Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 20koa, Turismo sailburuordearena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 11ko Aginduan ezarritakoari jarraituz, 2009ko ekitaldiko laguntzen deialdia argitaratzen duena. Agindu horren bidez, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautu zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 20koa, Turismo sailburuordearena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 11ko Aginduan ezarritakoari jarraituz, 2009ko ekitaldiko laguntzen deialdia argitaratzen duena. Agindu horren bidez, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautu zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 1569
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/20
  • Argitaratze-data: 2009/03/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 11ko Aginduaren bidez, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautu zen (2003ko uztailaren 1eko EHAA, 128. zenbakia). Agindu hori aldatu egin zuten Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko maiatzaren 3ko Aginduak (2005eko maiatzaren 24ko EHAA, 96. zk.) eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2009ko otsailaren 23ko Aginduak.

Diru-laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira; ekitaldi honi dagokionez, abenduaren 29ko 19/2008 Legean dago ezarrita hori arautzeko modua.

Aipatutako aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2009ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, aipatutako Aginduaren 12. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau

  1. Turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautu zuen Aginduan aurreikusitako laguntzen 2009ko deialdia egitea da ebazpen honen xedea; laguntza horiek aurrerakin itzulgarri moduan emango dira.

  2. Helburu horretarako, guztira, 4.000.000 euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko Aurrekontu Orokorretan hartarako esleitutako funtsen kredituen kontura.

    Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman; beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Turismo sailburuordearen ebazpenaren bidez.

  1. Eskatzaileek, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa arautu zuen Aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, aginduaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  1. Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak honako toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: ISEB, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Herri Baltzuan (Bilbao, Urkixo Zumarkalea, 36, Bizkaia Plaza erakina, 4. solairua), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan.

  2. Eskabideak aurkezteko epea deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta amaitu, berriz, 2009ko uztailaren 30ean, horretarako izendatutako kreditua ordurako ahitzen ez bada behintzat.

Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 20a.

Turismo sailburuordea,

KORO GARMENDIA GALBETE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik