- 930/2009 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ekainaren 11ko 2145/2008 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko analista medikoen kategorian destino hutsak esleitu ziren, txanda irekiaren bidez. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak ditu destino. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu930/2009 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ekainaren 11ko 2145/2008 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko analista medikoen kategorian destino hutsak esleitu ziren, txanda irekiaren bidez. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak ditu destino.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 1978
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/05
- Argitaratze-data: 2009/04/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 2145/2008 Ebazpenaren bidez, hutsik zeuden destinoak esleitu ziren txanda irekiaren bidez, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko analista klinikoen kategorian. Adierazitako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak ditu destino.
Egiaztatuta gelditu da aurreko ebazpen horren I. eranskinaren arabera destinoa esleitu zitzaion pertsona batek ez zuela betetzen hautaketa-prozesuko oinarri orokorren 6.1.f) puntuan aurreikusitako baldintza, txanda irekiaren bidez destino hutsak esleitzerakoan. Horregatik, hau
Lehenengoa. Indarrik gabe uztea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 2145/2008 Ebazpenaren bidez M.ª Ángeles Ramos Cozas eta María Unceta Suarezi egindako destino-esleipena.
Bigarrena. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 2145/2008 Ebazpenaren bidez Ana Isabel Quinteiro García eta Milagros Hernández Gómezi egindako esleipenari bere horretan eustea, 30/1992 Legearen 64.2 artikulua betez.
Hirugarrena. Aurreko paragrafoetan aurreikusitakoaren arabera, esleipen hori aldatzea, ebazpen honekin batera argitaratuko den eranskinaren bidez.
Laugarrena. Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.
Lanpostuaz jabetzea Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian egingo da (Osakidetzaren erakunde zentrala). Aurrez ordua eskatu behar dute izangaiek, eta lanpostuaz jabetzerakoan deialdiaren oinarri orokorren 10.10 puntuan adierazitakoa bete behar dute.
Bosgarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. puntuan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 5a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
30613570 Unceta Suarez, María Galdakaoko Ospitalea
Hospital Galdakao Galdakaoko Ospitalea
Hospital Galdakao-Usansolo 2
16256346 García San Vicente, M.ª Blanca Deba Garaiko Ospitalea
Hospital Alto Deba Deba Garaiko Ospitalea
Hospital Alto Deba 2


