Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Administrazioarekiko Auzietako Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 191/08 prozedura laburrean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 4koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Administrazioarekiko Auzietako Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 191/08 prozedura laburrean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 1590
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/04
  • Argitaratze-data: 2009/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2009ko martxoaren 3ko Ebazpena eman duela non xedatu den Administrazioarekiko Auzietako Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegiari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

191/08 zenbakiko prozedura laburtua: ELA sindikatuak jarri duen administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2008ko urtarrilaren 28ko Aginduaren aurka doa, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak kultura-ondarearen ezagutzako arlokoak -Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daudenak- betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzeko dena.

Prozedura honek eragina izan dezake aipatutako lehiaketaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Aipatutako espedientean interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Administrazioarekiko Auzietako Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegian -paragrafo honen aurrekoetan aipatutako prozedurako alderdi bezala- aurkezteko aukera izan dezaten.

  2. Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 4a.

    Funtzio Publikoaren zuzendaria,

    FERNANDO TOÑA GUENAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik