Euskadi.eus
  • 862/2009 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Antonio Eduardo Elorriaga Axpe jauna Uribe eskualdeko Erizaintzako zuzendari-postua betetzeko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

862/2009 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Antonio Eduardo Elorriaga Axpe jauna Uribe eskualdeko Erizaintzako zuzendari-postua betetzeko izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1854
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/03
  • Argitaratze-data: 2009/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Uribe eskualdeko Erizaintzako zuzendari-lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen urtarrilaren 21eko 132/2009 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2009ko otsailaren 17ko EHAAn (33. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Antonio Eduardo Elorriaga Axpe jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

Lehenengoa. Antonio Eduardo Elorriaga Axpe jauna Uribe eskualdeko Erizaintzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek interesatuari jakinarazi zitzaion egunetik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 3a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik