- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 24koa, Ingurumen Sailburuordetzarena, Ermuko Udalak sustatutako «Ermuko HAPOren Aldaketa Puntuala, Lomi Power izeneko 17. egikaritze-unitatea sortzeari dagokiona» izeneko planak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 24koa, Ingurumen Sailburuordetzarena, Ermuko Udalak sustatutako «Ermuko HAPOren Aldaketa Puntuala, Lomi Power izeneko 17. egikaritze-unitatea sortzeari dagokiona» izeneko planak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 60
- Hurrenkera-zk.: 1727
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/24
- Argitaratze-data: 2009/03/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluaren arabera, I eranskinaren A) paragrafoan azaltzen diren planek (eta plan horien barne dago «Ermuko HAPOren Aldaketa Puntuala, Lomi Power izeneko 17. egikaritze-unitatea sortzeari dagokiona» delakoa) ingurumenean duten eraginari buruzko ebaluazio bateratua beharko dute, plangintzako lehen faseetan alternatiba egokienak aukeratzeko eta ingurumenean izango duten eraginaren analisia eta balorazioa egiteko, jarduera desberdinen ondorio metagarri eta sinergikoak kontuan hartuz.
Era berean, «Ermuko HAPOren Aldaketa Puntuala, Lomi Power izeneko 17. egikaritze-unitatea sortzeari dagokiona» izeneko plana hainbat planek eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen aplikazio-eremuan dago. Lege horren 9. artikuluan ezartzen denez, ingurumeneko organoak ezarriko ditu ingurumenaren iraunkortasunari buruzko txostenaren xehetasun-maila eta zehaztasun-gradua erreferentzia-dokumentu bat emanez, eragindako herri-administrazioak eta publiko interesduna identifikatu eta haiei galdetu eta gero. Dokumentu horretan, gainera, kasu bakoitzean aplikatu beharreko ingurumen irizpide estrategikoak, ingurumen helburuen adierazleak eta iraunkortasun printzipioak adieraziko dira.
Ermuko Udalak 2008ko azaroaren 11n hasi ditu izapideak «Ermuko HAPOren Aldaketa Puntuala, Lomi Power izeneko 17. egikaritze-unitatea sortzeari dagokiona» delakoak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiteko.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren arabera, Ingurumen Sailburuordetzari dagokio plan eta programek ingurumenean izango duten eraginari buruzko txostenak egiteko eskumena.
Espedienteko agiriak aztertu ondoren eta zenbait plan eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen (1) 9. artikuluan aurreikusitako izapideak betez, Ingurumen Sailburuordetzak honakoa
Ingurumen ondorioetarako soilik, Ermuko udalak sustatutako «Ermuko HAPOren Aldaketa Puntuala, Lomi Power izeneko 17. egikaritze-unitatea sortzeari dagokiona» izeneko planaren erreferentzia-dokumentua egitea.
Txostena honakoa da:
Aurrekariak.
Ermuko HAPOren Aldaketaren helburua egikaritza-unitate berri bat sortzea da, «Lomi Power» 17 EU izenekoa eta 10.593 m2 azalera izango duena. Gaur egun, etorkizunean EU izango denaren zati bat Lomi Power enpresako instalazioek, Zeharkalea kaleko 1. zenbakiak eta beste instalazio txiki batzuek okupatzen dute. Horretaz gain, N-634 errepideak esparrua zeharkatzen du.
Aldaketak hurrengo ekintzak aurreikusten ditu:
Sailkapenaren eta kalifikazioaren aldaketa. Egun Lurzoru Urbanizaezina bezala sailkatutako 4.742 m2ko lursaila hiri-lurzoru bezala sailkatuko da. Eremu horretan, 5.783 m2ko beste hiri-lurzoru batekin, zati batean «bide-sistema orokorra» bezala sailkatuta dagoena, kalifikazioz aldatuko dira eta Hiri-Etxebizitza Lurzorua izatera igaroko dira.
Egikaritza-unitate berri bat sortzea. Etxebizitzetarako hiri-lurzoru baten egikaritza-unitate berri bat sortuko da, «Lomi Power» 17 EU deiturikoa. Mugarritutako esparruak 10.525 m2ko azalera bat du eta kalifikazioz aldatzen diren eremuek (aurreko puntuan aipatutakoek, alegia), eta N-634 errepidearen iparraldeak kokatutako hiri-lurzoruko eremu txiki batek osatzen dute.
Etxebizitza-garapenerako proposamenean etxebizitza-eraikuntza bat proposatzen da. Horretan 58 etxebizitza aske, 18 etxebizitza tasatu eta 41 BOE etxebizitza eraikiko dira. Aldi berean, lur azpiko aparkaleku bat egongo da, bi edo hiru sotoetan. 357 aparkaleku-unitate sortzea aurreikusten da eta horietatik 113 aparkaleku publiko birakari bat izatera zuzenduko dira.
Gipuzkoako Etorbidetik eta Zeharkalea kaletik sartuko da eremura. N-634 errepidearen azpitik lurrazpiko ibilgailuetarako eta oinezkoentzako igarobide bat eraikiko da.
Plazek eta eremu libreek 1.744 m2 inguru okupatuko dituzte. Beste alde batetik, eremu libreetako zona bat mantenduko da, ezpondei eta lurzoruaren sestra-topalekuari dagokiena (4.790 m2).
Egindako kontsultak.
2008ko azaroaren 16an, iragarki bat argitaratu zen prentsan, publiko interesduna identifikatzeko eta kontsultatzeko, eta publiko horren eskura jarri zen espedienteko dokumentazio guztia, bai Ingurumen Sailburuordetzaren egoitzan eta baita Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko web orrian ere.
Interesatu gisa akreditatzeko eta alegazioak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 23an amaitu zen. Izapide horretan inor ez da publiko interesatu gisa akreditatu.
Era berean, Ingurumen Sailburuordetza honek ondorengo erakunde hauei egin die kontsulta:
Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza.
Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen Zuzendaritza.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.
Uraren Euskal Agentzia.
Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza.
Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritza.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Kulturako Zuzendaritza.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Hirigintzako Zuzendaritza.
Ihobe Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa.
Ekologistak Martxan Elkartea.
Arauzko epea bukatuta, Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzatik eta Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritza Nagusitik, Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen Zuzendaritzatik eta Ihobetik proposamenak jaso dira.
Biodibertsitatearen Zuzendaritza: dagoen hariztiaren gainean eragina du, hondeaketetatik datozen lur-hondakinen tratamendua eta obrek eragindako zonak berriz landatzea.
Ihobe: kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak eta instalazioak jasaten edo jasan dituzten lurzoru batzuk daudela adierazten du; 48034-00028 kodea duen lursaila, motorreko ibilgailuetarako zati, pieza eta osagarri ez elektrikoen fabrikazio-jarduera jasan duena.
Aurretik jasotako kontsulten erantzunak Ermuko HAPOren Aldaketa Puntuala, Lomi Power izeneko 17. egikaritze-unitatea sortzeari dagokiona eta Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Bateratuaren ikerketa egiterakoan kontuan izan beharko dira.
Aldaketari aplika daitezkeen ingurumen-irizpide estrategikoak eta ingurumen-helburuak.
Aldaketa egiteko, nagusiki Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian (2002-2020); Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2007-2010); Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean; ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuan. Dekretu horren bidez, Lurzoruari buruzko Legearen testu bategina onartzen da; eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean jasotako irizpide estrategikoak eta ingurumen-helburuak oinarritzat hartuko dira.
Zehazki, hurrengo ingurumen-irizpideak ingurumen-irizpide estrategikoak kontsideratuko dira, aldaketak ingurumenean izan ahal dituen eragin garrantzitsuekin lotura dutelako eta horiengatik ingurumen-ebaluazioa egin delako:
Lurzorua zentzuz eta intentsitatez erabiltzea (2).
Dagoeneko artifizializatutako lurzoruak erabiltzeari lehentasuna eman behar zaio. Ahalegin berezia egin behar da nekazaritzako lurzoruak eta lurzoru naturalak babesteko (3).
Herriaren jatorrizko nukleoetan eraikitako eta urbanizatutako ondarearen biziberritzea eta etxebizitza hutsen erabilera hazkunde berriaren aurretik lehenetsi behar dira (4).
Lurzoru urbanizaezina birkalifikatu aurretik lur kutsatuen berreskuratzea lehenetsi behar da. Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak berreskuratu behar dira, hiri-plangintzak erabilera edo jarduera berri bat aurreikusten duenean edo, modu subsidiario batean, aurreikusten ez duenean (5).
Hirietan bereizketa eta sakabanatzea saihestea (6), mugikortasun-sormena murriztuz eta ingurumenari dagokionez baliotsuak diren baliabideak babestuz.
Lurzoruaren zigilatzea murriztea (7), hirigintzarako lurraren erabileran intentsitatea bermatzean (8).
Hiri-nukleoen ingurumen-kalitatea hobetzea, berdeguneak sustatuz eta handituz (9).
Energia-aurrezpena, energiaren eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea (10). Horretarako dagozkion urbanizaziorako eta eraikuntzarako Udal Ordenantzen bidez, antolamendurako neurriak arautuko eta hiri-instalazio kolektibo edo nagusiak aurreikusiko dira eta, horrekin batera, beren norainokoa zehaztuko da bai materialari (girotze-instalazioak, etxeko ur beroa ematea, hiri-hondakinenak biltzea, ibai-urak eta ur grisak berriz erabiltzeko bilketa, arazketa eta biltegiratzea) bai espazioari (eremua, sektorea, auzo jakin batzuetako alde jakin batzuk, etab) dagokionez.
Hondakinen ekoizpena murriztean eta berriz erabiltzean eta birziklapenaren sustapenean oinarritutako hondakinen kudeaketa bermatzea.
Pertsonen mugikortasun-eskaerari erantzuteko, oinez ibiltzea, bizikleta hartzea eta garraio kolektiboa erabiltzea sustatzea (11). Motorrik gabeko mugikortasuna eta garraio publikoa sustatzea (12).
Kalitate akustikoko helburuak betetzea: zarata-maila altuak jasaten duen biztanleria-kopurua murriztuz, 37/2003 Legea (13) eta 1367/2007 Errege Dekretua (14) lurralde-planifikazioan eta planifikazio urbanistikoan aplikatuz, zonakatze akustikoari dagokionez.
Ur garbia bermatzea (15), hondakin-uren tratamenduak isuriari eta inguru hartzaileari egokituz.
Landaredia kontserbatzen dela zaintzea, bereziki, basoak, landare-multzoak, hesiak, eta ertzetako landaredia (16).
Dibertsitate biologikoaren galera gelditzea habitat eta ekosistemen funtzionamendu iraunkorra lehengoratuz eta babestuz; horretarako, Espazio Natural Babestuetatik kanpo dauden eremuen nahikotasun, koherentzia eta konektibitateari arreta jarri behar zaie (17).
Paisaia-faktorea udal-plangintzaren barruan sartzea, bere babesa, kudeaketa eta antolamendua sustatuz, Paisaiaren Europako Hitzarmenak ezartzen duen bezala (18).
Aldaketak modu esplizituan ingurumen-irizpide estrategiko horiek guztiak nola eta zein neurritan garatzen dituen identifikatu behar du.
Ingurumen-iraunkortasun txostenaren hedadura, xehetasun-maila eta zehaztasun-maila.
Zenbait plan eta programak ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legean aipatzen den ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostena ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratuari (IEEB) buruzko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuan adierazitako ingurumenaren gaineko ebaluazio bateraturako azterlanean sartuta dagoela ulertu behar da.
Beraz, aldaketak ingurumenean duen eraginaren baterako ebaluazioaren azterlana izango du eta ondorengo araudian ezarritako gutxieneko edukiak eta egitura jasoko ditu: uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren eranskina eta 9/2006 Legearen I. eranskina.
Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko azterlaneko atal bakoitzean jasotzen diren alderdien edukia eta norainokoa, aldaketak sustatzen dituen esparruari eta jarduera zehatzei berariaz dagozkienak izango dira.
Aurrekoarekin bat etorriz, ingurumen eraginaren baterako ebaluazioaren azterlanean garatzen diren atalek ondoko metodologi eskema hau izan behar dute:
Aldaketaren helburu estrategikoak eta helburu horiek lortzeko beharrezkotzat jotzen diren bideak deskribapena.
Beste plan eta programa batzuekiko elkarreraginen analisia.
Aldaketak eragina izango duen eremuko ingurumena aztertu, diagnostikatu eta baloratzea.
Teknikoki arrazoizkoak diren alternatiben ingurumen-azterlana. Aukeratu den konponbidearen justifikazioa.
Aldaketak izan ditzakeen eraginak identifikazioa eta balorazioa.
Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsaziozkoen proposamena.
Aldaketaren eraginak gainbegiratzeko programa.
Laburpen-dokumentua.
Dokumentazio grafikoa.
Aztergai dugun dokumentuaren ezaugarriak eta egin ditugun kontsultetatik aterarako ondorioak kontuan izanda, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioaren azterlanak aipatutako atalak garatu behar izango ditu, ondoren adierazten den zabalera eta zehaztasun-mailarekin:
1. Aldaketaren helburu estrategikoen eta helburu horiek lortzeko kontsideratutako alternatiben deskribapena.
Atal honetan aldaketaren helburuak jaso behar dira, gertakarietatik abiatuz eta horien existentzia eta ezaugarriak diren moduan identifikatu behar dira. Era berean, horiekin bat datozen eta egin diren proposamenak justifikatzeko aukera eman behar dute, modu labur baino egoki batean. Ingurumen-helburuak bereziki azpimarratu behar dira, eta erreferentziako dokumentu honen 2.3 atalean adierazitako ingurumen-irizpide estrategikoetan nola sartu diren modu esplizituan adieraziko da.
Ingurumen alorreko irizpide estrategiko horiek aldaketa lantzean txertatuta, ingurumenean sortutako kalteei aurre hartu nahi zaie, ondoren konpontzen ibili beharrean. Horrela, garapen iraunkorra sustatu eta neurri zuzentzaile eta konpentsaziozkoen beharra gutxitu nahi da. Hori dela eta, aukerak (kokapeneko edota garapeneko edo beren ekintzetako edota aldi baterako eremuen proposamenen alternatibak) bilatu behar dira aldaketan aurreikusitako helburuak, eta batez ere, aipatutako ingurumeneko irizpide estrategikoak beste era batera garatzeko.
Aldaketako proposamenak, gutxienez, lurzoruaren antolamenduko eta proposatutako ekintzen kokapeneko alternatiba posibleak jaso behar ditu, horiek irrazionalak direla frogatu ezik, aurretik ezarritako bideragarritasuneko irizpide teknikoak betetzea ezinezkoa dela kontuan hartuta.
2. Beste plan eta programekin dituen elkarrekintzen analisia.
Aldaketak aplikazio-eremu bera duten beste planekin duen ingurumen-bateragarritasuna justifikatu behar da. Ingurumen-inpaktuaren gaineko baterako ebaluazioa izan duten hierarkia maila altuago batean dauden planak identifikatuko dira, eta horrela izanez gero, aldaketak aipatutako ebaluazioetan ezarritako jarraibideekin duen bateragarritasuna aztertuko da.
Beste batzuen artean, hurrengo plan eta programekin duen bateragarritasuna aztertuko da, eta egokia bada, baita ingurumen-inpaktuaren gaineko ebaluazio bateratuarekin duena ere:
EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak.
Eibarko (Debarrena) Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana.
EAEko Nekazaritza eta Basoak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.
Bizkaiko Errepideen Arloko Plana.
Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.
Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planak 2008-2012.
Ingurumen-alorreko bateraezintasunik baldin badago goragoko maila bateko plan eta programekiko, baliogabetu edo ordeztu egin behar dira hartutako erabakiak.
3. HAPOren aldaketak eragiten duen eremuaren ingurumen-analisia, diagnostikoa eta balorazioa.
Lurralde-eremu horretako ingurumenaren egoerari buruzko alderdi garrantzitsuenak aipatu behar dira, aurreikusitako erabileretarako duen harrera-ahalmena eta aldaketa aplikatu ezean egoera horrek izango duen bilakaera; eraginik handiena jasango duten aldeetako ezaugarriak azpimarratuko dira.
Horretarako, eremuaren balioa identifikatu behar da. Kasu honetan, eremuak aldaketa jasan behar duten sektoreez gain, jarraian jasotzen diren ingurumen-intereseko eremuak ere hartu beharko ditu barne, beharrezko xehetasun mailarekin, hurrengo baliabideen eta ingurumen-interes bereziko eremuen analisiaren bidez, beren espazio-mugak, bere babes-helburuak eta erabilera-eremua, egonez gero, identifikatuz:
Mehatxatutako flora eta faunako espezieen banaketa-eremuak. Indarrean dagoen kudeaketa-planik ez duten mehatxatutako espezieen kasuan, arreta lehentasuneko banaketa zonetan (19), interes bereziko eremuetan (20) edo puntu sentikorretan (21) jarriko da. Esparrua Lacerta schreibei (Schreiber muskerrerako) eta Bas-igel Iberiarrerako lehentasuneko banaketa-zona da. Espezie horien gaineko afekzio posibleen irismena aztertu beharko da.
Dauden landare-komunitateak, eta zehazki, dauden interes komunitarioko habitatak. Dauden landare-komunitateen ezaugarriak eta tamaina zehaztasun gehiagorekin deskribatu beharko dira, planak eragindako landare-mota bakoitzaren azalera, bere ezaugarriak, aleen heldutasuna, kontserbazio-maila eta egitura-konplexutasuna zehaztuz eta baita sailkatutako edo babestutako espezieen presentzia eta horien balio ekologikoa ere adieraziz. Baliotsuenak diren osagaiak nabarmendu beharko dira. Horien kartografia egingo da, eskala egokian, dauden landare-komunitateen kontserbaziorako balio erlatibo handienaren arabera. Esparru honetan hego-hegaleko hostozabaletako zuhaiztien eremuari jaramon handia egingo zaio.
Lekuaren esparruan, interes konektorea duten paisaiak identifikatzea iradokitzen da, korridore ekologikoen eskala anitzeko sare baten garapena posiblea izan dadin. Lekuko korridore horien helburuak interes konektorea duen paisaiako elementuak identifikatzea eta babestea, horien gaineko inpaktuen prebentzioa egitea eta horien arteko konektibitatea hobetzea izango lirateke.
Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7.l artikuluak Uraren Euskal Agentziaren funtzioen artean, funtzio bat, izaera loteslea duena, hasierako onespenaren aurretik plan orokorren, arau subsidiarioen, zati-planen eta plan berezien berri ematea dela ezartzen du. Txosten hori Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorreko lanen eta udalerriaren plangintzaren arteko harremanari buruzkoa izango da esklusiboki. Ermuko Udalak Uraren Euskal Agentziari aipatutako txostena igortzea eskatu beharko dio.
Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7.k artikuluak Uraren Euskal Agentziaren funtzioen artean, funtzio bat, izaera loteslea duena, hasierako onespenaren ondoren plan orokorren, arau subsidiarioen, zati-planen eta plan berezien berri ematea dela ezartzen du. Txosten hori udalerriaren plangintzaren eta jabari publiko hidraulikoaren babesaren eta erabileraren arteko harremanari buruzkoa izango esklusiboki. Ermuko Udalak aldaketaren hasierako onespenaren ostean Uraren Euskal Agentziari aipatutako txostena igortzea eskatu beharko dio.
Aldaketaren esparruen urrakortasun-arriskua identifikatu behar da eta horretan aurreikusitako ekintzetarako garrantzitsuak diren eta bertan dauden ingurumen-arazoak adierazi behar dira, hurrengoa kontuan izanik:
2/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren (22) 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, aldaketak arrisku naturalen mapa bat jaso behar du. Aldaketaren helburu den esparruaren kasuan, maldei erreferentzia egingo zaie, hegoaldean % 50eko malda dutenei eta baita arrisku geoteknikoei ere. Ekintza-esparruaren higaduraren magnitudea baieztatu beharko da, arrisku-mapan jaso ahal izateko.
Kutsatutako lurzoruak daudela baieztatu da: esparruan kokatzen den Lomi Power enpresa «lurzorua kutsatu dezakeen jarduera» bezala sailkatuta dago eta bere lursaila Kutsatuta Egon Daitezkeen Lurzoruen Inbentarioaren barruan sartzen da, 48034-00028 zenbakiarekin. Horretaz gain, ekintza-esparruaren barruan beste lurzoru kutsatutako lursail bat aurkitu da, Inbentarioan 48034-00023 zenbakia duena. Hori N-634 errepidearen beste aldean kokatzen da. Lurzoruaren kutsaduraren prebentzio eta zuzenketarako otsailaren 4ko 1/2005 Legea aintzat hartuz, lurzoru kutsatu edo hondatu bat egoteak lurzoru horretarako erabilera baten esleipena baldintzatu dezake edota izan behar duen erabilera beraren funtzioak aurrera eramateko ahalmena horri itzultzera zuzendutako neurri zuzentzaileen beharra, edo baita, lurzoruaren baldintzak bere aurreko egoerara zuzendutako neurrien beharra ere. Kutsadura sortu izan dezakeen jarduera edo instalazio bat jasaten edo jasan duen lurzoru baten kalifikazio-aldaketa eginez gero, lurzoruaren kalitatearen aitorpen-prozedurari hasiera eman beharko zaio, 1/2005 Legearen 17.1.d) atalean ezartzen den bezala (23).
Beste alde batetik, lurzoru batean hondeaketa-eragiketak edo lur-mugimenduak aurrera eramaterakoan kutsadura-zantzuak hautematen badira, ekintza horren arduradun zuzenak derrigorrez dagokion Udaletxeari eta Autonomia Erkidegoko Ingurumen Organo eskudunari jakinarazi beharko dio. Kontsiderazio hori aldaketaren determinazioen barruan sartuko da eta horren garapeneko dokumentuetan eta proiektuetan aplikatu ahalko da.
37/2003 Legeak (24) eta 1367/2007 Errege Dekretuak (25) xedatutakoari jarraiki, Aladaketak, modu esplizituan, eremuaren zonakatze akustikoari dagokion mugaketa barne hartuko du. Aipatu zonakatzeak lehen aipatutako 1367/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluan adierazitako metodologia jarraitu beharko du. Aipatu zonakatzea eginda, kalitate akustikoko helburu aplikagarriak aipatutako 1367/2007 Errege Dekretuaren 14. artikuluan adierazitakoak izango dira. Horiek eremuaren harrera-ahalmena zehazterakoan kontuan hartu beharko dira eta alternatiben sormenean eta hautaketan irizpide gisa erabili beharko dira, kalitate akustikoari dagokionez, eremu akustiko ezberdinen arteko eta horiek eta zortasun akustikoko eremuen eta jatorri naturala duten.
Kasu honetan, aldaketaren eremuak N-634 errepidearen zortasun akustikoaren eragina du. Horrenbestez, aldaketa azpiegituraren organo substantibo eskudunari igorri beharko zaio, nahitaezko txostena egin dezan.
Inguruaren aire-kalitatea kontuan izan behar da (26), aldaketan aurreikusitako erabilerekin duen bateragarritasuna egiaztatzeko helburuarekin.
Beharrezko informazioa biltzerakoan izan diren zailtasun teknikoak, ezagutzazkoak edota esperientzia mailakoak identifikatuko dira, eta zailtasun horiek nola gainditu diren azalduko da.
Ingurumenaren aldetik interes berezikoak diren baliabideak eta espazioak eta aldaketaren esparruan ingurumenaren arloan dauden arazoak era kartografikoan jaso beharko dira, informazio hori bizkor eta erraz eskuratu ahal izateko.
4. Alternatiba tekniko eta ingurumen-alternatiba bideragarrien ingurumen-azterketa. Hartutako irtenbidearen justifikazioa.
9/2006 Legearen 8.1 artikuluan arrazoizko alternatibak, teknikoki eta ingurumenari dagokionez bideragarriak direnak, identifikatzeko, deskribatzeko eta ebaluatzeko obligazioa ezartzen da. Horiek ez egotea bidegabekoa da, horiek irrazionalak direla frogatu ezik, aurretik ezarritako bideragarritasuneko irizpide teknikoak betetzea ezinezkoa dela kontuan hartuta.
Begietsi diren aukerak lege aldetik nahiz geografiaren aldetik sustatzailearen eskumenekoak direnean, aldaketaren helburuak planean begietsitakotik beste modu batera garatu beharko dira, aldaketa eta bere baitako jarduerak burutzeko beste une eta toki batzuk proposatuz. Helburu horien artean nahitaez ingurumen helburuak agertu behar dira, eta zehazki ingurumen helburu estrategikoak. Gainera, alternatiba horren aukeraketa sustatu behar da, modu labur baina behar beste, aldaketak eta bere ekintzek irizpide horiek nola eta zein neurritan garatu nahi dituzten espresuki adieraziz. Zentzu horretan, arrazoizko alternatibak sortzeko eta ondoren horien ebaluaziorako eta aintzat hartzeko erabili behar diren teknika- eta ingurumen-bideragarritasuneko irizpideen aurretiazko identifikazioak alternatiba horiek oinarri diren irizpideekin koherentzia dutela justifikatzeko aukera ematen du.
Aldaketan proposatutako aukera guztiek eta bakoitzak izan ditzaketen ondorio esanguratsuak identifikatu, deskribatu eta ebaluatu egin behar dira, eta ez da alderik egongo ondorio batzuk eta besteak ebaluatzeko kontuan izango diren eskakizunetan. Horretarako, aztertu diren eta gauzatu daitezkeen zentzuzko aukera guztien irudi zehatza azalduko da, eta aukerarik onenak ez direla uste izateko arrazoiak emango dira.
Azken finean, hartutako irtenbidea beste alternatiba tekniko eta ingurumen-alternatiba bideragarrien aurrean justifikatu behar da, eskua ez hartzeari buruzko 0 alternatiba barne.
5. Aldaketak izan ditzakeen eraginak identifikatzea eta baloratzea.
Proposamenak ingurunearen hainbat aldagaitan izan ditzakeen eraginak identifikatuko dira, batez ere, eragin kritikoak, hau da, oro har onartutako arau eta azterlan teknikoetan ezarrita dauden muga-balio edo gidak gainditu ditzaketen aldaketaren jarduerak, horiek leuntzeko inolako aukerarik gabe, irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuko kontzeptu teknikoen arabera (errege dekretu horren bidez onartu zen ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua burutzeko araudia).
Ahaleginak egin beharko dira aldaketak eta haren jarduketek ingurumenean eragin ditzaketen kalterik garrantzitsuenak eta haien arteko erlazioa identifikatzen. Ingurumenaren gaineko eraginaren garrantzia zehazteko irizpideak izango dira apirilaren 28ko 9/2006 Legearen II. eranskinean (zenbait plan eta programak ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa) eta urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren III. eranskinean (proiektuek ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzko legearen testu bategina onesteko dena) finkatu direnak.
Zentzu horretan, arreta berezia emango zaie honako alderdiei:
Bertan dauden hostozabalen zuhaiztien gaineko eragina. Esparruaren hego-hegalean dauden zuhaiztiei berebiziko garrantzia eman beharko zaie.
Faunaren gaineko eragina.
Paisaiaren gaineko eragina.
Lurzoru artifizializatua gehitzea.
Baliabideen kontsumoa (ura, energia) areagotzea.
Hondakin gehiago sortzea.
Ibilgailuen trafikoa areagotzea.
Zarata arazoak.
Kutsatutako lurzoruak.
Arazoak higadurarekin.
Ebaluatzeko erabiliko den metodologia adierazi beharko da eta horretarako, hala badagokio, kalteak balioesteko izandako zailtasun teknikoak, ezagutzazkoak edota esperientziazkoak zehaztuko dira eta zailtasun horiek nola gainditu diren.
Aldaketak eta berrikuspen partzialeko jarduerek ingurumenean izan ditzaketen eragin esanguratsuak eta horien arteko harremanak era kartografikoan jaso beharko dira, informazio hori bizkor eta erraz eskuratu ahal izateko.
6. Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsaziozkoen proposamena.
Aldaketa egiterakoan ingurumen-irizpide estrategikoak sartzeak, besteak beste, konpentsazio-neurri edota neurri zuzentzaileak ezartzeko beharra mugatu beharko luke. Zentzu horretan, eragin negatibo garrantzitsuak egon direlako neurri zuzentzaileak ezarri beharra, ingurumeneko irizpide estrategikoak planean gaizki txertatu izanaren adierazle garbitzat ulertuko da. Hori dela eta, behar beste justifikatu beharko da neurri zuzentzaileak edo osabidezkoak eskatzen dituzten eragin negatibo nabarmenak egotea, nahiz eta txosten honetan dagokion atalean adierazitako ingurumen-irizpide estrategikoak egoki integratu diren.
Ingurumenaren gainean gerta daitezkeen eragin negatibo esanguratsuak murrizteko diren planaren alternatiben garapena edo kokapena teknikoki behar bezala justifikatzen den kasuetan bakarrik, dagozkion neurri zuzentzaile edota konpentsatzaileak ezarriko dira. Ez da ahaztu behar neurri horiek ingurumenean eragin negatibo nabarmenak izan ditzaketela ere bai eta horrenbestez horiek identifikatu beharko dira eta beharrezkoa bada, ebaluazioa egin beharko da.
Neurriak proposatuz gero, horien aplikazioaren kostu ekonomikoa kalkulatu beharko da, eta horien gauzatzea denboran planifikatu beharko da.
Besterik ezean, osabidezko neurriak hartuko dira, atalase onargarria gainditzen ez duen, hau da, arauetan edo onarpen orokorreko ikerketa teknikoetan ezarritako muga- edo gida-balioen azpitik dagoen eragin negatibo nabarmen bat ekiditea edo behar bezala arintzea ezinezkoa denean. Kasu horietan, beren eragina konpentsatu beharko da bidezko ingurumen-neurriekin, kontrako-ikurrekoekin edo esanahi berekoekin. Zehazki, azkenean aurrera eraman eta izadi-kapitalaren galeraren bat dakarten ekintzak daudenean aipatu izadi-kapitalaren handitzearen edo hobekuntzaren bidez konpentsatu beharko dira (27).
Aldaketaren formulazioan bezala, eta agiri honetan jaso den moduan, kalteak konpondu beharrean aurre hartzeko printzipioari jarraituz, ingurumeneko jarraibideak ezarri behar dira aldaketa garatzeko agirietan; jarraibide horiek aurreikusitako jardueren kokagunean eta garapenean txertatuz gero, kalte esanguratsuak mugatu, eta horrenbestez, ondoren neurri zuzentzaileak eta konpentsaziozkoak hartzeko beharra gutxitzeko. Beraz, eta ahal den neurrian, aurretiaz identifikatu behar da, berrikuspenean aurreikusi diren jardueren artean, zeini egin ahal izango zaion ingurumen ebaluazioa eta zeini ez.
Aldaketaren garapeneko dokumentuetarako proposatutako ingurumen-jarraibideek erreferentzia egingo diete gutxienez hurrengo aspektuei:
Energia berriztagarrien erabilera eta aprobetxamendua sustatzea.
Energia-eraginkortasuna sustatzea.
Hondakinen sorrera murriztea.
Hiriko sistemetan natura-baliabideak aurreztea.
Mugikortasun iraunkorra sustatzea.
2010. urterako berotegi-efektua eragiten duten gasen emisio guztiak, Kyotoko Protokoloan araututakoak, mugatzea.
Dibertsitate biologikoa mantentzea.
7. Aldaketaren eraginak gainbegiratzeko programa.
Ingurumenean eragin dezaketen ondorio esanguratsuek bai positiboek, bai neurri zuzentzaileak behar dituztenek, eta hala identifikatuta daudenek, izan dezakete jarraipenaren beharra. Horretarako, eragin bakoitzari aurrez adierazle bat esleitu behar zaio (kualitatiboa edota kuantitatiboa). Adierazle horiek zehazteko, honako hauek behintzat aztertuko dira:
Oinarrizko adierazleak.
Goiburuko ingurumen-adierazleak.
EAEko iraunkortasunaren adierazleak.
Europako egitura-adierazleak.
Bizkaiko Iraunkortasunaren adierazleak. VII. taldea.
Tokiko Agenda 21en adierazleak.
Horiek jarraipen zuzena izango dute ingurumenean gertatzen diren aldaketen jarraipenaren bidez (kausa efektu erlazioa ezartzeko zailtasuna), edo zeharkakoa, presio-neurrien eta neurri aringarrien jarraipena eginez.
Aladaketak eta bere baitako jarduerek sor ditzaketen eraginik esanguratsuenak neurtzeko adierazleak ezarri ondoren, adierazle horietako bakoitza gainbegiratzeko arduraduna izendatuko da. Adierazle bakoitzak arduradun desberdina izan dezake, gainbegiraketa plangintza- sistemaren zein fasetan txertatzen den kontuan izanda, horrela beti identifikatu ahalko da aldaketak adierazleari egiten dion ekarpen indibiduala.
8. Laburpen-agiria.
Laburpen-agiri bat idatziko da ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio prozedura arautzen duen uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren eranskinean ezartzen diren baldintzen arabera. Bertan argituko da, zehatz-mehatz eta publikoak, oro har, ulertzeko moduan, nolakoa izango den programa eta nolako eragina izango duen ingurumenean. Halaber, dokumentazio grafikoa sartzea ere gomendatzen da, batez ere, jendeari informazioa emateko.
9. Dokumentazio grafikoa.
Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazioaren Azterlanak dokumentazio grafiko nahikoa sartuko du, informazioa azkar eta erraz ikusi ahal izateko. Dokumentazio grafiko hori izan daiteke: taulak, grafikoak, figurak, argazkiak, eskala egokia duten planoak, eta abar.
Informazioa jasotzeko eta kontsulta egiteko moduak.
Informazio eta kontsultarako moduari dagokionez, erakunde sustatzaileak honako jarduerak burutuko ditu:
Ebazpen honen 2.2. atalean identifikatuak diren erangidako administrazio publikoei eta herritar interesatuei kontsulta egiteko, HAPOren aldaketaren lehen agiria eta Ingurumenaren gaineko Eraginari buruzko Ebaluazio Bateratuaren Azterlana bidaliko zaizkie. Horiek dokumentuak aztertzeko eta oharrak iradokitzeko gutxienez 45 egun dituztela bermatu beharko da.
Aldaketaren lehen agiria eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazioaren azterlana jendaurrean jarriko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den iragarkiaren bidez, eta gutxienez 45 eguneko epea egongo da agiri horiek aztertu eta oharrak egiteko. Bere publizitatea bermatzeko helburuarekin, bi dokumentuak organo sustatzaileak duen sare telematikoaren leku batean sartuko dira eta hori sarrera askekoa izango da, Lurzoru eta Hirigintzako ekainaren 30eko 2/2006 legearen 9.1 artikuluak ezartzen duen bezala.
Ingurumen-inpaktuaren gaineko Aurretiazko Txostenaren eskabidea.
183/2003 Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, «Ermuko HAPOren aldaketa» delakoaren hasierako onespenaren aurretik, Aldaketaren behin-betiko onespenerako duen organo eskudunak, kasu honetan Ermuko Udaletxeak, ingurumen-organo honi ingurumen-inpaktuaren Aurretiazko Txostena igortzea eskatuko dio. Aipatu eskabidea HAPOren aldaketaren aurrerakinarekin edo lehenengo dokumentuarekin eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuaren ikerketarekin batera bidaliko da, Erreferentziako Dokumentuan espezifikatutako eduki minimoekin.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako erreferentzia-dokumentua argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 24a.
Ingurumen sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.
OHARRAK
(1) Apirilaren 28ko 9/2006 Legea, zenbait plan eta programak ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa.
(2) Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
(3) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparruaren II. Programa 2007-2010. 3. ekintza-lerroa, 9. Helburu Estrategikoarena: Lurraldearen erabilera orekatu bat lortzea.
(4) Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 3.b) artikulua.
(5) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparruaren II. Programa 2007-2010. 3. Helburu Estrategikoa: Lurzoruaren kutsaduraren prebentzioa eta zuzenketa.
(6) Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 3. artikulua.
(7) 2006 COM (2005) 718 azkena, hirietako ingurumenerako estrategia tematiko baterako.
(8) Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
(9) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparruaren II. Programa 2007-2010. 5. ekintza-lerroa, 9. Helburu Estrategikoarena: Lurraldearen erabilera orekatua lortzea.
(10) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparruaren II. Programa 2007-2010. 5. Helburu Estrategikoa: Energia kontsumo eta ekoizpen iraunkorrak sustatzea.
(11) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparruaren II. Programa 2007-2010. 8. Helburu Estrategikoa: Beste mugikortasun kudeaketa eredu baterantz.
(12) Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko Euskal Plana 2008-2012. 1. Programa: Karbono gutxiago. «Karbono gutxiago eta energia garbiagoak erabiliz produzitzea eta kontsumitzea, eta karbono-hustulekuak kudeatzea». Garraio-Sektorea, Lerroa: «Aurrezpena eta eraginkortasuna garraiobideetan eta horien erabileran». 16. Ekintza.
(13) 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratarena.
(14) 1367/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa, 37/2003 Legea garatzen duena zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpen akustikoei dagokienez.
(15) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru-Programa 2007-2010. 2. Helburu Estrategikoa: Uraren kalitate ona.
(16) Euskal Herriko Izadiaren Kontserbazioari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 2.e artikulua.
(17) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparruaren II. Programa 2007-2010. 7. Helburu Estrategikoa: Gure biologia-dibertsitatea mantentzea.
(18) Aipatu hitzarmena 2008ko martxoaren 1ean indarrean sartu zen, Paisaiaren Europako Hitzarmenaren Berrespenaren Instrumentuari jarriki (Europako Kontseiluaren 176. zenbakia), 2000ko urriaren 20an Florentzian egina (BOE 31. zenbakia, 2008ko otsailaren 5ekoa)
(19) Espezierako habitat egokienen ordezkaritza nahikoa dutenak eta kontserbazio-egoera onenean daudenak, horren eskakizunak modu zabal batean betetzen direlarik. Eremu horiek mugarritzeko oinarrizko lana sailkatutako espezieen kudeaketa-planen proposamenetatik eratortzen da.
(20) Txiki samarrak eta ondo mugatutako enklabeak, espeziaren populazioaren kontserbaziorako garrantzi handia dutenak edota perturbazio posibleen aurrean hauskortasun nabarmena aurkezten dutenak. Interes bereziko area horien definizioa, gehien bat, mehatxatutako espezieen kudeaketa-planen proposamenetan emandako informazioan oinarrituz egin da, 2001. eta 2002. urteetan zehar, adituen talde ezberdinek egindakoetan, alegia.
(21) Gutxieneko zabalerako eta kokapen zehatzeko puntuak edo enklabeak biltzen dituzte, muturreko sentsibilitateko lekuak direnak, espeziearen iraunkortasunerako intereseko elementuak dituztelako. Habiak, kume-koloniak, lurraldeetako eremu nuklearrak, ugalketa-urmaelak edo babeslekuak dira, beren galera edo narriadurak populaziorako gertakari negatibo eta larri bat suposatuko lukeelako. Puntu horien kokapena Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak enkargatutako argitaragabeko hainbat txostenetatik edo ornitologia-elkarteek motu propio eginikoetatik hartu dira.
(22) 2/2008 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, lurzoruari buruzko legearen testu bategina onartzen dena.
(23) 165/2008 Dekretua, irailaren 30ekoa, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoa.
(24) Zarataren azaroaren 17ko 37/2003 Legea.
(25) Zarataren azaroaren 17ko 37/2003 Legeak garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretua, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpen akustikoei dagokienez.
(26) Airearen Kalitatea Ebaluatzeari eta Kudeatzeari buruzko urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuan sufre dioxidoa, nitrogeno dioxidoa, nitrogeno oxidoak, partikulak, beruna, bentzenoa eta karbono monoxidoa hartzen ditu kontuan.
(27) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparruaren II. Programa 2007-2010. 2. Lehentasuna.


