- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 13koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-01361/08 espedientean Ana Martinez Orte andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 13koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, SD2-01361/08 espedientean Ana Martinez Orte andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 87
- Hurrenkera-zk.: 2498
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/13
- Argitaratze-data: 2009/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Ana Martinez Ortek eta Francisco Javier Artabek etxebizitza-eskatzaileen erregistroan sartzeko 2008ko otsailaren 26an egindako eskabidearekin batera hasi ziren jarduera hauek.
Bizkaiko lurralde-ordezkariak 2008ko maiatzaren 5ean emandako Ebazpenaren bidez babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izena emateko aukera ukatu zioten, eskatutako diru-sarrerak ez zituelako egiaztatu.
Ebazpenarekin ados ez zegoenez, Ana Martinez Ortek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2008ko azaroaren 11n, aurreko ebazpenaren aurka. Errekurritutako ebazpena berraztertzeko eskatzen du.
Aurrekari horietan oinarrituta, hona hemen
OINARRIAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendaria da aztertu beharreko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Errekurtsogileak interesduna dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan ohartemandako ondorioetarako.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 115. artikuluan ezartzen duenez, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa da eta epe hori amaitu eta errekurtsorik aurkeztu ez bada, ebazpena irmoa izango da ondorio guztietarako.
Kasu honetan, errekurritutako ebazpena Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan argitaratuta jakinarazi zen 2008ko maiatzaren 5ean eta, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2008ko ekainaren 6an amaitu zen.
Kontuan izanda errekurtso-egilearen errekurtsoa Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu zela 2008ko azaroaren 11n, guztiz garaiz kanpo.
Azaldutako oinarriak, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta, oro har, aplikagarriak diren gainerakoak ikusita, hauxe
Ana Martinez Ortek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea, epez kanpo aurkeztu zelako. Errekurtsoa Bizkaiko Lurralde ordezkariak SD2-01361/08 espedientean emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen eta, ondorioz, ebazpena bere hartan sendetsi behar da, zuzenbidearekin bat baitator.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 13a.
(Zerbitzu zuzendariaren gain jarritako eskumenez eta eginkizunez baliatzea bereganatzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko urtarrilaren 23ko Agindua, 2009ko urtarrilaren 26ko EHAAn argitaratutakoa)
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.


