- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko abuztuaren 6ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2008ko ekitaldiko deialdia egin zuen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko abuztuaren 6ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2008ko ekitaldiko deialdia egin zuen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 56
- Hurrenkera-zk.: 1602
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/13
- Argitaratze-data: 2009/03/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko abuztuaren 6ko Aginduak 2008. ekitaldirako dirulaguntzak iragarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako, euskal nekazaritza-sektorearekin zerikusia duten gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren hizketakide modura egindako lana dela-eta.
Agindu horretako zazpigarren erabakiak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren Ebazpenaren bidez.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onetsi zuen), honako hau
Lehenengoa. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko abuztuaren 6ko Aginduak araututako laguntzen onuradun-zerrenda argitaratzea, guztiek ezagut dezaten. Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2008ko ekitaldiko deialdia egin zuen agindu horrek.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 13a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.
Onuradunak
Beneficiarios Dirulaguntza eurotan
Subvención en euros
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna - E.H.N.E. - Bizkaia 52.452,99
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna - E.H.N.E. - Gipuzkoa 57.373,10
Euskal Nekazarien Batasuna - E.N.B.A. - Bizkaia 34.213,67
Euskal Nekazarien Batasuna - E.N.B.A. - Gipuzkoa 29.293,56
Unión de Agricultores y Ganaderos de Álava - U.A.G.A. 86.666,66


