- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 2koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) kontabilitate-bulegoak hautatzeko 2009ko ekitaldiko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 2koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) kontabilitate-bulegoak hautatzeko 2009ko ekitaldiko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1707
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/02
- Argitaratze-data: 2009/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Kontseiluaren 79/65/EEE Arautegiak, 1965eko ekainaren 15ekoak (1965-06-23ko EEAO, 109. zenbakia), Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Sarea sortu zuen, Europako Erkidego Ekonomikoko nekazaritza-ustiategien errentari eta ekonomiari buruzko informazioa izateko helburuarekin.
Sare horren helburua, 1.2 artikuluan adierazten den bezala, nekazaritza-ustiategien urteko errenta zehazteko eta horien funtzionamendu ekonomikoa aztertzeko beharrezko diren nekazaritzako kontabilitate-datuak biltzea da. Horrela lortutako datuekin, batzordeak nekazaritzaren egoerari eta nekazaritza-merkatuei buruzko txostenak prestatuko ditu, eta txosten horiek urtero aurkeztuko zaizkio Kontseiluari eta Europako Parlamentuari, nekazaritzako produktuen urteroko prezioak finkatzeko.
Estatukide bakoitzak bere gain hartzen ditu behaketa-eremu gisa egoki jotzen dituen nekazaritza-ustiategiak hautatzeko eta ustiaketa-fitxak betetzeko prest dauden kontabilitate-bulegoen zerrenda finkatzeko ardurak. Borondatez parte hartzea erabaki duen eta bere ustiategia kontabilitateko ustiategi gisa hautatu zaion nekazariak bere ustiaketa-fitxa betetzeko prest dagoen bulegoa aukeratuko du horretarako ezarritako zerrendatik. Urtero, Estatukide arduradunak kontratu bat egingo du nekazariak hautatutako kontabilitate-bulegoekin, eta oroharreko zenbateko bat ordainduko zaio horregatik.
Euskal Autonomia Erkidegoan, legeria hau Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Aginduaren bidez egokitu eta garatu zen (1985-10-03ko EHAA, 201. zenbakia). Agindu horren bidez sortu zen Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarea (NKAES), Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategi mota desberdinen errentei eta funtzionamendu ekonomikoari buruzko beharrezko informazioa ematera bideratutako sistema gisa.
Aurrez aipaturiko aginduaren 8. artikuluaren arabera, EAEko kontabilitateko ustiategiek kontabilitate-bulego baten zerbitzuak erabiliko dituzte NKAESko zereginetarako. Bulego horiek Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak hautatzen ditu urtero lehiaketa publikoaren bidez, eta ustiaketen fitxak egitea kontratatzen du haiekin, oroharreko zenbateko bat ordainduta.
Horiek horrela, eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoa betez, hau
Lehenengoa. 2009ko ekitaldiko deialdia egitea Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako informazio tekniko, finantzario eta ekonomikoari buruzko ustiaketa-fitxak beteko dituzten kontabilitate-bulegoak hautatzeko.
Bigarrena. Nahi duten pertsona fisiko edo juridiko, erakunde pribatu edo nekazaritzako erakunde guztiek parte hartu ahal izango dute, betiere jarraian adierazitako baldintzak betetzen badituzte:
Pertsona juridikoa izatea, dagokion Erregistro Ofizialean behar bezala inskribatua, edo enpresaburu indibiduala izatea eta Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta egotea.
Lana behar bezala gauzatzeko behar beste elementu pertsonal eta material dituen erakundea dela egiaztatzea.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailean nekazari kolaboratzaileen idatzizko konpromisoa aurkeztea, bertan adieraziz ados daudela kontabilitate-bulego horrek beren ustiategiaren emaitza teknikoak eta kontabilitateari dagozkionak aztertzeko eta, estatistika-sekretuaren pean, NKAESari helarazteko helburua izatearekin, ebazpen honen II. eranskinaren arabera.
Gutxienez hirurogei nekazari edo abeltzainen adostasuna lortzea beren ustiategien kontabilitatea kudeatzeko.
Hirugarrena. Egin beharreko lanaren edukia.
Kontabilitate-bulegoek dagokien informazioa lortu eta emaitzak prestatu beharko dituzte kontabilitate-sistemetatik abiatuta, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak adierazitako metodologiarekin bat etorriz.
Kontabilitate-informazio eta -emaitza gisa hartzen da nekazaritza- edota abeltzaintza-ustiategi baten informazio tekniko, finantzario eta ekonomikoa, bere jardueren erregistro sistematiko eta erregularraren bidez lortzen dena eta ustiategi hori ikuspuntu tekniko eta ekonomikoetatik bereizteko aukera ematen duena.
Bidalitako informazio guztia, informazio hori jasotzen duten euskarri magnetikoekin batera, Administrazioaren jabetza izatera pasako da.
Laugarrena. Gauzapenaren baldintza teknikoak.
Kontabilitate-bulegoek planifikatu eta gauzatuko dituzte ondorengo lanak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren goi-kontrolaren eta ikuskaritzaren pean:
Dagokion nekazaritza-ustiategi bakoitzetik kontabilitateak ireki, garatu eta ixteko beharrezkoa den informazioa biltzea.
Ustiategi bakoitzaren kontabilitate osoa egitea, Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sareko (NKAES) programan exijitutako kontabilitate-emaitzak eta adierazleak lortzeko behar adinako zehaztasunarekin.
Nekazaritza-ustiategi bakoitzaren kontabilitateetako emaitza partzialak eta informazioa lortzea, 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoak.
Urteko kontabilitateak itxi ondoren, nekazaritza-ustiategi bakoitzaren azken kontabilitate-emaitzak eta -informazioa, 2007ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoak, dituzten euskarriak eskuratzea eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari bidaltzea. Datu horiek behin-behinekoak izango dira Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak ezarritako baliozkotze-kontrolak ongi pasa ez badituzte.
Oker dagoen informazioa zuzentzea. Horretarako, detektatutako akatsak agertzen dituzten baliozkotze-programek sortutako zerrendak bidali ahal izango dizkio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak kontabilitate-bulego bakoitzari, gerora detekta daitezkeenen kaltetan izan gabe. Datuak zuzentzeko prozesua berriz egingo da Administrazioak beharrezkotzat jotzen badu. Hala ere, lehenengo kontrol-zikloan datuen egiantzean inkoherentzia larriak detektatuz gero, eraginpeko kontabilitatea kanpoan utzi ahal izango da behin betiko eta ondorio guztietarako.
Kontabilitate-ekitaldiko edozein unetan, Administrazioak egoki iritzitako kontabilitate-informazio eta -emaitzak bildu eta hari bidaltzea.
Nekazaritza-ustiategi kolaboratzaileen eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren arteko lotura egitea, egoki iritzitako kontu guztietarako.
Kontratuaren xede diren lanak gauzatzeko, kontabilitate-bulegoa beharrezko iritzitako teknikari-kopuruaz baliatu ahal izango da, nahiz eta koordinazioa eta antolaketa Administrazioaren hizketakide gisa jardungo duen agente bakarraren gain geratuko diren, ondorio guztietarako.
Bosgarrena. Estatistika-sekretua gordetzeko betebeharra.
Kontabilitate-bulegoek konpromisoa hartzen dute indarreko legerian ezarritako baldintzen arabera estatistika-sekretua errespetatzeko. Halaber, bildutako kontabilitate-informazioa eta -emaitza indibidualak zein NKAESerako funtzioak gauzatzeko edo gauzatzearen bidez ezagutzen duten bestelako edozein informazio indibidual beste helburu batzuetarako ez erabiltzeko konpromisoa ere hartzen dute bulego horiek; era berean, arduratu egingo dira euren menpeko langileek edo laguntzaileek ere konpromiso horiek betetzeaz, horretarako beharrezko diren neurriak hartuz.
Seigarrena. Sailaren eskumenak.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko langileek lanen gauzapena ikuskatu eta gainbegiratuko dute, lan horiek ahalik eta ondoen gauzatzeko egoki iritzitako moduan eta baldintzetan, eta beharrezko argibide osagarriak eman ahal izango ditu, lanak ahalik eta baldintza tekniko onenetan gauzatzeko.
Zazpigarrena. Prestazioaren prezioa.
2009ko ekitaldi honetarako, kontabilitate-bulegoak bere menpeko eta NKAESko kide den nekazaritza-enpresa bakoitzetik 470,41 euroko kontraprestazioa jasoko du.
Ez da ordaindu beharko fase guztietan bete gabeko fitxengatik, ez eta baztertutako fitxengatik eta epez kanpo aurkeztutakoengatik ere.
Zortzigarrena. Esparrua eta lagina.
Laginaren esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean kokatzen da, geografikoki Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoekin bat datozen hiru barrutirekin eta bi ustiategi-multzorekin: nekazaritzakoak eta abeltzaintzakoak. Gehienezko lagina 670 ustiategikoa da.
Multzoa Ote Araba Gipuzkoa Bizkaia Guztira
Nekazaritza 13-14 Belar laboreak 85 85
20 Baratzezaintza 6 12 18
31 Mahastizaintza 46 46
32 Zurezko laboreak 3 3
Abeltzaintza 41 Esnetarako behiak 41 117 82 240
43 Haragitarako behiak eta behi ume-hazleak 34 67 52 153
44 Hainbat belarjale 28 49 21 98
50 Alejaleak 7 13 7 27
Guztira 241 252 177 670
Bederatzigarrena. Ustiategien betekizunak.
Nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategi bakoitzak lau (4) unitatetik gorako dimentsio ekonomikoa eta gutxienez ULU bateko (1) dedikazioa izan beharko ditu.
Kontabilitate-bulegoek ustiategien zerrenda bat aurkeztuko dute euskarri magnetikoan (Excel orria), honako aldagaiak zehaztuta: Lurralde Historikoa, ustiategiaren kode ofiziala (12 digitu), ustiategiaren titularraren izen-abizenak edo sozietatearen izena, OTE, dimentsio ekonomikoaren adierazlea, ULU kopurua eta NKAESan parte hartutako urte kopurua, I. eranskineko ereduaren arabera.
Hamargarrena.Ustiategien hautaketa.
Ustiategiak beren egokitasunaren arabera hautatuko dira. Egokia den ikusteko, populazio-eredura zenbateraino egokitzen den eta ea NKAESko kide den hartuko da kontuan.
Populazioeredua bat dator 1999ko Nekazaritza Erroldako datuekin, OTE, ekonomiadimentsio eta Lurralde Historikoen arabera. Nekazaritzako Kontabilitate Argibidetarako Euskal Sare barruan egoteak % 60ko balorazioa izango du aurreko urtean ere sarean egonez gero eta % 40koa antzinatasunaren arabera. Antzinatasunaren balorazioa gehienez hau izango da: 25 puntu 5 urtetik gorako ustiapenetarako, 20 puntu 5 urtekoetarako, 15 puntu 4 urtekoetarako, 10 puntu 3 urtekoetarako, eta 5 puntu bi urtekoetarako.
Hamaikagarrena. Ustiategien esleipena.
Laginaren egokitasunaren arabera puntuaziorik onena lortu duten ustiategiak esleituko zaizkie kontabilitate-bulegoei. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak kontratu bat sinatuko du bulego bakoitzarekin, esleitutako ustiategi-kopuruaren arabera.
Hamabigarrena. Lanak entregatzeko datak.
Irailean, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak ustiategiak eta langileak behin betiko identifikatu ahal izateko informazioa eduki beharko du (erregistroen taula osoa, 12 digituak kudeaketakoekin bat etortzea), bai eta azaleren eta laboreen behin betiko doitzea ere.
Urrian, kontabilitate-bulegoek 2008. urtearen amaiera eta 2009. urtearen hasiera bat etorri ahal izateko inbentarioen behin betiko informazioa emango dute, eta, bat etorri ezean, dagozkion azalpenak emango dituzte.
Azaroan kontabilitate-bulegoek informatizatuta izan beharko dituzte ordura arte jasotako dirulaguntzak.
Azaroan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak kontabilitatebulegoek bildutako informazioa aztertuko du, bulego bakoitzarekin egutegi espezifiko bat zehazteko, 2009ko NKAESko azken fasea ongi antolatuta gauzatzeko, eta entregatzeko azken eguna 2010eko martxoaren 31 izango da.
Hamahirugarrena. Entregatutako lanak baliozkotzeko aldia.
2010eko martxoaren 31tik aurrera zenbatuta bi hilabete naturaleko epea izango da kontabilitatefitxen koherentzia eta egiantzkontrolak egiteko. Aldi horretan, aipaturiko kontrolak gainditu ahal izateko datuak zuzenduko ditu kontabilitate-bulegoak.
Hamalaugarrena. Ordainketen aldizkakotasuna.
Hiru ordainketa egingo dira:
Lehenengoa, kontratuaren zenbatekoaren % 35, eginiko lanen araberakoa izango da, lehenengo 5 hilabeteei dagokien kontabilitate-informazioarekin.
Bigarrena, kontratuaren zenbatekoaren % 35, eginiko lanen araberakoa izango da, lehenengo 10 hilabeteei dagokien kontabilitate-informazioarekin.
Hirugarrena, gainerako % 30a, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategien kontabilitate-informazio osoa jaso ondoren; Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari entregatuko dio kontabilitate-bulegoak, 2010eko martxoaren 31 baino lehen eta estatistika-eragiketan exijitutako koherentzia- eta egiantz-kontrolak gainditu ondoren.
Hamabosgarrena. Eskabideak aurkeztea.
Epea: kontabilitate-bulego gisa hautatzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.
Tokia: exijitutako eskabideak eta dokumentuak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Erregistroan aurkeztu behar dira (Lakua I eraikina, 3. solairua, Donostia-San Sebastián kalea 1 zk., Gasteiz 01010). Tel.: 945 01 99 95. Faxa: 945 01 97 02.
Administrazio-dokumentazioa: deialdi honetako bigarren puntuan zehaztutako dokumentazioaz gain, honakook ere aurkeztu beharko dira:
Eskabidea bere izenean edo ahaldun gisa sinatzen duen pertsonaren NANa.
Hitzarmena pertsona juridiko batek sinatzen badu, Merkataritzako Erregistroan jasotako eraketa-eskritura eta aldaketen eskritura; betiere aplikatu beharreko merkataritza-legeak betekizun hori eskatzen badu. Ezartzen ez badu, eskritura edo sorrerako agiria, aldaketen agiria, estatutuak edo sorrerako egintzaren berri ematen duen agiria aurkeztu beharko da; dena delako agiri horretan jarduerak zein arau bete behar dituen egongo da zehaztuta, eta, gainera, kasuan kasuko erregistro ofizialekoa izan beharko du.
Sinatzen duena ez baldin badabil bere izenean, edo sozietatea edo pertsona juridikoa bada, ordezkatzen duen sozietatearen edo entitatearen behar besteko ahalordetzea. Ahalordetze hori behar bezala inskribatuta egon beharko du, hala badagokio, Merkataritzako Erregistroan. Merkataritza Erregistroaren Arautegiko 94.1 artikuluan xedaturikoaren arabera, ahalordetze hori egintza jakin baterako bada, ez du Merkataritza Erregistroan jasota egon beharrik.
Dokumentazio hori egiaztatzeko jatorrizko agiriak edo administrazioak zein notarioak behar bezala konpultsatutako kopiak aurkeztu beharko dira.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 2a.
Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.
TH Ustiategiaren kodea
Código de explotación Ustiategiaren titularraren izen-abizenak edo sozietatearen izena
Nombre y apellidos o razón social del titular de la explotación OTE Ekonomia-dimentsioa EDUetan
Dimensión Económica en UDEs ULU kopur.
º de UTAS NKAESan parte hartutako urteak
º de años de participación en RICAV
Ustiategiaren zenbakia / N.º de la explotación: __________________________________________________________________
Udalerria / Municipio: ____________________________________________________________________________________
Herri Gunea / Entidad: ___________________________________________________________________________________
USTIATEGIAREN JABEA / TITULAR DE LA EXPLOTACIÓN
ENA/IFK / DNI/CIF __________________________ Jaioteguna / Fecha de Nacimiento: _______________________________
Deiturak eta izena edo Sozietatearen izena / Apellido y Nombre o Razón Social:
______________________________________________________________________________________________________
Helbidea / Dirección: _____________________________________________________________________________________
Udalerria / Municipio: ____________________________________________________________________________________
Herri Gunea / Entidad: ___________________________________ Posta Kodea / Código Postal: _________________________
Lurraldea / Territorio Histórico: _____________________________ Telefonoa / Teléfono: _______________________________
EZAUGARRIAK / CARACTERISTICAS
Orientabide Tekniko-Ekonomikoa / Orientación Técnico Económica:
______________________________________________________________________________________________________
Behean sinatzen duenak aipatutako Gestio-Zentroari gestio-informazioa emateko baimena ematen dio, 2009. urteko ENKAS ofizialerako (Euskal Nekazaritzaren Informazio Sarea) behar diren datuak betetzeko. ENKAS eragiketa estatistiko bat da eta SEKRETU ESTATISTIKO baldintzapean dago eta apirilaren 23an emandako 4/86 EAEko Estatistika Legeak eta Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz abenduaren 13an emandako 15/99 Lege organikoak arautzen dituen agindu guztien baldintzapean dago.
Era berean, eskabide honetan aurkeztutako datuak egiazkoak direla aitortzen du.
El abajo firmante autoriza al Centro de Gestión citado el suministro de información de gestión con el objeto de cumplimentar los datos necesarios para la operación estadística RICAV (Red de Información Agraria Vasca) para el año 2009. La RICAV es una operación estadística sujeta a la norma de SECRETO ESTADÍSTICO y demás preceptos recogidos en la Ley 4/86 de 23 de abril de Estadística de la CAV y a la Ley Orgánica 15/99 de 13 de diciembre de Protección de Datos de Carácter Personal.
Así mismo, declara que los datos contenidos en esta solicitud son ciertos.
Sinadura / Firma
__________, 2009ko ________ aren _ an.
En __________, a _ de _________ de 2009.
Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak jakinarazten dizu inprimaki honen bidez eskuratutako zure datu pertsonalak datuak tratatzeko fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari idatzi bat bidaliz, hura baita tratamenduaren arduraduna (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Agricultura, Pesca y Alimentación, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este impreso, van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Servicios Generales del Departamento de Agricultura, Pesca y Alimentación del Gobierno Vasco, como responsable del tratamiento, y con domicilio en c/ Donostia-San Sebastián, 1, en Vitoria-Gasteiz.


