- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 12koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, PRO-2005K3/0053 «Educación en Derechos Humanos» proiektuaren zati bati uko egitea onartzen duena. Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2005eko deialdiaren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 12koa, Garapen Laguntzarako zuzendariarena, PRO-2005K3/0053 «Educación en Derechos Humanos» proiektuaren zati bati uko egitea onartzen duena. Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2005eko deialdiaren barruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1490
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/12
- Argitaratze-data: 2009/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2005eko ekitaldian proiektuei laguntzak emateko dei egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen apirilaren 5eko 70/2005 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez 33.611 euroko diru-laguntza eman zitzaion Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco entitateari, «Educación en Derechos Humanos» proiektua burutzeko.
Aipatutako entitateak, 2009ko otsailaren 4an, 110,85 eurotan uko egiteko eskabidea egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari; hain zuzen ere, diru-laguntzaren barruan bidaia eta egonaldien partidari dagozkienetan.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa
Lehenengoa. «Educación en Derechos Humanos» proiektuan diru-zenbateko osoa 110,85 eurotan bidaiei eta egonaldiei dagozkienak- murrizteko egindako eskabidea onartzea. Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco entitateak aurkeztu zuen proiektua, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren konturako 2005eko deialdiaren barruan.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 12a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


