Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko otsailaren 20koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Arabako UGTko Merkataritza, Ostalaritza, Turismo eta Jokoko Langileen Federazioko idazkari nagusia den Carmen Trueba Solorzano andreak eskaera egin ondoren Jakien Merkataritzako Bizkaiko Hitzarmen Kolektiboa Arabako Lurralde Historikora hedatzeko administrazio-prozedura hasi dela argitara ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 20koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Arabako UGTko Merkataritza, Ostalaritza, Turismo eta Jokoko Langileen Federazioko idazkari nagusia den Carmen Trueba Solorzano andreak eskaera egin ondoren Jakien Merkataritzako Bizkaiko Hitzarmen Kolektiboa Arabako Lurralde Historikora hedatzeko administrazio-prozedura hasi dela argitara ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1272
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/20
  • Argitaratze-data: 2009/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arabako UGTko Merkataritza, Ostalaritza, Turismo eta Jokoko Langileen Federazioko idazkari nagusia den Carmen Trueba Solorzano andreak eskaera egin ondoren, Jakien Merkataritzako Bizkaiko Hitzarmen Kolektiboa Arabako Lurralde Historikora hedatzeko administrazio-prozedura hasi zen 2009ko otsailaren 16an Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza honetan.

Hitzarmen kolektiboen hedapenerako prozedura onesten duen ekainaren 20ko 718/2005 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluak ezartzen duenez, hedapen-prozeduren hasiera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hedapena egingo den lurralde-eremuan gehien saltzen den egunkarietako batean iragarri behar da, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen eta interesdunek esku hartzeko aukera izan dezaten.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 86. artikuluak ezartzen du iragarkian adierazi behar dela prozedura non egongo den ikusgai eta zein epe izango den alegazioak aurkezteko.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuak Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariari ematen dio ebazpen hau egiteko eskumena.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

Lehenengoa. Arabako UGTko Merkataritza, Ostalaritza, Turismo eta Jokoko Langileen Federazioko idazkari nagusia den Carmen Trueba Solorzano andreak eskaera egin ondoren, Jakien Merkataritzako Bizkaiko Hitzarmen Kolektiboa Arabako Lurralde Historikora hedatzeko administrazio-prozedura hasi dela argitara ematea.

Bigarrena. Ebazpen hau eta ebazpenaren iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta hedapena egingo den lurralde-eremuan gehien saltzen den egunkarietako batean argitaratzeko agintzea, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen eta interesdunek esku hartzeko aukera izan dezaten.

Hirugarrena. Bestalde, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 86. artikulua betez, eta izan beharreko ondorioak izan ditzan, aditzera ematen da aipatutako espedienteari buruzko dokumentazioa Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan dagoela interesdunen eskura (Donostia kalea 1 - 01010 - Vitoria-Gasteiz) eta alegazioak egiteko epea ebazpen hau argitaratzen den egunetik hogei egunera bukatuko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 20a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik