- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 16koa, Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendariarena, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2008ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 16koa, Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendariarena, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2008ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 2019
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/16
- Argitaratze-data: 2009/04/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko irailaren 19ko Aginduak azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan aurreikusitako laguntzen (aurrerakin itzulgarriak) 2008ko ekitaldiko deialdia egin zuen. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).
Aurkeztutako eskabideak Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek ebaluatu zituzten eta, aipatutako 230/2004 Dekretuko 11.4. artikuluan ezarritako irizpideen arabera proiektu bakoitzaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruz egin zuten txostena ikusita, aurrerakin itzulgarriak esleitu ziren zegokion zuzendariak emandako ebazpenaren bidez.
Aipatutako dekretuaren 12.4. artikuluak xedatutakoa betez, ebazpenak banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu behar da esleitutako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda.
Horregatik guztiagatik, hauxe
Lehenengoa. Argitara ematea azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2008ko ekitaldian emandako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda, denek bere berri izan dezaten. Ebazpen honen eranskinean dago zerrenda. Aipatutako dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Elikagai Politika eta Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 16a.
Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendaria,
MARTÍN ASCACIBAR GREGORIO.
Azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2008an emandako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).
Relación de beneficiarios de 2008 de los anticipos reintegrables concedidos al amparo del Decreto 230/2004, de 23 de noviembre, de apoyo a la Investigación, Desarrollo e Innovación Tecnológica en los sectores agrario, pesquero y alimentario de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Ikerketa).
Onuraduna
Beneficiario Itzuli beharreko aurrerakinak eurotan
Anticipos reintegrables en euros
5 Mahatsondo, S.A. 700.000,00
A.D.R. Behemendi 300.000,00
Acuivas, S.L. 500.000,00
Aitor Aurrekoetxea Lopez 50.000,00
Arri-Turri, S.L. 225.000,00
Asociación Ganadera Guroalde 200.000,00
Avicola Gorrotxategi, S.A. 950.000,00
Basatxerri 2004, S.L. 700.000,00
Biogamiz, S.L. 1.000.000,00
Celigüeta, S.A. 252.000,00
Comercial Alkorta Anaiak, S.L. 250.000,00
Egurbatu, S.L. 700.000,00
Frigorificos de Basauri, S.L. 500.000,00
Guvac, S.Coop. 585.000,00
Iruntze, S.L. 600.000,00
Jesus Lopez Begoña, S.C. 500.000,00
Karrantzako Minda, S.L. 2.000.000,00
Nortindal Sea Products 750.000,00
Proyecto Ondarroa, S.A. 2.000.000,00
Txakoli Arritxola, C.B. 188.000,00
Vivero Soroa, S.L. 450.000,00


