- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 3koa, Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendariarena, etxebizitza mota berriak garatzeko ideia lehiaketaren sariak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 3koa, Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendariarena, etxebizitza mota berriak garatzeko ideia lehiaketaren sariak emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 2016
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/03
- Argitaratze-data: 2009/04/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Instituzional
Testu legala
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko uztailaren 16ko Agindu bidez (2008ko irailaren 16ko EHAA, 176. zenbakia), etxebizitza mota berriak garatzeko ideia lehiaketarako sariak deitzea erabaki zen.
Aipatu aginduak 8. artikuluan xedatzen duenez, sariak emateko epaia Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendariaren ebazpen bidez emango da, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena aztertu ondoren, agindu hori indarrean jarri eta bost hilabeteko epean, gehienez.
Horrenbestez, epaimahaiak 2009ko urtarrilaren 29ko bileran egindako proposamena ikusita,
Lehenengoa. Sari hauek ematea:
saria: 18.000,00 euro, Net House proposamenari; honako hauek aurkeztu dute: Ander Aginako Arri, Pedro M. Mugica, Jakinda de Goyarzu, Amaia Celaya Alvarez, Alberto Colomer Lopez, Carmelo Puyo Irisarri, Mauricio Mailhou eta Enzo Laisek.
saria: 12.000,00 euro, Haltz proposamenari; Pablo Garcia Astrain, Iñaki Mendizabal Miguelez eta Iñigo Rodriguez Vidalek aurkeztu dute.
saria: 6.000 euro, Convenient proposamenari; Vidaurre y Prieto Asociados, S.L.U. sozietateak aurkeztu du.
akzesita: 3.000,00 euro, Viviendas Crecientes proposamenari; Natalia Canas del Pozo eta Lucas Echebeste Lacyk aurkeztu dute.
akzesita, 3.000,00 euro, Abatimento Urbano proposamenari; Jon Aranguren Herrero eta Roberto García Torresek aurkeztu dute.
Bigarrena. Ebazpen hau lehiakide guztiei jakinaraztea eta EHAAn argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzenduta. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 3a.
Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol zuzendaria,
PILAR GARRIDO GUTIERREZ.


