Euskadi.eus
  • 538/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Emagina kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze-probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Diplomadun Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

538/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Emagina kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze-probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Diplomadun Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1430
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/18
  • Argitaratze-data: 2009/03/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4263/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Emagina kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautatze-proben deialdia. Aipatu kategoria Diplomadun Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako ebazpena 2008ko abenduaren 3ko EHAAn (232. zk.) argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 19. oinarrian aurreikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautatze-proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

Lehenengoa. Hautatze-proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

Presidentea/Presidente:

Titularra/Titular: Causo Mouriz, Carmen.

Ordezkoa/Suplente: San Martín Ballestero, M. Pilar.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

Titularra/Titular: López-Aberastu Ibañez-Gar, Ayala.

Ordezkoa/Suplente: Masach Urrestilla, Rosa.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

Titularra/Titular: Correyero Tadeo, M. Florentina.

Ordezkoa/Suplente: Arenaza Lamo, Edurne.

Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:

Titularra/Titular: Lartitegui Espilla, Teresa.

Ordezkoa/Suplente: Mugica Berrondo, María Luisa.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

Titularra/Titular: Martínez Huerta, M Soledad.

Ordezkoa/Suplente: Macia Gonzalez, María Teresa.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

Titularra/Titular: García Valverde, Rebeca.

Ordezkoa/Suplente: Almaraz Alonso, Virtudes.

Idazkaria/Secretario:

Titularra/Titular: Martin Martín, Jose Angel.

Ordezkoa/Suplente: Martinez Rodriguez, José Angel.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik