- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazioa eta Zerbitzuen sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 5eko Aginduaren zenbatekoa handitzen duena, hain zuzen ere, ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskolaren esparruan garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jarraitu edo hasi nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat 2009. urteko diru-laguntzak emateko d - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazioa eta Zerbitzuen sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 5eko Aginduaren zenbatekoa handitzen duena, hain zuzen ere, ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskolaren esparruan garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jarraitu edo hasi nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat 2009. urteko diru-laguntzak emateko d
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1892
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/12
- Argitaratze-data: 2009/04/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 5eko Aginduak, ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak eskolaren esparruan garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan jarraitu edo hasi nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat diru-laguntzak emateko deia egiten du 2009. urterako.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa horretarako izendatutako guztirako zenbatekoa aztertu eta gero, ikusi du diru gehiago beharko dela aurkeztu diren eskabide guztiei erantzuteko. Kontuan izan da 2008ko azaroaren 5eko Aginduko 1.2 artikuluak dioela bertan ezarritako guztirako kopurua handitu daitekeela aurkeztutako laguntza-eskabideen guztirako zenbatekoaren arabera eta aurrekontuan baliagarri dagoen zenbatekoaren arabera, betiere eskabideez ezer ebatzi baino lehen.
Hori dela-eta, ebazpen honen bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa horretarako izendatua zuen zenbatekoa handitu nahi du.
Aurrekoa kontuan hartuta eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposaturik, honako hau
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko azaroaren 5eko Aginduko 1.2 artikuluan kontsignaturiko zenbatekoa, laguntzetarako deialdikoa, aldatzea; kopuru horri 111.165,62 (ehun eta hamaika mila ehun eta hirurogeita bost euro eta hirurogeita bi zentimo) gehituko zaizkio, 2009. urteko aurrekontu-ekitaldiaren baitakoak.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 12a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PABLO LARRAURI ALTONAGA.


