- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 3koa, Berrikuntza eta Energia sailburuordearena; horren bidez publiko egiten da 2009ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterrei dagozkien enpresen elkarteei laguntzak emateko deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 3koa, Berrikuntza eta Energia sailburuordearena; horren bidez publiko egiten da 2009ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterrei dagozkien enpresen elkarteei laguntzak emateko deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1409
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/25
- Argitaratze-data: 2009/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduak (2000ko abenduaren 11ko EHAAn argitaratu zen 235. zenbakiarekin) Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterrei dagozkien enpresen elkarteei bideratutako laguntzak arautzen ditu. Agindu hori 2007ko ekainaren 1eko Aginduak (2007ko ekainaren 13ko EHAAn argitaratu zen 113. zenbakiarekin) eta 2008ko otsailaren 14ko Aginduak (2008ko otsailaren 28ko EHAAn argitaratu zen 42. zenbakiarekin) aldatzen dute.
Laguntza horiek emateko ekonomia-baliabideak abenduaren 29ko 19/2008 Legean ezarritako aurrekontu-partidetatik aterako dira; lege horren bitartez, 2009ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dira.
Horrela, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterrei dagozkien enpresen elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, bertan ezartzen diren laguntzen deialdia egin behar da 2009ko ekitaldirako, horretarako beharrezkoak diren arauak emanez.
Aurrekoa aintzat hartuta, eta aipatutako aginduaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau
Ebazpen honen helburua 2009ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterrei dagozkien enpresa-elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea da.
2009an, xede horretara 2.504.500 euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.
Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki. Beraz, zenbateko hori agortzen denean ez da laguntza gehiago emango, eta xedapen honek une horretan bertan utziko dio eraginkorra izateari. Zirkunstantzia horietakoren bat badago, Berrikuntza eta Energia sailburuordearen ebazpenaren bitartez emango da horren berri.
Eskatzaileek, Euskal Autonomia Erkidegoko lehentasunezko klusterrei dagozkien enpresen elkarteei bideratutako laguntzak arautzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, adierazitako aginduaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Era berean, Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskaerak eta gainerako dokumentazioa, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Eskaerak aurkezteko epea 2009ko maiatzaren 15ean bukatuko da.
Lehenengoa. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 3a.
Berrikuntza eta Energia sailburuordea,
JOSÉ IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


