialdiari eragin diezaiokete.
Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau
Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.
Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 9a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
FERNANDO TOÑA GUENAGA.


