- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2007rako deialdia egiten duen Kultura sailburuaren aginduaren babesean emandako maileguen, enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrendaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2007rako deialdia egiten duen Kultura sailburuaren aginduaren babesean emandako maileguen, enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrendaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 2199
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/16
- Argitaratze-data: 2009/04/24
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2007ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn ekainaren 26ko 107/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimena ezartzen duena.
2007ko azaroaren 21ean argitaratu zen EHAAn 2007ko azaroaren 9ko Kultura sailburuaren agindua Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2007rako deialdia egiten duena ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan.
Aipaturiko aginduaren 7.5. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatutako maileguaren emakidari edo ukapenari buruzko ebazpena enpresa interesatu bakoitzari bakarka jakinarazi beharko zaio, bai eta erakunde laguntzaileari ere; nolanahi ere, emandako maileguen enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrenda bat (ukapenaren arrazoiarekin) argitaratu ahal izango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Kultura sailburuaren 2007ko azaroaren 9ko Aginduaren babesean emandako maileguen, enpresa onuradunen eta ukatutako eta artxibaturiko eskaeren zerrenda argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 16a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.
Interes tasarik gabeko mailegu itzulgarriak / Préstamos reintegrables sin interés.
Eskatzaileen zerrenda, proiektu eta emandako diru-kopurua
Relación de solicitantes, proyectos y cantidad que se otorga.
Eskatzailea
Solicitante Proiektua
Proyecto Mailegua
Préstamo
Somuga Produktora, S.L. «Munduari bira 80 egunetan dohainik» 450.000,00
Baleuko, S.L. «Olentzero eta oparien ardua» 402.802,40
Baleuko, S.L. «Black to the moon» 600.000,00
Izaba Films, S.L. «Hoy no se fía, mañana sí» 150.000,00
Ezetsitako eta artxibaturiko eskabideen zerrenda
Relación de solicitudes denegadas o archivadas.
Eskatzailea
Solicitante Proiektua
Proyecto
Dibulitoon Studio S.L. «Mystical, el viaje de Eldyn» Ezetsia/Denegada
Dato Sur S.L. «Naranjo en flor» Ezetsia/Denegada
Elixir Films S.L. «Injusticia divina» Atzera egina/Desistida


