- EBAZPENA, 2009ko otsailaren 26koa, Berrikuntza eta Energia sailburuordearena, meategi berrikuntzako proiektuak eta jarduerak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten duena 2009ko ekitaldirako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko otsailaren 26koa, Berrikuntza eta Energia sailburuordearena, meategi berrikuntzako proiektuak eta jarduerak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten duena 2009ko ekitaldirako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 55
- Hurrenkera-zk.: 1566
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/26
- Argitaratze-data: 2009/03/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko irailaren 10eko Aginduak meategi berrikuntzako proiektuak eta jarduerak finantzatzeko laguntzak arautu zituen eta horien oinarri arautzaileak onartu zituen (urriaren 18ko EHAA, 201. zenbakia).
Aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak 2009ko ekitaldian emateko deialdia egitea, eta, horretarako eman beharreko arauak ematea.
Horrenbestez, aipatutako aginduaren 7. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau
Lehenengoa. Xedea.
Ebazpen honen xede da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko irailaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2009ko deialdia egitea da; agindu horren bidez, meategi berrikuntzako proiektuak eta jarduerak finantzatzeko laguntzak arautu eta laguntza horien oinarri arautzaileak onartu ziren.
Helburu hori betetzeko, bostehun eta berrogei mila euroko (540.000 euro-Meategi berrikuntzako proiektuak) ordainketa-kreditua dago 2009ko ekitaldirako.
Laguntzetarako jarritako kopurua aldatu egin daiteke betiere, diru-laguntzei buruzko ebazpena eman aurretik kontuan hartuta eskatu diren laguntza guztiak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste laguntza-programa batzuen aurrekontuetan agortu gabe dituen baliabideak. Horrelakorik gertatuz gero, Berrikuntza eta Energia sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.
Bigarrena. Betekizunak.
Eskatzaileek, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko irailaren 10eko Aginduan aurreikusitako laguntzak jaso nahi badituzte, agindu horren 4. artikuluan ezartzen diren betekizunak bete beharko dituzte (agindu horrek meategi berrikuntzako proiektuak eta jarduerak finantzatzeko laguntzen oinarriak arautzen ditu).
Halaber, eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio; Zuzendaritza horren bulegoetan edo Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dira, zuzenean, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduren batean (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoa).
Eskatzen diren laguntza horien bidez egin nahi diren ekintzak burutzeko azken eguna 2009ko abenduaren 31 izango da.
Eskabideak hilabeteko epean aurkeztu behar dira, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 26a.
Berrikuntza eta Energia sailburuordea,
JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


