- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 16koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 16koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1200
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/16
- Argitaratze-data: 2009/03/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, bere 33. artikuluan ezartzen duena betez, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak aldiro antolatzen ditu hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ohiko deialdiak, dekretu honen esparruan zehazten diren Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen zerbitzuan diharduten langileek hizkuntza-eskakizuna egiazta dezaten.
Halaber, uztailaren 29ko 152/2008 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzarako prozesua arautzen duenak, bere 15.2.b) paragrafoan ezartzen duena betez, Justizia Administrazioaren zerbitzuko Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza Judizialeko, Auzitegiko Medikuen kidegoko eta Laborategiko Laguntzaileen kidegoko funtzionarioek ere aukera dute Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak aldiro antolatzen dituen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdietara aurkezteko.
Bestalde, 1999ko otsailaren 18ko dataz, Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak eta Eusko Jaurlaritzak, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zenbait arlotan euskararen erabilera normalizatzeari buruzko lankidetza hitzarmena sinatu zuten.
Lankidetza hitzarmen honetako bosgarren klausulak bide ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kideei Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko antolatzen dituen deialdietara aurkezteko.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko eta Idazkarien Kidegoko kideek euskara ikasi eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeari begira, 2005eko uztailaren 28an lankidetza hitzarmena sinatu zuten honakook: Justizia Ministerioak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak.
Justizia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako lankidetza hitzarmen horrek, laugarren klausularen bidez, aukera ematen die Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko eta Idazkarien Kidegoko kideei hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko antolatzen diren deialdietara aurkezteko.
Orobat, 2008ko martxoaren 14ko dataz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetzak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko arloan Akordioa sinatu zuten. Akordio horren ondorioz, Osakidetzako langile finko eta interinoek aukera izango dute IVAPeko 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko deialdietara aurkezteko, beti ere lanpostuan 4. hizkuntza-eskakizuna badute ezarrita, edota IVAPek antolatzen duen 4. hizkuntza eskakizuneko ikastaroa egina badaukate edo egiten ari badira. Baldintza horietako bat betetzeaz gain, Osakidetzako langile horiek IVAPek 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko deialdian jarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak aldiro deitzen dituen ohiko deialdietan onartua izateko, ezinbestekotzat jotzen da eskatzaileak gutxieneko euskara maila izatea, kasuan kasuko hizkuntza-gaitasunari buruzko ikas-programen arabera. Administrazio-jardueraren goiburu izan behar duen eraginkortasunari zor zaionagatik, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak iraupen laburreko proba objektiboen bidez neurtuko du eskatzailearen ezagupen-maila, giza bitartekoen ahaleginak eta baliabide materialak alferrik gal ez ditzan, ez Administrazioak, ezta azterketa egileak ere.
Helburu horrekin lotuta, lehen, bigarren, hirugarren edo laugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara aurkeztu ahal izateko euskararen gutxieneko ezagupen-maila izatea eskatzen da. Horrela bada, lehen, bigarren, hirugarren edo laugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako eskaera egiten dutenek atariko proba gainditu behar dute deialdian onartua izateko.
Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2008ko apirilaren 8an egindako bilkuran 64/2008 Dekretua onartu zuen, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoa. Dekretuak IVAPek deitutako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben egituraketari eragiten dio.
64/2008 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, elkarren artean baliokidetuko diren euskararen gaitasuna egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiriak eskuratzeko probak urtebeteko epean egokitu egingo dira, horietako bakoitzak parekatuta dagoen Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren mailarekin bat egin dezan. Hori dela eta, deialdi honetan egingo diren probak, hau da, egokitze epean egingo direnak, orain arteko sistemaren araberakoak izango dira.
Bestalde, esandako Apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuaren bigarren indargabetze xedapenak indarrik gabe utzi zuen EAEko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 33. artikuluko 8. paragrafoa, ohiko deialdietako konparaziozko azterketak ezarri eta arautzen dituena. Ondorioz, aipatutako erabakia betez, deialdi honetan ez da konparaziozko azterketetarako deirik egingo.
Azkenik, 86/1997 Dekretuaren 33. artikuluak arautzen duena betez, deialdi honetako oinarriak eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen web orrian argitaratuko dira. Gainerako ebazpenak, hau da, onartuen eta baztertuen zerrenda dakarrena (behin-behinekoa eta behin betikoa), Epaimahaia ezagutzera eman eta azterketen egutegia zehazten duena, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen web orrian bakarrik argitaratuko dira.
Horiek horrela, aipatutako araudia betez, hauxe
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 16a.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
oinarria. Deialdi honen bidez deitutako azterketetara aurkeztu ahal izango dira:
Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren ezarpen-esparru barruko Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren zerbitzuan diharduten langileak.
Justizia Administrazioaren zerbitzuko Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza Judizialeko, Auzitegiko Medikuen kidegoko eta Laborategiko Laguntzaileen kidegoko funtzionarioek, uztailaren 29ko 152/2008 Dekretuaren 15.2.b) paragrafoak ezartzen duena betez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kide, kidegai, behin-behineko epaile, ordezko magistratu, ordezko epaile eta bake-epaileak, 1999ko otsailaren 18ko dataz, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren bosgarren klausulak ahalbideratzen duena betez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko kide eta kidegaiak, ordezko fiskalak, Idazkari Judizialen Kidegoko kide eta kidegaiak, eta behin-behineko Idazkari Judizialak, 2005eko uztailaren 28an Justizia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako lankidetza hitzarmenak ezartzen duena betez.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetzak 2008ko martxoaren 14an sinatutako Akordioa betez, Akordioak zehazten dituen Osakidetzako langileek aukera izango dute aurkezteko IVAPeko 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probetara.
oinarria. Deialdi honek lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko aukera ematen du. Edozein modutara, azterketarigaiek hizkuntza-eskakizun bakarreko azterketa egin ahal izango dute.
oinarria. Xede eta burubiderik gabeko azterketarik ez egitearren, deialdi honetan lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunetara aurkeztu ahal izateko euskararen gutxieneko ezagupen-maila izatea eskatzen da. Gutxieneko ezagupen-maila hori atariko probaren bidez neurtuko da. Atariko proba desberdina izango da egiaztatu nahi den hizkuntza-eskakizunaren arabera, eta proba hau gainditzen dutenak bakarrik izango dira onartuta deialdian.
Halaber, proba hau egitera aurkeztu eta gainditzen ez dutenak, deialdiko baztertuen zerrendan agertuko dira ondorio guztietarako. Beraz, ezingo dira aurkeztu ohiko azterketara.
Atariko proba gainditzeak deialdi honetako azterketetara aurkezteko balio du bakarrik. Emaitza honek ez du baliorik izango ondorengo deialdietarako.
oinarria. Deialdi honetara aurkezteko eskabideak egiteko epea amaitu, eta horiek aztertu ondoren, atariko probarako deia egingo du IVAPek bere web-orrian www.ivap.euskadi.net eta bere iragarki taulen bidez. Deiarekin batera atariko proban parte hartu behar dutenen zerrenda jakinaraziko da. Atariko proba lurraldeka egingo da eta langile bakoitzak eskaeran jarri duen lurraldean egingo du.
Hizkuntza-eskakizun bakoitzaren atariko proba zuzendu ondoren, emaitza IVAPen web-orrian argitaratuko da.
Atariko proba egitera deitutakoen zerrendan agertu eta proba horretara aurkezten ez direnak, deialdiko baztertuen zerrendan agertuko dira ondorio guztietarako.
oinarria. Laugarren hizkuntza-eskakizuneko azterketa, lanpostuan hizkuntza-eskakizun hori daukaten langileek, lanpostuan 3. hizkuntza-eskakizuna edukita 3. hori egiaztatu edo honen baliokidea den tituluren bat lortu duten langileek eta, azkenik, betetzen duten lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna edozein izanda ere, gutxienez erdi mailako titulazioa izan eta 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu edo honen baliokidea den tituluren bat lortu duten langileek egin ahal izango dute.
Lanpostuan oraindik hizkuntza-eskakizunik ezarrita ez daukaten langileen kasuan, laugarren hizkuntza-eskakizuneko azterketa egin ahal izateko unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako titulazioa eta 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta edo honen baliokidea den tituluren bat izatea eskatuko da.
Osakidetzako langile finko eta interinoek, oinarri honetako baldintzak betetzeaz gain, 2008ko martxoaren 14ko dataz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetzak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko arloan sinatutako Akordioak zehazten dituen baldintzak bete beharko dituzte.
Hizkuntza-eskakizun honetara aurkezteko unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako titulazioa beharrezkoa den kasuetan, lehenengo aldiz aurkezten diren langileek eskabidearekin batera tituluaren kopia bidali beharko dute. Modu berean, lehenengo aldiz aurkeztu eta 3. hizkuntza-eskakizunaren baliokidea den tituluren bat daukatenek honen kopia ere bidali beharko dute.
oinarria. Azterketa egiteko egokitzapenak behar dituzten azterketarigaiek eskari-orrian adierazi behar dute hori. Azterketarigai hauei hizkuntza gaitasun berdina eskatuko zaie.
oinarria. Azterketak zuzendu eta neurtuko dituzten epaimahaikide titularrak eta ordezkoak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak izendatuko ditu ebazpen bidez. Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, epaitu beharreko proben edukiak nolakoak diren kontuan hartuta osatuko da Epaimahaia. Epaimahaikiderik gehienak karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izango dira eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute.
Nolanahi ere, epaimahaiburua Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Euskalduntze zerbitzuburua edo berak izendatutako ordezkoa izango da eta idazkaria Zerbitzu bereko teknikari bat.
Epaimahaiak barne-jarduerarako hartutako arauen kalterik gabe, egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatuko ditu.
oinarria. Azterketetan parte hartzekotan, eskabideak aurkezteko epea Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik hasita, 15 egun naturalekoa izango da.
Eskabideak, epe horren barruan, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak beren beregi prestatutako eskabide-orriaren bidez aurkeztu beharko dira.
Eskabide-orria deialdi honen II eranskinean eta Interneteko www.ivap.euskadi.net helbideko Euskara atalaren Hizkuntza-eskakizunak azpiatalean eskainiko da. Eusko Jaurlaritzako langileek Intraneteko Jakina atariko Webs EE.AA. eta BB.PP. atalaren barruan ere eskuratu ahal izango dute.
Interesatuek Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dute eskabidea. Hona hemen helbideak:
Donostia-San Sebastián kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
Errekalde zumarkalea, 18. 48009 Bilbao.
San Bartolome, 28. 20007 Donostia-San Sebastián.
Unibertsitateko etorbidea. 20560 Oñati.
Halaber, eskabideak aurkez daitezke azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4. atalak dioen edozein eratan.
Eusko Jaurlaritzako langileek era elektronikoan ere egin ahal izango dute deialdi honetarako eskabidea. Horretarako, langileek intraneteko Jakina atarian Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritako helbide honetara jo beharko dute: http://www9.ivap.jakina.ejgvdns/he/indice.html. Helbide honetara jo baino lehen, interesatuak XL-Nets segurtasuneko sisteman sartu behar du.
Eskabidea era elektronikoan egin duen langileak ez du paperezko eskabidea aurkeztu behar.
oinarria. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako deialdietara lehenengo aldiz aurkezten direnek, edota inoiz aurkeztu arren, ondoren lanpostuz aldatu direnek, eskabidearekin batera, jarraian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte hizkuntza-eskakizunen erregistroaren ondorioetarako:
Nortasun Agiriaren fotokopia.
Funtzionario izendapenaren edo lan-hitzarmenaren fotokopia.
Dokumentu hauek aurkezterik ez duten langileek funtzio publikoko gaietan eskumena duen organo titularraren ziurtagiria bidali beharko dute, beren lan-egoera ziurtatzeko.
oinarria. Eskabideak aurkezteko epea amaitu, eta atariko probaren emaitzak jakinarazi ondoren, onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-behineko zerrenda erabakiko du Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari jaunak, eta bere ebazpen baten bitartez jakinaraziko da. Ebazpen hori Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen web-orrian argitaratuko da.
Onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 7 egun naturaleko epea izango dute interesatuek erreklamazioak aurkezteko. Erreklamaziook idatziz aurkeztu behar zaizkio Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.
oinarria. Epea amaituta erreklamaziorik ez bada, onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da.
Erreklamaziorik egon bada, aurkeztutakoak aztertu eta ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako azterketarigaien behin betiko zerrenda argitaratuko da Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen web-orrian. Azterketak egiten direnerako behin betiko zerrenda argitaraturik ez badago, erreklamazioa aurkeztu duten azterketarigaiek azterketa egin ahal izango dute. Azterketa honek, ordea, ez du inolako baliorik izango azterketarigaia baztertuta gelditzen bada.
oinarria. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak egokituko du azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak, eskaera-kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta.
Azterketen egunak, lekuak eta orduak epaimahaikideak izendatzeko ebazpenean bertan jakinaraziko dira Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen web-orrian.
Ebazpenean zehazten diren azterketa egunak eta tokiak dira ofizialak eta azterketariek onartuta dauden hizkuntza-eskakizunari egokitutako egunean eta tokian bakarrik egin ahal izango dute azterketa.
Azterketa egin ahal izateko derrigorrezkoa da azterketariak NAN agiria edo pasaportea aurkeztea.
oinarria. Hizkuntza-eskakizun bakoitzean eskatuko den ezagupen maila neurtzeko ondorengoak hartuko dira kontuan: batetik, 86/1997 Dekretuaren 13.2. atalean eta Eranskinean hizkuntza-eskakizun bakoitzerako zehaztutako hizkuntza gaitasunak; eta, bestetik, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren 1990.eko uztailaren 5eko Ebazpenean hizkuntza-eskakizun bakoitzerako ezarritako egitarauak.
oinarria. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen kalifikazioa orokorra izango da, hau da, «gai» edo «ez gai», trebetasun bakoitzerako gaitasuna ere adieraziko delarik.
oinarria. Azterketen behin-behineko emaitzak Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bidez jakinaraziko dira eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Emaitzak argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 5 egun naturaleko epea izango dute interesatuek erreklamazioak aurkezteko Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren aurrean.
Epe hori igaro ondoren, erreklamaziorik aurkeztu ez duten azterketarien emaitzak behin betiko bihurtuko dira eta hizkuntza-eskakizunen egiaztapen hauek ondorioak izango dituzte emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunetik hasita.
Emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egun berean, argitaratuko dira Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen web-orrian ere.
oinarria. Emaitzen kontrako erreklamazio epea amaituta, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak aurkeztutako erreklamazioak onartuz edo gaitzetsiz ebatziko ditu. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, berau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Epe hori igarota, errekurtsorik aurkeztu ezean, erreklamazioen ondorioz erabakitako emaitzak behin betiko bihurtuko dira eta hizkuntza-eskakizunen egiaztapenek ondorioak izango dituzte emaitza hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunetik hasita.
oinarria. Proba hauen bidez hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatzen dutenek Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ziurtagiria jasoko dute.
oinarria. Hizkuntza eskakizunen egiaztapenaren jarraipena eta kudeaketa egiteko, deialdian parte hartuko dutenen datu pertsonalak tratatu eta argitara emango dira, ebazpen honek ezarritakoaren arabera (eskabideak, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak eta behin betikoak, azterketen emaitzak).
Deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen dute datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko.
Datu pertsonalak erabiltzeko, Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa eta 994/1999 ED bidez onartutako datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko araudiak ezarritakoa beteko da.
Izaera pertsonaleko datuen fitxategi baten egongo da jasota informazioa eta datuak jakiteko, zuzentzeko, ezabatzeko edo datuen aurka egiteko eskubideak baliatu nahi izanez gero, IVAPeko Idazkaritza Nagusira jo behar da: Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.
oinarria. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egiten duen Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren Ebazpen honen kontra, lehen aipatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114 eta hurrengo atalen arabera, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO PROBAK (2009/1)
ESKABIDE-ORRIA
PRUEBAS DE ACREDITACIÓN DE PERFILES LINGÜÍSTICOS (2009/1)
SOLICITUD
ESKATZAILEAREN DATUAK
DATOS DEL SOLICITANTE
abizena
Primer apellido
abizena
Segundo apellido Izena
Nombre
Jaioteguna
Fecha de nacimiento
NAN
DNI
ERAKUNDEAREN DATUAK
DATOS DE LA INSTITUCIÓN
Erakundea
Institución
Saila
Departamento Zuzendaritza
Dirección
Helbidea
Dirección postal
Telefonoa/Luzapena
Teléfono/Extensión
Parte hartu nahi dut Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, ebazpenaren bidez, dei egindako hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketetan.
Deseo tomar parte en las pruebas de acreditación de perfiles lingüísticos convocadas mediante Resolución del Director del Instituto Vasco de Administración Pública.
Onartu egiten dut ebazpenaren helburua betetzeko (hizkuntza-eskakizunen egiaztapenak jarraitu eta kudeatu) jasoko diren datu pertsonalen tratamendua eta argitalpena. Datu horien tratamendua egingo da abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta ekainaren 11ko 994/1999 Errege-dekretuak xedatutakoaren arabera. Informazioa erregistratutako fitxategi batean egongo da eta datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero, IVAPeko Idazkaritza Nagusira jo daiteke: Donostia-San Sebastián kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz (ikus deialdiaren 21. klausula).
Autorizo el tratamiento y publicación de los datos personales que se deriven de esta convocatoria con el objeto de que se pueda realizar el seguimiento y gestión de las acreditaciones de perfiles lingüísticos. El tratamiento de esos datos se llevará a cabo según lo establecido en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre y en el RD 994/1999, de 11 de junio. La información estará incluida en un fichero de datos de carácter personal y se podrán ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición dirigiéndose a la Secretaría General del IVAP: calle Donostia-San Sebastián 1; 01010 Vitoria-Gasteiz. (ver cláusula 21 de la convocatoria).
Langilearen izenpea
Firma del trabajador o trabajadora Erakundea (sinadura)
La institución (firma)
Data eta tokia
Fecha y lugar Erakundea (zigilua)
La institución (sello)
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO PROBAK (2009/1)
ESKABIDE-ORRIA
PRUEBAS DE ACREDITACIÓN DE PERFILES LINGÜÍSTICOS (2009/1)
SOLICITUD
LANPOSTUAREN DATUAK (Orain betetzen duzun lanpostuaren datuak)
DATOS DEL PUEST0 (Datos del puesto que ocupa actualmente)
Lanpostu-zerrendan agertzen den lanpostua
Puesto incluido en la Relación de Puestos de Trabajo (RPT)
Lanpostuaren izena
Denominación del puesto
Lanpostuaren kodea
Código del puesto Dotazio-zenbakia
Número de dotación
Lanposturik gabe Lanpostu Zerrendan
Sin puesto en la RTP n
Hizkuntza-eskakizuna
Perfil lingüístico 1 n 2 n 3 n 4 n Derrigortasun data
Fecha de preceptividad
Hizkuntza-eskakizunik gabe
Sin perfil lingüístico n
LAN EGOERA
SITUACIÓN LABORAL
EAEko herri-administrazioko langileak
Personal al servicio de las administraciones de la CAPV
Karrerako funtzionarioa Lan-kontratu finkoduna Praktikaldiko funtzionarioa
Funcionario/a de carrera n Laboral fijo/a n Funcionario/a en prácticas n
Bitarteko funtzionarioa Aldi baterako lan-kontratuduna
Funcionario/a interino/a n Laboral temporal n
Kidegoa, eskala edo maila
Cuerpo, escala o categoría_________________________________________
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO PROBAK (2009/1)
ESKABIDE-ORRIA
PRUEBAS DE ACREDITACIÓN DE PERFILES LINGÜÍSTICOS (2009/1)
SOLICITUD
EAEko Justizia Administrazioko Karrera Judizialeko, Karrera Fiskaleko eta Idazkari Judizialen Kidegoko kideak
Miembros de la Carrera Judicial, Carrera Fiscal y Secretarios Judiciales de la Administración de Justicia de la CAPV
Karrera Judizialeko kidea
Miembro de la Carrera Judicial
n Karrera Judizialeko kidegaia
Aspirante a la Carrera Judicial
n Ordezko magistratua
Magistrado suplente
n
Behin-behineko epailea
Juez de provisión temporal
n Ordezko epailea
Juez sustituto
n Bake-epailea
Juez de Paz
n
Karrera fiskaleko kidea
Miembro de la Carrera Fiscal
n Ordezko fiskala
Fiscal sustituto
n Karrera Fiskaleko kidegaia
Aspirante a la Carrera Fiscal
n
Idazkari judiziala
Secretario Judicial
n Behin-behineko idazkari judiziala
Secretario Judicial de provisión temporal
n Idazkari Judizialen kidegaia
Aspirante al cuerpo de Secretarios Judiciales
n
ESKATUTAKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA
PERFIL LINGÜÍSTICO SOLICITADO
Zein hizkuntza-eskakizunetara aurkeztu nahi duzu?
Perfil lingüístico al que desea presentarse 1 n 2 n 3 n 4 n
edo 2. HE eskatu baduzu, zein azterketa-eredu nahi duzu?
Si ha solicitado el perfil 1 o 2, ¿qué modelo de examen desea? BATUAZ n BIZKAIERAZ n
Non egin nahi duzu azterketa?
¿Dónde desea realizar el examen? ARABA n BIZKAIA n GIPUZKOA n
ELBARRITASUNA
MINUSVALÍA
Azterketa egiteko egokitzapenen bat behar baduzu, adierazi zein:
Si necesita alguna adaptación para realizar el examen, indique cuál:
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK EGIAZTATZEKO PROBAK (2009/1)
ESKABIDE-ORRIA
PRUEBAS DE ACREDITACIÓN DE PERFILES LINGÜÍSTICOS (2009/1)
SOLICITUD
hizkuntza-eskakizunera aurkeztu nahi dutenentzat bakarrik
A cumplimentar sólo por quienes deseen realizar el examen de perfil lingüístico 4
HEren baliokidea den tituluren bat daukat
Tengo un título equivalente al perfil 3
n *Zein?
*¿Cuál? ___________________________________________
Erdi mailako edo goi mailako titulazioa daukat
Tengo titulación media o superior
n *Zein?
*¿Cuál? ___________________________________________
AIPA ITZAZU ZURE LANPOSTUA KOKATUTA DAGOEN ARLO EDO ZERBITZUAREN HIRU EGINKIZUN NAGUSIAK:
AIPA ITZAZU ZURE LANPOSTUAREN HIRU EGINKIZUN NAGUSIAK:
*Fotokopia atxiki behar da aurkezten den lehenengo aldia bada
*Se debe adjuntar la fotocopia si se presentan por primera vez


