Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena. Honen bidez aldatu egiten da antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jardueretarako diru-laguntzen araubidea ezartzen duen Kultura sailburuaren 2008ko abenduaren 10eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena. Honen bidez aldatu egiten da antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jardueretarako diru-laguntzen araubidea ezartzen duen Kultura sailburuaren 2008ko abenduaren 10eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2261
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/10
  • Argitaratze-data: 2009/04/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Kultura sailburuaren 2008ko abenduaren 10eko Aginduak antzerkiko profesionalak prestatzeko diru-laguntzen deialdia egin zuen eta bere 2.2 artikuluan diru-laguntza horien zenbateko orokorra ehun eta berrogeita hamar mila ehun eta hirurogeita hamazazpi eurotan (150.177) finkatu zuen.

  2. Halaber, agindu horren lehen xedapen gehigarrian honako hau aurreikusten zen:

    Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da.

  3. 2008ko abenduaren 31n deitutako antzerkiko profesionalak prestatzeko diru-laguntzen eskabide-epea ireki zen eta urtarrilaren 30ean itxi zen. Epe horretan ikusi da jasotako eskabide eta diru-laguntzen kopuruagatik komenigarria izango litzatekeela modalitate horietarako zegoen diru-kopurua handitzea.

  4. Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen aginduaren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea badago,

    Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Antzerkiko profesionalak prestatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen 2008ko abenduaren 10eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa hogei mila eurotan (20.000,00) handitzea.

Beraz, aipaturiko aginduaren 2.2 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua ehun eta hirurogeita hamar mila ehun eta hirurogeita hamazazpi eurotan (170.177) finkatzen da.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena. Aurreko artikuluan ezarritako gehikuntzak eragina izango du antzerkiko profesionalen prestakuntza osorako ikastaroen antolaketa-moduan.

Hirugarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 10a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.