- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2006rako deialdiaren barruan emandako maileguen, enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrendaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2006rako deialdiaren barruan emandako maileguen, enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrendaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 2390
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/16
- Argitaratze-data: 2009/05/06
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2003ko abenduaren 31n argitaratu zen EHAAn abenduaren 29ko 338/2003 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimena ezartzen duena.
2006ko maiatzaren 15ean argitaratu zen EHAAn Kultura sailburuaren 2006ko apirilaren 12ko Agindua Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2006rako deialdia egiten duena, 338/2003 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan.
Aipaturiko aginduaren 7.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatutako maileguaren emakidari edo ukapenari buruzko ebazpena enpresa interesatu bakoitzari bakarka jakinarazi beharko zaio, bai eta erakunde laguntzaileari ere; nolanahi ere, emandako maileguen enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrenda bat (ukapenaren arrazoiarekin) argitaratu ahal izango da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Kultura sailburuaren 2006ko apirilaren 12ko Aginduaren babesean emandako maileguen, enpresa onuradunen eta ukatutako eta artxibaturiko eskaeren zerrenda argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 16a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.
Interes tasarik gabeko mailegu itzulgarriak Préstamos reintegrables sin interés.
Eskatzaileen zerrenda, proiektu eta emandako diru-kopurua.
Relación de solicitantes, proyectos y cantidad que se otorga.
Eskatzailea
Solicitante Proiektua
Proyecto Mailegua
Préstamo
Karbo Vantas Entertainment, S.L. «Los cronocrímenes» 475.000,00
Alokatu, S.L. «Cosmos» 460.000,00
Basque Film Services, S.L. «El lunar» 300.000,00
Idem 4, S.L. «El bombardeo de Gernika» 72.000,00
Lamia Producciones Audiovisuales, S.L. «La buena nueva» 600.000,00
Baleuko, S.L. «Eutsi» 423.434,36
Ezetsitako eta artxibaturiko eskabideen zerrenda.
Relación de solicitudes denegadas o archivadas.
Eskatzailea
Solicitante Proiektua
Proyecto
Dato Sur, S.L. «Naranjo en flor» Ezetsi egin da / Denegada
Alicia Produce, S.L. «Yo también» Bertan behera geratu da / Desistida
Idem 4, S.L. «Balenciaga, permanecer en lo efímero» Bertan behera geratu da / Desistida
Baleuko, S.L. «Betizu eta Xangaduko misterioa» Ezetsi egin da / Denegada
Baleuko, S.L. «Betizu eta urrezko zintzarria» Ezetsi egin da / Denegada
Kontratuak finantzatzeko maileguak Préstamos para la financiación de contratos.
Emandako eskabideen zerrenda, eskatzaile, proiektu eta emandako diru-kopurua.
Relación de solicitudes concedidas, solicitantes, proyectos y cantidad que se otorga.
Eskatzailea
Solicitante Proiektua
Proyecto Mailegua
Préstamo
Karbo Vantas Entertainment, S.L «Los cronocrímenes» 122.000,00
Idem 4, S.L. «El bombardeo de Gernika» 26.400,00
Ezetsitako eta artxibaturiko eskabideen zerrenda.
Relación de solicitudes denegadas o archivadas.
Eskatzailea
Solicitante Proiektua
Proyecto
Idem 4, S.L. «Balenciaga, permanecer en lo efímero» Bertan behera gerat uda / Desistida


