Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 16koa, HABEren zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2008-2009 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 16koa, HABEren zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2008-2009 ikasturterako euskara-ikastaroengatik esleitutako dirulaguntzak argitara ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 2125
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/16
  • Argitaratze-data: 2009/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

2008ko urriaren 30eko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titularitateko euskaltegi publikoei 2008-2009 ikasturteko dirulaguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2008ko urriaren 8ko Ebazpena.

Aipatu ebazpenaren 6.2 artikuluak dioenez, dirulaguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. HABEren zuzendari nagusiaren 2008ko urriaren 8ko Ebazpenaren babesean esleitutako dirulaguntzak eta hauen onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia-San Sebastián, 2009ko martxoaren 16a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

Laudioko Udal Euskaltegia 379.732,51

Aitzol Udal Euskaltegia 317.716,30

Arrasateko Udal Euskaltegia 286.617,42

Azpeitiko Udal Euskaltegia 103.197,77

Beasaingo Udal Euskaltegia 161.320,40

Bedita Larrakoetxea Udal Euskaltegia 104.202,98

Bergarako Udal Euskaltegia 194.257,64

Debabe Udal Euskaltegia 191.052,54

Eibarko Udal Euskaltegia 289.110,30

Errenteriako Udal Euskaltegia 357.218,93

Hernaniko Udal Euskaltegia 146.578,96

Hondarribiko Udal Euskaltegia 106.086,50

Irungo Udal Euskaltegia 514.533,11

Lasarte-Oriako Udal Euskaltegia 180.265,49

Legazpiko Udal Euskaltegia 156.007,08

Leintz Udal Euskaltegia 154.316,77

Pasaiako Udal Euskaltegia 282.912,12

Urretxu-Zumarragako Udal Euskaltegia 211.928,94

Zarauzko Udal Euskaltegia 143.610,81

Aita Villasante Udal Euskaltegia 184.821,03

Amorebieta-Etxanoko Udal Euskaltegia 166.121,13

Arrigorriagako Udal Euskaltegia 180.401,74

Barakaldoko Udal Euskaltegia 595.290,34

Basauriko Udal Euskaltegia 561.707,90

Durangoko Udal Euskaltegia 222.471,64

Enkarterriko Udal Euskaltegia 212.390,91

Erandioko Udal Euskaltegia 181.006,93

Ermuko Udal Euskaltegia 120.392,64

Galdakaoko Udal Euskaltegia 337.951,76

Getxoko Udal Euskaltegia 659.335,80

Mastitxu Udal Euskaltegia. Leioako Udala 388.627,31

Mungiako Udal Euskaltegia 129.065,91

Muskizko Udal Euskaltegia 150.159,86

Portugaleteko Udal Euskaltegia 588.796,42

Santurtziko Udal Euskaltegia 600.626,10

Sestaoko Udal Euskaltegia 276.394,93

Sopelako Udal Euskaltegia 179.051,12

Trapagarango Udal Euskaltegia 217.576,93

Txorierriko Udal Euskaltegia 109.191,27

   

Guztira / Total 10.342.048,24

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik