Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko otsailaren 27koa, Inmigrazio zuzendariarena, 2008ko azaroaren 5eko Ebazpenaren babesean Getxoko Udalari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena, eta, lehenengo ordainketari dagokion diru-kopurua jasota, ordaintzeko geratzen den diru-kopurua ez ordaintzeko agintzen duena. Izan ere, 2008ko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 21eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 27koa, Inmigrazio zuzendariarena, 2008ko azaroaren 5eko Ebazpenaren babesean Getxoko Udalari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena, eta, lehenengo ordainketari dagokion diru-kopurua jasota, ordaintzeko geratzen den diru-kopurua ez ordaintzeko agintzen duena. Izan ere, 2008ko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 21eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 2034
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/27
  • Argitaratze-data: 2009/04/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2008ko ekainaren 3an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 21eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek immigrazioko eta kulturarteko bizikidetzarako programak gauzatzeko 2008ko dirulaguntzak arautzen ditu.

  2. Lehenengo puntuan adierazitako aginduaren babesean bildutako dirulaguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen ebazpena eman zuen Inmigrazio zuzendariak 2008ko azaroaren 5ean; ebazpen horren bitartez, Getxoko Udalari 13.635 euroko dirulaguntza egokitu zitzaion, aurkeztutako proiektua («Aholkularitza immigrazio arloan enpleguko zerbitzuei: laneko bitartekotza eta ekintzaileak. Enpresako sentsibilizazioa») garatu ahal izateko. (LOC-20088L/0050).

  3. 2008ko azaroaren 5eko Ebazpenari jarraituz, emandako dirulaguntzaren % 75 ordaintzeko agindua eman zen, hain zuzen ere, 10.226,25 euro.

  4. 2008ko urtarrilaren 2an, Getxoko Udalak idazki bat bidali zuen Inmigrazio Zuzendaritzara, jaso duten dirulaguntzari uko egiten diotela esanez.

  5. Horrez gain, 2009ko urtarrilaren 19an erakundeak beste idazki bat bidali zuen Inmigrazio Zuzendaritzara honakoa adierazteko: Getxoko alkateak dekretua eman duela jasotako dirulaguntzaren lehendabiziko ordainketari dagokion diru-kopurua, hau da, 10.226,25 euro, Inmigrazio Zuzendaritzari bueltatzeko.

    Horiek horrela izanda,

Lehenengoa. Diruz laguntzeko proposatutako ekintza («Aholkularitza immigrazio arloan enpleguko zerbitzuei: laneko bitartekotza eta ekintzaileak. Enpresako sentsibilizazioa») burutzeko Getxoko Udalari emandako dirulaguntza ezeztea.

Bigarrena. Ordaintzeko geratzen den diru-kopurua, 3.408,75 euro, ez ordaintzeko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan, eta baita Dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea aldatzen duen 7/1997 Legearen 49.2 atalak dioena bete dadin.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 27a.

Inmigrazio zuzendaria,

JOSE ROBERTO MARRO IBARRA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik