- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 3koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 3koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko dei publikoa egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1679
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/03
- Argitaratze-data: 2009/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Zerbitzu Zuzendaritzan hutsik dago Telefonista lanpostua (520203 kodea, 4 dotazio zenbakia). Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera (1989ko uztailaren 28ko EHAA) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, sail honek ebazpen honen eranskinean jasotako lanpostuak izendapen askez betetzeko deia egitea erabaki du. Hona hemen oinarriak:
OINARRIAK
Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez deitutako lanpostu hau, ezarri zaizkion baldintzak (ebazpen honen eranskinean agertzen dira) betetzen dituen funtzionarioak eskatu ahalko du.
Bigarrena. Interesdunak eskaera Lehendakaritza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko du eta bertan, dagozkion datuak eta betetzen ari den lanpostua adierazi beharko ditu. Bestalde, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango du, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena. Izangaiak eskaerarekin batera curriculuma igorri behar du eta bertan honako hauek adieraziko ditu:
Titulu akademikoak.
Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan bete dituen lanpostuak.
Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezken bestelako merituak.
Horrez gain, lanpostua betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa eta adierazitako merituen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko ditu; halaber, egoki iritziz gero, nahi beste argitalpen, txosten edo beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.
Laugarrena. Deialdi hau Lehendakaritzako idazkari nagusiak ebatziko du. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik, gehienez hilabeteko epean.
Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari jakinerazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 3a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.
Deialdiko lanpostua:
Harreragile telefonista.
Kodea: 520203, dotazio zenbakia: 4.
Lantokia: Zerbitzu Zuzendaritza.
Lantokiaren udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: D/E.
Berariazko osagarria: VII-B.
Hizkuntz eskakizuna: 2, derrigorrezkotasun-data 1991-10-31.
Betekizunak:
D1 edo E1 Kidegoko karrerako funtzionarioa izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren karrerako funtzionarioa izatea eta zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeagatiko eszedentzian egotea.
Era berean, parte har dezakete, zerbitzu aktibora itzuliz prozedura honen bidez, aipatu kidegoetako karrerako funtzionarioek, derrigorrezko lan-utzialdian daudenak, beste administrazio publiko batzuetan ari direnak eta egitekotik baztertuak eta borondatezko lan-utzialdian daudenak -azken hauek gutxieneko epea bete badute-.
Bi urteko esperientzia menpeko langileen kidegoan.


