Euskadi.eus
  • 535/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Ofiziala kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Teknikari Laguntzaile Profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

535/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Ofiziala kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Teknikari Laguntzaile Profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1401
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/18
  • Argitaratze-data: 2009/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4267/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Ofiziala kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Teknikari Laguntzaile Profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako ebazpena 2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 19. oinarrian aurreikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea.

Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpenaren 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

Presidentea/Presidente:

Titularra/Titular: Fernández González, M.ª Luisa.

Ordezkoa/Suplente: Zabala Uriarte, Elena.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

Titularra/Titular: González Moyano, Antonio.

Ordezkoa/Suplente: González Pacho, María Jesús.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

Titularra/Titular: Salvador Blasco, Jesús María.

Ordezkoa/Suplente: Renteria Aranburu, Fidel Julian.

Hirugarren mahaikidea / Vocal Tercero:

Titularra/Titular: Quiroga Echaniz, Fco. Javier.

Ordezkoa/Suplente: Zabala Santayana, José.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

Titularra/Titular: Labayru Usoz, Carlos.

Ordezkoa/Suplente: Seco Velez, Pedro Antonio.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

Titularra/Titular: Blanco Tamayo, Antonio.

Ordezkoa/Suplente: izendatu gabe / no designado.

Idazkaria/Secretario:

Titularra/Titular: Estefania Bilbao, M Jesús.

Ordezkoa/Suplente: Simon Montes, María Pilar.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik