Euskadi.eus
  • 539/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Ofizial kategorian (Mantenimendu Ofizialaren lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probe - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

539/2009 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez izendatzen da Ofizial kategorian (Mantenimendu Ofizialaren lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia. Aipatutako kategoria Teknikari Laguntzaile Profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1403
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/18
  • Argitaratze-data: 2009/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4266/2008 Ebazpenaren bidez egin zen Ofizial kategorian (Mantenimendu Ofizialaren lanpostu funtzionalak) lotura estatutarioa lortzeko pertsonala aukeratzeko hautaketa proben deialdia. Aipatu kategoria Teknikari Laguntzaile Profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. Aipatutako ebazpena 2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zenbakikoan, argitaratu zen.

Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpeneko 19. oinarrian aurrez ikusitakoa betez, Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko du hautaketa proba horiek kalifikatu behar dituen epaimahaia.

Azaldutakoaren arabera eta indarrean dagoen legerian pertsonalaren arloan esleitutako ahalmenak erabiliz,

Lehenengoa. Hautaketa proben kalifikazio epaimahaia izendatzea, Ebazpen honekin batera doan I. eranskinaren bitartez.

Bigarrena. Ebazpen honi dagozkion ondorioak ematea data honetatik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea agintzea.

Laugarrena. Oinarri orokorrak onartu zituen ebazpeneko 22. oinarrian zehaztutakoaren arabera, ebazpen honen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Batzordearen aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 18a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

Presidentea/Presidente:

Titularra/Titular: Retes Saratxaga, Arantxa.

Ordezkoa/Suplente: Learisti, Amaia.

Lehenengo mahaikidea / Vocal primero:

Titularra/Titular: Anero Calvo, Emilio.

Ordezkoa/Suplente: Urien Ferrero, F. Alejandro.

Bigarren mahaikidea / Vocal segundo:

Titularra/Titular: Diaz Zubizarreta, José María.

Ordezkoa/Suplente: San Roman Artacoz, Jesús María.

Hirugarren mahaikidea / Vocal tercero:

Titularra/Titular: Ibarburu Aguirre, José Luis.

Ordezkoa/Suplente: Berrocal, Iñaki.

Laugarren mahaikidea / Vocal cuarto:

Titularra/Titular: López de Calle Arnal, José Angel.

Ordezkoa/Suplente: Mayo García, Oscar.

Bosgarren mahaikidea / Vocal quinto:

Titularra/Titular: Sanchez Villalba, Manuel.

Ordezkoa/Suplente: Caballero Paredes, Gumersindo.

Idazkaria/Secretario:

Titularra/Titular: Sampron López, David.

Ordezkoa/Suplente: Corcuera Gamecho, M. Aranzazu.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik