Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko otsailaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 1586/08 eta 1602/08 prozedura arruntetan (98 Legea) alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 1586/08 eta 1602/08 prozedura arruntetan (98 Legea) alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 47
  • Hurrenkera-zk.: 1303
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/12
  • Argitaratze-data: 2009/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen ondorioz argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2009ko otsailaren 6 eta 10eko dataz Ebazpena eman duela non ondoren adierazten diren prozedurei dagozkien administrazio espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakizkiola xedatu den:

  1. Prozedura Arrunta, 98 Legea, 1586/08: Miren Josune Urrutia Alonso andereak, Estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioko funtzionarioen eskalako idazkaritza azpieskalan, sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak onartzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko urriaren 30eko eta 31ko Aginduen aurka ezarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoa.

  2. Prozedura Arrunta, 98 Legea, 1602/08: Arabako Lurralde Historikoaren Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak, Estatu osorako gaikuntza duten Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioko funtzionarioen eskalan sartzeko hautaketa-prozesuak zuzenduko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko urriaren 30eko Aginduaren aurka ezarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoa.

    Prozedura hauek lehen esandako hautaketa-prozeduren deialdiari eragin diezaiokete.

    Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

  2. Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 12a.

    Funtzio Publikoaren zuzendaria,

    FERNANDO TOÑA GUENAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik