Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Latinoamerikako eskoletan osasuna sustatzeko estrategiak indartzeko» ZUZ-2005BA/0002 hitzarmenari zati batean uko egiteko onarpena ematen duena. Organización Panamericana de la Salud (OPS) delakoak aurkeztu zuen proiektua, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 2005eko deialdiaren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Latinoamerikako eskoletan osasuna sustatzeko estrategiak indartzeko» ZUZ-2005BA/0002 hitzarmenari zati batean uko egiteko onarpena ematen duena. Organización Panamericana de la Salud (OPS) delakoak aurkeztu zuen proiektua, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 2005eko deialdiaren barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1723
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/25
  • Argitaratze-data: 2009/03/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2005eko ekitaldian proiektuei laguntzak emateko dei egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen apirilaren 5eko 70/2005 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du.

Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariari dagokio.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz 187.500 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion Organización Panamericana de la Salud (OPS) erakundeari, «Latinoamerikako eskoletan osasuna sustatzeko estrategiak indartzeko» proiektua gauzatzeko.

Aipatutako erakundeak, 2008ko irailaren 23an, bigarren ordainketaren zati bati eta hirugarren ordainketa osoari uko egiteko eskabidea egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Arrazoia izan da bidaietarako diru-partidetan soberakinak geratu direla; izan ere, partida horien helburu ziren jardueretan kostua espero baino txikiagoa izan da, eta soberakinak ezin izan dira aurrekontuko beste titulu batzuetan sartu. Hori dela-eta, egindako gastuak justifikatu ondoren, bigarren ordainketaren zati bat (2.757,26 euro) itzultzeko eta hirugarren ordainketa osoari (37.500 euro) uko egiteko eskaera aurkeztu da. Ondorioz, zati bat itzuli eta beste bati uko egin ondoren, hasieran aurreikusitako 187.500 euroko diru-laguntza 147.242,74 eurokoa izatera pasatuko litzateke.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

Lehenengoa. Organización Panamericana de la Salud (OPS) erakundeak «Latinoamerikako eskoletan osasuna sustatzeko estrategiak indartzeko» proiektuan jasotako diru-laguntzaren zati bati uko egiteko aurkeztutako eskabidea onartzea. Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura proiektuak diruz laguntzeko deialdiaren barruan aurkeztu zen proiektu hori. Beraz, erakunde horrek 2.757,26 euro itzuli beharko ditu, bigarren ordainketari dagozkionak, eta uko egin beharko dio hirugarren ordainketari, hau da, 37.500 eurori.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik