- 948/2009 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko Odontologo kategorian. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak ditu destino. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu948/2009 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko Odontologo kategorian. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak ditu destino.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 76
- Hurrenkera-zk.: 2164
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/10
- Argitaratze-data: 2009/04/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1122/2006 Ebazpenaren bidez, fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko Odontologo kategorian pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko hautaketa proben oinarri espezifikoak onartu ziren. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak ditu destino. Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn argitaratu zen, 214. zenbakian.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko urriaren 2ko 3175/2008 Ebazpenaren bidez, txanda irekiz esleitzen dira fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko Odontologo kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeetan hutsik dauden destinoak. Ebazpena 2008ko urriaren 6ko EHAAn argitaratu zen, 190. zenbakian.
Aipatutako ebazpenean lanpostuaz jabetzeko ezarritako epea amaitu ostean, esleitu ez diren destinoak, esleitutako destinoetan jabetzerik izan ez dutenak, eta jabetzarik izanik ere titularra ez bada azaldu destinoan, betiere lortutako destinoa erreserbatzeko eskubiderik ez bada, oinarri orokorretako 10.9.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera berriro esleituko dira.
Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpenez esleituko dira, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.
Adierazitako guztiagatik, eta langileei buruz indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
Lehenengoa. Fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko Odontologo kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeetan hutsik dauden destinoak txanda irekitik betetzeko esleipena egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.
Bigarrena. Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoko lanpostuaz jabetzeko; esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da epe hori.
Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik zita eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:
NANaren fotokopia konpultsatua edo pasaportearena edo gidatzeko baimenarena edo Europako Batasuneko beste estatu kide batzuen edo Europako Espazio Ekonomiko beste estatu batzuen agiri baliokidearena. Halaber, Europako Batasunaren Itunaren, Espainiak sinaturik dituen beste hitzarmen batzuen edo beste legeren baten indarrez langileei libreki joan-etorriak egiteko eskubidea aitortzen zaien beste estatu batzuen agiri baliokideen fotokopia konpultsatua ere onartuko da; eta kasua bada, 6.2.a) oinarriko 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
Kolegiatua izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.
Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.
Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa dutela egiaztatzeko.
Esleipendunek, ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, 6.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dutela ikusten bada, ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.
Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.
Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.
Hirugarrena. Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. paragrafoan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 10a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
Nan
Dni Izen-abizenak
Nombre y apellidos Zerbitzuetako erakundea
Organización de servicios Destinoa
Destino He
Pl Derrig. data
Fecha precep.
72496170 Arocena Ferro, Julen Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea
Comarca Gipuzkoa - Este Gip. Eki. Esk.Zarautz (OZ)
Gip. Este-Zarautz (CS) 2 2008-06-01
01-06-2008
30693518 Madariaga de la Fuente, Itziar Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea
Comarca Gipuzkoa - Oeste Gip. Mend. Esk.Beasain (Anb.)
Gip. Oeste- Beasain (Amb.) 2 2005-06-01
01-06-2005
72442658 Escribano Landa, Irati Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea
Comarca Gipuzkoa - Este Gip. Eki. Esk.Errenteria Iztieta (OZ)
Gip. Este- Renteria Iztieta (CS) 2 2008-06-01
01-06-2008


