- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 26koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak itunpeko ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko laguntzen deialdia egin zuen Aginduan ezarritako zenbatekoa handitzen duena (Irisgarri-2008). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 26koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak itunpeko ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko laguntzen deialdia egin zuen Aginduan ezarritako zenbatekoa handitzen duena (Irisgarri-2008).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1495
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/26
- Argitaratze-data: 2009/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez, itunpeko ikastetxeentzako obrak egiteko laguntzetarako deia egiten da, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak itunpeko ikastetxeetan behar bezala eskolatzeko.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa horretarako izendatutako guztirako zenbatekoa aztertu du, eta ikusi da diru gehiago beharko dela aurkeztu diren eskabide guztiei erantzuteko. Kontuan izan da 2008ko uztailaren 29ko Aginduko 4. artikuluak dioela bertan ezarritako guztirako kopurua handitu ahal izango dela, indarrean dagoen legerian aurreikusitako kreditu-loturako edo aurrekontu-aldaketako araubideari jarraituz.
Hori dela-eta, ebazpen honen bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak programa horretarako izendatua zuen zenbatekoa handitu nahi da.
Aurrekoa kontuan hartuta eta Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritzak proposaturik, honako hau
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2008ko uztailaren 29ko Aginduko 4. artikuluan laguntza-deialdi horretarako jasotako diru-kopurua aldatzea eta diru-kopuru horri hirurehun eta sei mila berrehun eta hirurogeita hamasei euro eta laurogeita bat zentimo (306.276,81) gehitzea, 2009. urteko aurrekontu-ekitaldiaren kontura.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 26a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PABLO LARRAURI ALTONAGA.


