- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, Asmaa Achlouch Ben Issa jaunak SD1-03910/03 espedientea dela-eta aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, Asmaa Achlouch Ben Issa jaunak SD1-03910/03 espedientea dela-eta aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 4487
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/10
- Argitaratze-data: 2009/08/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Jardun hauen oinarria Asmaa Achlouch Ben Issa jaunak 2003ko azaroaren 26an etxebizitza-eskatzaileen Erregistroan erregistratzeko egindako eskaera da.
2008ko abenduaren 1ean, Arabako Lurralde ordezkariak ebazpena eman zuen, eta babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan erregistratzeko eskaerari baja eman zion, lau urte igaro ondoren ez berritzeagatik.
2009ko urtarrilaren 27an, Asmaa Achlouch Ben Issa jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen aurreko ebazpenaren aurka, ez baitzegoen horrekin ados, eta alegatu zuen ez zuela berritzeko gutuna jaso etxez aldatu zelako. Hori guztia zela-eta, errekurritutako ebazpena berriz aztertzeko eskatu zuen.
Aurrekari horiek kontuan hartuta azaltzen dira honako
OINARRIAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariari dagokio aztergai dugun gora jotzeko errekurtsoa ebaztea, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera aztertu da.
Errekurtsogileak interesatua dela egiaztatu du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 31. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluak ezartzen duenez, errekurtso arrunta aurkezteko epea hilabetekoa da eta epe horretan errekurtsorik aurkeztu ezean, ebazpena irmoa izango da ondorio guztietarako.
Aztergai dugun kasuan, errekurritutako ebazpena 2008ko abenduaren 1ean jakinarazi zen Arabako Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan, eta beraz errekurtsoa aurkezteko azken eguna 2009ko urtarrilaren 2a izan zen.
Orain errekurtsoa jarri duenaren errekurtsoa Arabako Lurralde Ordezkaritzan 2009ko urtarrilaren 27an aurkeztu zela kontuan izanik, epez kanpokoa da.
Azaldutako oinarriak, adierazitako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak aztertu ondoren, honako hau
Asmaa Achlouch Ben Issa jaunak Arabako Lurralde ordezkariak SD1-03910/03 espedientean emandako Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea, dagozkion zuzenbidearen araberako terminoetan berretsi behar baita Ebazpen hori.
Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez badaiteke ere, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian. Horretarako epea jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta bi hilabetekoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 10a.
(Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko urtarrilaren 23ko Aginduz, zeinaren bidez Zerbitzu zuzendariari emandako eskumenak eta funtzioak bere gain hartzen dituen 2009ko urtarrilaren 26ko EHAA).
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.


