Euskadi.eus
  • 532/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Medikuen kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako katego - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

532/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Medikuen kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Atentzioko Pediatriako Unitateetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1464
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/18
  • Argitaratze-data: 2009/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4256/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Medikuen kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Atentzioko Pediatriako Unitateetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2008ko abenduaren 3ko EHAAn -232. zenbakikoan- argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, Ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

Presidentea/Presidente:

Titularra/Titular: González Lombide, Eduardo.

Ordezkoa/Suplente: Fraile Esteban, Jose Ignacio.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

Titularra/Titular: Azcarate Llorca, María José.

Ordezkoa/Suplente: Abad Theron, Inmaculada.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

Titularra/Titular: Mourelo Carballo, Carlos.

Ordezkoa/Suplente: Setien Aqueche, Gloria.

Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:

Titularra/Titular: Valencia Rama, Juan Carlos.

Ordezkoa/Suplente: De Aranzabal Agudo, Teresa Maite.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

Titularra/Titular: Arana Aguirre, Nekane.

Ordezkoa/Suplente: Ugarte Libano, Ramon.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

Titularra/Titular: Gorrotxategi Gorrotxategi, Pedro Jesús.

Ordezkoa/Suplente: Callen Blecua, M. Teresa.

Seigarren mahaikidea / Vocal sexto:

Titularra/Titular: Lazcoz Huarte, Ana María.

Ordezkoa/Suplente: Lafuente Mesanza, Pilar.

Zazpigarren mahaikidea / Vocal séptimo:

Titularra/Titular: Morato Rodríguez, M.ª Dolores.

Ordezkoa/Suplente: Tajada Zabalbeitia, Aranzazu Lorena.

Zortzigarren mahaikidea / Vocal octavo:

Titularra/Titular: Izquierdo Riezu, M Angeles.

Ordezkoa/Suplente: Salmón Antón, Fernando.

Idazkaria/Secretario:

Titularra/Titular: Pedrosa Rodero, José Ignacio.

Ordezkoa/Suplente: Azpiroz, Cristina.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik