Euskadi.eus
  • 534/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Erradioterapiako Teknikari Espezialistaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze-probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

534/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Erradioterapiako Teknikari Espezialistaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze-probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1400
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/18
  • Argitaratze-data: 2009/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4270/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Erradioterapiako Teknikari Espezialistaren kategorian lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako Ebazpena 2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zenbakian, argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa-proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

Lehenengoa. Hautaketa-proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena. Ebazpen honek ondorioak izango ditu data honetatik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

Presidentea/Presidente:

Titularra/Titular: Yarritu Fernández, M.ª Carmen.

Ordezkoa/Suplente: Díez Alonso, Rosario.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

Titularra/Titular: Martín Urreta, Juan Carlos.

Ordezkoa/Suplente: Alia Ramos, Andrés Avelino.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

Titularra/Titular: Aldana Manovel, Susana.

Ordezkoa/Suplente: Lebrijo Pérez, Olga.

Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:

Titularra/Titular: Cuesta Mendoza, M.ª Josefa.

Ordezkoa/Suplente: García Maqueda, Eva Gloria.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

Titularra/Titular: Alvarez Del Pozo, Lorenzo.

Ordezkoa/Suplente: Gutierrez Ruiz, M.ª de la Sierra.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

Titularra/Titular: Rodriguez Curras, Cecilia.

Ordezkoa/Suplente: De Diego Almaraz, Elsa.

Idazkaria/Secretario:

Titularra/Titular: Alonso García, Eugenio Esteban.

Ordezkoa/Suplente: López Extramiana, Ángel Ramón.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik