Euskadi.eus
  • 504/2009 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Txagorritxu Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Txagorritxu Ospitaleko Sistemen eta Antolaketa Kudeaketako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

504/2009 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Txagorritxu Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Txagorritxu Ospitaleko Sistemen eta Antolaketa Kudeaketako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 1560
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/09
  • Argitaratze-data: 2009/03/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Txagorritxu Ospitaleko Sistemen eta Antolaketa Kudeaketako zuzendariorde lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan eta uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen:

OINARRIAK

Lehenengoa. Txagorritxu Ospitaleko Kudeaketa zuzendariorde lanpostua betetzeko ebazpen honen bitartez egiten den deialdira honako hauek izango dute aurkeztea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutario nahiz lan-kontratuko langile finkoak) nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako funtzionarioek, eta baita bestelako langileek ere. Horiek guztiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Titulazio akademikoa. A1 eta A2 taldeetako edozein unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Esperientzia. 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 eta A2 taldeetako zereginetan.

    Bigarrena. Interesatuek Txagorritxu Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete eskabideak.

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Curriculum Vitaea aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera, honako hauek adierazteko:

    Ikasketa-tituluak.

    Betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan duten esperientzia.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta adierazteko modukotzat duten beste edozein merezimendu.

    Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egoki deritzoten beste edozein agiri aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Txagorritxu Ospitaleko zuzendari gerentearen ebazpenaren bitartez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 9a.

    Txagorritxu Ospitaleko zuzendari kudeatzailea,

    FRANCISCO VILLAR COLSA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik