- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 3koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, euskarara bikoiztutako edota azpidatzitako ikus-entzunezkoen ekoizpenen estreinaldiak sustatzeko ekimenetarako diru-laguntzak nola eman arautzen duen Kultura sailburuaren 200 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 3koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, euskarara bikoiztutako edota azpidatzitako ikus-entzunezkoen ekoizpenen estreinaldiak sustatzeko ekimenetarako diru-laguntzak nola eman arautzen duen Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 22ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 2333
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/03
- Argitaratze-data: 2009/05/04
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2008ko irailaren 1ean argitaratu zen EHAAn, 2008ko maiatzaren 22ko Kultura sailburuaren Agindua, euskarara bikoiztutako edota azpidatzitako ikus-entzunezkoen ekoizpenen estreinaldiak sustatzeko ekimenetarako diru-laguntzak nola eman arautzen duena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duenaren azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.
Horiek horrela izanda,
Lehenengoa. Kultura sailburuaren 2008ko maiatzaren 22ko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 3a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.
Eskatzailea
Solicitante Laguntza jasoko duen proiektua
Proyecto objeto de ayuda Laguntzaren zenbatekoa
Importe de la ayuda
Barton Films, S.L. Niko eta izarretako bidea 50.929,00
Barton Films, S.L. Animal Channel 51.501,00
Barton Films, S.L. RH+ Sebillako banpiroa 50.929,00
Barton Films, S.L. Perez, gure sagutxo hori! II 50.929,00
Barton Films, S.L. Azti zalantzatia 40.057,00
Barton Films, S.L. Winx, erreinu galduaren sekretua 39.485,00
Flins y Piniculas, S.L. Christmas story 30.901,00
Flins y Piniculas, S.L. Where is Winkys horse 50.929,00
Manga Films, S.L. Espíritu del bosque 28.460,00
Notro Films, S.L. Artic tale 25.109,00
Tinko Filmeak, S.L. Blue bird 49.213,00
Tinko Filmeak, S.L. Lotte 40.057,00
Tinko Filmeak, S.L. Cher ami 51.501,00
Eskatzailea
Solicitante Proiektua
Proyecto
Manga Films, S.L. Misión en Mocland


