Euskadi.eus
  • EBAZPENA, Energia eta Meategien zuzendariarena. Horren bitartez, denek jakin dezaten honako hau argitaratzea erabaki da: Azkorrigana izeneko 2.033 zenbakia duen eta Arabako Iruña Oka udal-mugapean kokatuta dagoen «C» ataleko baliabideak ustiatzeko zuzenek - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, Energia eta Meategien zuzendariarena. Horren bitartez, denek jakin dezaten honako hau argitaratzea erabaki da: Azkorrigana izeneko 2.033 zenbakia duen eta Arabako Iruña Oka udal-mugapean kokatuta dagoen «C» ataleko baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida Explotación de Canteras Alavesas, S.A. merkataritza-enpresari ematea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 2121
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/09
  • Argitaratze-data: 2009/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Meatzeei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legeko 86. artikuluan xedatzen denaren arabera, denek jakin dezaten honako hau argitaratu da: Azkorrigana izeneko 2.033 zenbakia duen eta Arabako Iruña Oka udal-mugapean kokatuta dagoen «C» ataleko baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida Explotación de Canteras Alavesas, S.A. merkataritza-enpresari eman zaiola.

Azaldutakoari jarraiki, honako hau

Azkorrigana izeneko 2.033 zenbakia duen eta Arabako Iruña Oka udal-mugapean kokatuta dagoen «C» ataleko baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida Explotación de Canteras Alavesas, S.A. merkataritza-enpresari eman zaiola argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 9a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.

Explotación de Canteras Alavesas, S.A. merkataritza-baltzuak, Azkorrigana izeneko «A» ataleko baliabide-ustiapenaren titularra delarik, baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida esleitu ziezaioten eskabidea egin zuen. Ustiapen honek ere Azkorrigana izena du, 2.033. zenbakia. Honen ondorioz sortutako eskaera-espedientea aztertu da, eta arauz izapidetu da, honako hauek oinarritzat hartuta: Meategien uztailaren 21eko 22/1973 Legea, Meatzaritza Araubidearen 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorra, eta urtarrilaren 27ko 107/1995 Errege Dekretua.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Energia eta Meategien Zuzendaritzak honako hau

Explotación de Canteras Alavesas, S.A. merkataritza-baltzuari esleitutako ustiapen-emakida:

Izena: Azkorrigana.

Zenbakia: 2.033.

Ataleko baliabidea: «C» (urtarrilaren 27ko 107/1995 Errege Dekretua).

Indarraldia: hogeita hamar urtekoa; luzatu egin ahal izango da, epe berberekin; gehienez ere, laurogeita hamar urtez guztira.

Azalera: 5 meatze koadrikula.

Perimetroa: 2009ko otsailaren 4ko mugaketa-planoaren araberakoa.

Teknikaria: José María Diez-Caballero Sanz jauna.

Udalerria: Iruña Oka.

Lurralde Historikoa: Araba.

Ustiapen-emakida honek honako xedapen hauek izango ditu oinarri: Meategien uztailaren 21eko 22/1973 Legea, Meatzaritza Araubidearen 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorra, apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretua, horren bidez onartu baitzen Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra, eta arlo honetan erabilgarri diren gainerako lege-xedapen guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 9a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik