- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 11koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, Etortek programako laguntzen 2009ko ekitaldiko deialdia egiten duena. Etortek Programaren bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak laguntzak ematen ditu i - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 11koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, Etortek programako laguntzen 2009ko ekitaldiko deialdia egiten duena. Etortek Programaren bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak laguntzak ematen ditu ikerketa estrategikoa sustatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 37
- Hurrenkera-zk.: 965
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/11
- Argitaratze-data: 2009/02/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2002ko urriaren 7ko Aginduaren bidez, Etortek programa arautu zen, ikerketa estrategikoa sustatzeko laguntzak emateko. Agindu hori birritan aldatu zen: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren eta 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez.
Aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2009ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritako eskumena erabiliz, hau
Etortek programako laguntzak 2009ko ekitaldian emateko deialdia egitea da ebazpen honen helburua. Etortek programa 2002ko urriaren 7ko Aginduaren bidez arautu zen, hain zuzen ere ikerketa estrategikoa sustatzeko laguntzak emateko, eta, geroztik birritan aldatu da, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren eta 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez.
Helburu hori betetzeko, guztira 31.333.613,00 euro bideratuko dira, honela banatuta: 14.333.613,00 euro 2009. urterako; 8.000.000,00 euro 2010. urterako; eta 9.000.000,00 euro 2011. urterako; Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan laguntza horietarako jarritako aurrekontu-kredituaren arabera emango dira.
Diru-kopuru hori aldatu ahalko da, betiere dirulaguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi ondoren, eta, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada. Horrela gertatuz gero, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak ebazpen bidez jakinarazi beharko du.
Eskatzaileek, 2002ko urriaren 7ko Aginduan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, agindu horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte -agindu hori birritan aldatu zen: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez eta 2005eko martxoaren 22ko Aginduaren bidez-.
Eskatzaileek Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuan (SPRI) aurkeztu beharko dituzte eskabideak eta gainerako agiri osagarriak (Urkixo zumarkalea, 36-4. Bilbao); bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan zehaztutako lekuetan.
Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2009ko apirilaren 15ean amaituko.
Lehenengoa. Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 11.
Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,
JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2009ko apirilaren 8koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena. Honen bidez, Etortek programarako 2009ko laguntza-esleipenaren baliabide ekonomikoak handitu direla jakinarazten da. Programa horren bidez, Industria, Merkataritza
- Ikus: EBAZPENA, 2009ko urriaren 29koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bidez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, 2009 ekitaldian, «Etortek Programa»ren markoaren barruan ikerketa estrategikoa egiteko ematen dituen lag


