Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 2koa, Turismo sailburuordearena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak emateko, 2009ko ekitaldirako deialdia jakitera ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 2koa, Turismo sailburuordearena, turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak emateko, 2009ko ekitaldirako deialdia jakitera ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1167
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/02
  • Argitaratze-data: 2009/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko maiatzaren 17ko Aginduaren bitartez turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzen programa arautu zen (EHAAren 103. zenbakia, 2006ko ekainaren 1ekoa), eta 2008ko otsailaren 25eko Aginduak (EHAAren 57. zenbakia, 2008ko martxoaren 26koa) eta 2009ko otsailaren 4ko Aginduak aldatu egin dute agindu hori.

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira; ekitaldi honi dagokionez, abenduaren 29ko 19/2008 Legean dago ezarrita hori arautzeko modua, hain zuzen, 2009ko ekitaldirako EAEko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legean.

Aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, egokia da hor iragarritako diru-laguntzak 2009ko ekitaldian emateko deialdia egitea, eta, horretarako eman beharreko arauak ematea.

Ondorioz, hauxe

Ebazpen honen xedea da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren aginduan aurreikusitako laguntzetarako 2009ko ekitaldirako deialdia egitea. Lehenengo agindu horren bitartez arautu zen turismoa sustatu eta merkaturatzeko laguntzak ematea.

Helburu hori betetzeko, 1.872.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera.

Diru-kopuru hori aldatu ahalko da, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi ondoren, eta, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada. Horrelakorik gertatuz gero, Turismo sailburuordeak horren berri emango du ebazpen baten bidez.

Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko laguntzak arautzen ditu Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren aginduak, eta laguntza horiek eskuratu ahal izateko, erreferentziako aginduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat onuradun kondizioa izan beharko dute eskatzaileek.

  1. Eskabidearen eta inprimakien ereduak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetan jaso daitezke, edo web orri honetan: www.euskadi.net/turismo.

  2. Eskabidea eta gainerako dokumentazio osagarria, Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritzara zuzenduta, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde bulegoetan aurkeztu behar dituzte eskatzaileek, zuzenean edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, zehaztutako moduetan.

  3. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2009ko apirilaren 3an.

Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 2a.

Turismo sailburuordea,

KORO GARMENDIA GALBETE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik