- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 10ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako lurralde-bulegoko buruarena, beherago zehaztutako TZ elikatzeko 13,2 kVko airetiko linea elektrikoak eragiten dieten finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 10ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako lurralde-bulegoko buruarena, beherago zehaztutako TZ elikatzeko 13,2 kVko airetiko linea elektrikoak eragiten dieten finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiteko dena. Linea hori Urkabustaiz udalerriko Izarra herrian dago, eta 13,2 kVko "Martalaso" transformazio-zentrora doa eta 100 kVako transformazio-zentro horretatik dator.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1488
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/10
- Argitaratze-data: 2009/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko urriaren 27ko Ebazpenaren bidez goian aipatutako linea elektrikoari administrazio baimena eman zitzaion, linea burutzeko proiektua onartu eta, azkenik, linea herriarentzat onuragarria dela aitortu zen. Espedientea: 17483-PRD-mmb Exp 01-AT-D-2008-00012.
Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela aitortzeak honako hauek dakartza: eragindako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra bai eta ondasun eta eskubideok presaz okupatu beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Horren indarrez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezarritakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Izarrako udaletxean agertzeko dei egitea erabaki du Lurralde bulego honek, 52. artikuluak ezartzen duen prozedurari jarraituz, eragindako ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko.
Interesatu guztiak eta eragindako ondasunetan edozein eratako eskubide edo interes duten pertsona titularrak ager daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Beherago zehaztutako leku, egun eta orduan jasoko dira aktak, zedula-zitazio bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio titular bakoitzari, eta era berean jokatuko da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeareno 52. artikuluan ezarritako argitarapenei dagokienez. Lekua, eguna eta ordua: Izarrako Udaletxea, 2009ko martxoaren 30a, 11:30ak.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesatuek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek alegazioak aurkez ditzakete, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan agian egin diren akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Arabako Lurralde Bulegoan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 10a.
Lurralde Bulegoko burua,
SABIN ZUGADI BARRÓN.
13,2 kVko airetiko linea elektrikoa, Urkabustaiz udalerriko Izarra herrian dagoena, eta 13,2 kVko «Martalaso» transformazio-zentrora doana eta 100 kVako transformazio-zentro horretatik datorrena.
Udalerria Finka proiektuaren arabera Titularra eta helbidea Eragin-aldea Katastroko datuak Izaera
Linearen luzera
m Hariaren zabalera
m Eraikitzen ari diren alde mugatuaren
m2 Euskarri
zenbakiaren
m2 Lur sistemak
m2 Poligono
zk. Partzela
zk.
54
Urkabustaiz 1 M.ª Dolores Azumendi Mallabiabarrena
Camino de Igalde, 5
01440-Izarra (Araba) 72 3 1.110 20 9,48 m 2 40 Landatarra
54
Urkabustaiz 2 Hnos. Izarra Lazkano
José M.ª Izarra Lazkano
k/ Xenpelar, 7, 1, esk.
48003-Bilbao (Bizkaia) 50 3 760 2 41 Landatarra
54
Urkabustaiz 6 José M.ª Ugarte Hierro
k/ Arenal, 74, 4, ezk.
09200-Miranda de Ebro (Burgos) 58 3 633 1.112 9,00 m 2 68 Landatarra


