Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 12koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena; horren bitartez, industria ETEetarako finantza egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programan aurreikusitako laguntzak emateko deialdi publikoa egiten da 2009ko ekitaldirako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 12koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena; horren bitartez, industria ETEetarako finantza egitura egokitzeko laguntzei buruzko Adefin programan aurreikusitako laguntzak emateko deialdi publikoa egiten da 2009ko ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1440
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/12
  • Argitaratze-data: 2009/03/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2009ko otsailaren 23ko Aginduak Adefin programa (Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzkoa) arautzen du (2009ko martxoaren 11ko EHAA), eta haren 13. artikuluan aurreikusten denez, laguntzak ematen diren ekitaldian urtero egiten den deialdi publikoaren bitartez iragarriko dira laguntza horiek; hortaz, bidezkoa da 2009. urteari dagokion deialdia egitea.

Horrenbestez, Agindu horren 13. artikuluan emandako eskumena erabilita, honako hau

  1. Ebazpen honen xedea honako hau da: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Adefin Programari buruz (Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzkoa da programa hori) emandako Ebazpenean araututako laguntzen 2009ko ekitaldiko deialdia egitea.

  2. Horretarako, emango diren laguntzen guztizko zenbatekoa 500.000,00 euro izango dela ezarri da, eta abenduaren 29ko 19/2008 Legean (Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena) helburu horretarako esleitutako aurrekontu-kredituen kargura ordainduko da zenbateko hori finantzarioki.

  3. Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki. Beraz, zenbateko hori agortzen denean ez dira laguntza gehiago emango, eta Ebazpen honek une horretan bertan utziko dio eraginkorra izateari. Hala badagokio, Teknologiako eta Industria Garatzeko sailburuordearen Ebazpenaren bitartez emango da bi egoera horien berri.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Adefin programari (Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzei buruzkoa) buruz emandako Aginduan araututako laguntzak jaso ahal izateko, eskatzaileek onuradun izan beharko dute, adierazitako Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Ebazpen honen I. eranskinean adierazitako ereduari jarraiki betetako eskabideak eta bestelako dokumentazio gehigarria Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria Garatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dira, eta adierazitako Zuzendaritza horretan, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren edozein Lurralde Bulegotan edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako sailetan aurkeztu beharko dira. Horretaz gain, adierazitako programa arautzen duen Aginduan adierazitako Lankidetza Hitzarmena sinatzen duten Finantza Erakundeetan ere aurkeztu ahal izango dira (Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen dira Erakunde horiek).

  2. Eskabideak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eta laguntzen xederako nahikoa kreditu egoki geratzen den bitartean ez da amaituko. Horregatik guztiagatik, programa hau indarrean dagoen bitartean, ekitaldi ekonomiko honetan laguntzak emateko esleitutako kreditua agortzen bada, Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetzak administrazio-ebazpena emango du horren berri jendaurrean azaltzeko, baliabideak zein egunetan agortu diren adierazita. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lehenengoa. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 12a.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.

Urtea

Eskabidea

INPRIMAKIA

F 1

Jn./And.: NAN zenbakia:

Ordezkatua:

Enpresa:

IFZ/IFK: Industria Erregistroko zenbakia:

Helbide soziala:

Herria: Posta-kodea.:

Kalea eta zenbakia: Telefono-zenbakia:

Honako jarduera-sektore honetan barne hartuta dagoela: EJSN:

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren altaren data:_______________

Harremanetarako pertsona:

Telefono-zenbakia: Fax zenbakia: e-maila:

AURKEZTEN DU:

Finantza Berregituraketarako Plan bat, honako guztizko zenbateko honekin: .

Plan horrek lanpostu finkatzea ekarriko du.

ESKATZEN DU:

Aurkeztutako Finantza Berregituraketarako Planak Adefin programaren laguntzetara heltzea.

Horretarako, baimena ematen diot / ez diot ematen (dagokiona adierazi) Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari eta/edo horren Lurralde Bulegoari nire ordezkatuak zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria zerga-arloan eskudunak diren organo eskudunei zuzenean eskatzeko, betiere 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan eta Aginduaren ondorengo egokitzapenetan, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek zerga-betebeharrak beteta dituztela egiaztatzeari dagokionez.

______________, _______________(e)ko _____________aren _____________(a).

Sinadura eta Zigilua

Urtea

Zinpeko Aitorpena

INPRIMAKIA

F 2

Jn./And.: NAN zenbakia: .

____________________________________ enpresaren ordezkari gisa. Enpresaren IFZ zenbakia: .

ADIERAZTEN DU:

Zerga betebeharrak egunean dituela / ez dituela (dagokiona adierazi).

Eskabidearen aurreko ekitaldiko abenduaren 31n, enpresa ordezkatuaren plantillak ___ langile zituela, ___ andra eta___ gizon.

Eskabidearen aurreko ekitaldiko abenduaren 31n, enpresa ordezkatuaren fakturazioaren zenbatekoa _____________ euro zela.

Eskabidearen aurreko ekitaldiko abenduaren 31n, enpresa ordezkatuaren balantze orokorra ____________________ euro zela.

Enpresa ordezkatuaren kapitalaren % 25 baino gehiago ez duela partaidetzen 250 langile baino gehiagoko enpresa batek, edo 50 milioi eurotik gorako negozio-bolumena eta 43 milioi eurotik gorako balantze orokorra duen enpresa batek.

Ordezkatzen duen enpresaren kapitalaren % ______ partaidetzen duela 50 langile baino gehiago eta 10 milioi eurotik gorako negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra duen enpresa batek.

Laguntza-eskabide honetaz gain, eskabidea aurkeztu eta/edo laguntzak jaso dituela Finantza Berregituraketa Plan honetarako honako erakunde publiko edo pribatu hauetan, datan adierazitako egunera arte:

Eskabidea Data Erakundea Programa Eskatutako Zenbatekoa Emandako Laguntza

Laguntza-eskabidea honetaz gain, «Minimis Klausula» deritzonaren eraginpeko honako laguntza edo/eta diru-laguntza hauek jaso dituela (gehienez 200.000 euro) honako erakunde publiko edo pribatu hauetan, datan adierazitako egunera arte:

Eskabidea Data Erakundea Programa Eskatutako Zenbatekoa Emandako Laguntza

Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dagoela / ez dagoela (dagokiona adierazi), eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki.

Era berean, konpromisoa hartu du erakunde publiko edo pribatuetan proiektu honetarako egiten dituen laguntza-eskabidea guztiak jakinarazteko.

______________, _______________(e)ko _____________aren _____________(a).

Sinadura eta Zigilua

Urtea

Berfinantzaketa proiektuaren deskribapena.

INPRIMAKIA

F 3

Jn./And.: NAN zenbakia: .

____________________________________ enpresaren ordezkari gisa. Enpresaren IFZ zenbakia: .

Aurkezten du:

Berfinantzaketarako, honako finantza-eragiketa hauek:

Polizaren Erreferentzia Finantza Erakundea Formalizatutako

Zenbatekoa Berfinantzatuko den Zenbatekoa (*) Egungo Amortizazio epea: (Hilabeteak)

GUZTIRA

(*) Merkataritzako efektuak eta kreditu-kontuak deskontatzeko eragiketen kasuan, amortizatzeke dagoen zenbatekotzat hartuko da eskabidearen dataren aurreko 12 hilabeteetako batez besteko saldoa. Maileguen kasuan, eskabidearen urtean zehar eta eskabidearen hurrengo 2 urte naturaletan hori amortizatzeko erabilitako zenbatekoen batura.

Eskatzen du:

Adefin laguntzen indarreko erregimenaren babespean gauzatzen den/diren eragiketa berria(k) finantza-kostua murriztearen bidezko laguntza bat ematea; Laguntza horren guztizko zenbatekoa honako hau da: _________________________euro.

______________, _______________(e)ko _____________aren _____________(a).

Sinadura eta Zigilua

Urtea

Eragiketa Baimentzeko Baldintzen Dokumentua

INPRIMAKIA

F 4

Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko Adefin programaren araudia betetzeko,

__________________________________________________________________________________Finantza-erakundeak

(Bulegoa: _________________________________________. Harremanetarako telefonoa: __________________________)

Finantza Erakundeak eta Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren babespean,

Baimena Eman Dio

______________________________________________________________enpresari (IFK:________________________).

_________________________________________ jaunak/andreak ordezkatzen duena (NAN zenbakia:________________)

Mailegu-eragiketa bat gauzatzeko.

EBS batek abalatuko du eragiketa hori (Bai/Ez)

Erakunde abal-emailea

Honako baldintza hauetan:

Zenbatekoa Euroak

Epea Urteak (gabealdia barne)

Gabealdia Hilabeteak

Epemuga Urteko kuotak

Amortizatzeko modua Amortizazio Konstantea edo Kuota Konstantea

Formalizazio data

Interes tasa (*)

Finkoa

Aldakorra Euribor +

(*) Mailegua edonolako gastu eta komisioetatik libre dago, irekierako komisioa izan ezik; irekierako komisioa % 0,5 izango da gehienez.

________(e)ko___________aren________(a).

Finantza Erakundearen sinadura eta zigilua.

________(e)ko___________aren________(a).

Enpresaren sinadura eta zigilua.

Luzaro, Kredituko Finantza Establezimendua

Kutxak

Gipuzkoa Donostia Kutxa

Bilbao Bizkaia Kutxa

Caja Vital Kutxa

Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona (La Caixa)

Caja Madrid

Caja de Ahorros de Galicia

Caja Duero

Caja de Ahorros del Mediterraneo

Caja Rioja

Caja Cantabria

Caixa De Catalunya

Caja de Valencia, Castellón y Alicante (Bancaja)

Caja Rural de Aragón

Kreditu Kooperatibak

Euskadiko Kutxa

Ipar Kutxa

Caja Rural de Navarra

Bankuak

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria

Banco Santander

Banco Guipuzcoano

Bankinter

Deutsche Bank

Banco Popular Español

Banco Pastor

BNP Paribas España

Banco Mapfre

Banco Español de Credito (Banesto)

Bankoa

Fortis Bank S.A., Espainiako Sukurtsala

Barclays Bank

Banco de Sabadell

Bancofar, S.A.

Banco Caixa Geral

Banco de Valencia

Elkarren Bermerako Sozietateak

Elkargi, EGE.

Oinarri Sociedad De Garantía Para La Economía Social SGR (Gizarte Ekonomiako Berme Sozietatea, EBS).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik