- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 57
- Hurrenkera-zk.: 1622
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/09
- Argitaratze-data: 2009/03/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2008ko irailaren 18an emandako Ebazpenaz (2008-09-18ko EHAA, 194 zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.
Deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko urtarrilaren 28ko Ebazpenaz (2009-02-19ko EHAA, 35. zenbakia) argitaratu zen.
Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu dira. Gauzak horrela,
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarraian aipatzen diren azterketarien erreklamazioak onartzea, eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko emaitzetan aldaketa egitea, honakoak:
NAN Abizenak eta izena HE Emaitza
16254873 Fernandez de Labastida Orruño, Tomasa 1 Gai
14606411 Lopo Carrasco, Angel Felipe 3 Gai
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak gaitzestea.
Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Ogasun eta Herri Administrazio Saileko sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 9a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


