Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 20koa, Ingurumen Sailburuordetzarena, Mungiako Udalak sustatutako «Mungiako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala: Loradi R3 Sektorea handitzekoa» izeneko planak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 20koa, Ingurumen Sailburuordetzarena, Mungiako Udalak sustatutako «Mungiako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala: Loradi R3 Sektorea handitzekoa» izeneko planak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 2364
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/20
  • Argitaratze-data: 2009/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 41. artikuluaren arabera, I. eranskinaren A) paragrafoan azaltzen diren planek (eta plan horien barne dago «Mungiako Arau Subsidiarioen Aldaketa puntuala: Loradi R3 Sektorea handitzekoa» delakoa) Ingurumenean duten eraginari buruzko Ebaluazio Bateratua beharko dute, plangintzako lehen faseetan alternatiba egokienak aukeratzeko eta ingurumenean izango duten eraginaren analisia eta balorazioa egiteko, jarduera desberdinen ondorio metagarri eta sinergikoak kontuan hartuz.

Era berean, «Mungiako Arau Subsidiarioen Aldaketa puntuala: Loradi R3 Sektorea handitzekoa» izeneko plana hainbat planek eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen aplikazio-eremuan dago. Lege horren 9. artikuluan ezartzen denez, ingurumeneko organoak ezarriko ditu ingurumenaren iraunkortasunari buruzko txostenaren xehetasun-maila eta zehaztasun-gradua erreferentzia-dokumentu bat emanez, eragindako herri-administrazioak eta publiko interesduna identifikatu eta haiei galdetu eta gero. Dokumentu horretan, gainera, kasu bakoitzean aplikatu beharreko ingurumen irizpide estrategikoak, ingurumen helburuen adierazleak eta iraunkortasun printzipioak adieraziko dira.

Mungiako Udalak 2008ko azaroaren 19an hasi ditu izapideak «Mungiako Arau Subsidiarioen Aldaketa puntuala: Loradi R3 Sektorea handitzekoa» izeneko planak ingurumenaren gainean izango duen eraginari buruzko erreferentzia-dokumentua egiteko.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren arabera, Ingurumen Sailburuordetzari dagokio Plan eta Programek ingurumenean izango duten eraginari buruzko txostenak egiteko eskumena.

Espedienteko agiriak aztertu ondoren eta zenbait plan eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeko apirilaren 28ko 9/2006(1) Legearen 9. artikuluan aurreikusitako izapideak betez, Ingurumen Sailburuordetzak honakoa

  1. Ingurumen ondorioetarako soilik, Mungiako udalak sustatutako «Mungiako Arau Subsidiarioen Aldaketa puntuala: Loradi R3 Sektorea handitzekoa» izeneko planaren erreferentzia-dokumentua egitea.

  2. Txostena honakoa da:

Aztertzen den dokumentua «R3 Loradi Sektorea handitzeko Mungiako Udal Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualari» dagokiona da, 2008ko urrian Estudio de Arquitectura, S.L. y Urbanismo y Julio del Ferrero & Joseba Beristain abogados idatzia.

Indarrean dauden Mungiako hirigintza-plangintzako arau subsidiarioetan R3 sektorea etxebizitzak urbanizatzeko gai gisa mugatuta dago eta lau zona ez jarraituetan banatutako 47.075 m2 azalera du. Aplikatu beharreko eraikigarritasun-indizearekin, 0,76 m2/m2koa denarekin, 35.777 m2ko eraikigarritasun maximoa lortzen zen, 231 etxebizitzetako maximo batekin. Horietatik 161 babes ofizialekoak eta 70 askeak dira. Urtarrilak 20ko 129/2006 Foru Aginduaren bitartez, sektore horren Plan Partziala behin-betiko onartu zen. Hala ere plana ez da gauzatu, birzatiketa eta urbanizazioa garatu ez direlako.

Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legeak antolamenduaren esparruen azalera totalarekiko eraikigarritasun minimo bat eta eraikuntzen okupazio minimo bat adierazten ditu, eta hori ez dator bat sektore honetan ezarritakorekin, oso desberdinak dira (1,30 m2/m2ko eraikigarritasun maximoa eta 0,40 m2/m2ko eraikigarritasun minimoa). Indarrean dauden arauetan ezarritako etxebizitza-kopuruarekin eta eraikigarritasunarekin ezin da sektorearen osotasuna lohiz bete, eta horrenbestez horren zati handi batek ez du erabilera zehatzik.

Beste alde batetik, udala Butroi ibaia egokitzeko proiektua aurrera eramateko beharrezko lursailen okupazioa bideratzen ari da Eusko Jaurlaritzako Ur Zuzendaritzak 2006ko ekainaren 15eko Ebazpenaren bidez onartutako proiektuaren arabera-. Horretan 28 etxebizitzetako 2 bloke behera botatzea aurreikusten da eta horiek R3 sektoreak egingo direnekin ordezkatuko dira.

Horretaz gain, Udalak lehentasunezkoa kontsideratzen du ekipamendu komunitarioko lurzorua kalifikatzea zuzkidura-bizitokietara eta hilerriaren ondoan tanatorio bat eraikitzera zuzendua, eta horretarako R3 sektorea bere ezaugarriengatik eta bere egoerarengatik erabilera horretarako beharrezkoak diren lurzoruak lortzeko aukera ematen duen bakarra da.

Hori guztia dela eta, aldaketa honen helburu nagusia aipatutako sektorearen eraikigarritasuna eta aurreikusitako erabilerak indarrean dagoen 2/2006 Legearen zehaztapenei eta udalaren zuzkidurako ekipamendu komunitarioaren beharretara egokitzea da. Horretarako, bere mugapena aldatu da eta bere azalera 48.876,91 m2-ra arte handitzen da. Hori lortzeko, horren iparraldean Trobika errekaren ondoan dagoen zona bat barne hartzen da, egun eremu libreen sistema orokor gisa sailkatua dagoena. Zentzu horretan, aldaketak adierazten du Trobika errekaren ibilgua «..URA-tik ezartzen diren zehaztapenen arabera tratatuko dela, bai bere egoera naturala kontserbatuz, edo baita adieraziko liratekeen garbiketa eta berriz landatzeko lan egokiak egitearen bidez».

Aldaketa honen ondorio bezala, sektoreari 1,20 m2/m2ko eraikigarritasun-indizea aplikatzen zaio eta horrela 58.652,29 m2ko eraikigarritasun maximoa lortzen da. Eraikigarritasun horretatik % 75 babes publikoko etxebizitzetara zuzenduko da eta % 25 etxebizitza libretara. Horrela etxebizitzen kopurua gutxi gorabehera 595 izango da. Proposatutako hirigintzako eraikigarritasunaren handitzetik sortutako berdeguneen eta eremu libreen zuzkidurak 2/2006 Legeko parametroak betetzen ditu. Sektore horri dagozkion hirigintzako parametroak eta baldintza partikularrak dagokion Plan Partzialean zehaztuko doira, nahiz eta aldaketan horren antolamenduaren irudi figuratibo bat (ez loteslea) jasotzen duen.

  1. Egindako kontsultak.

    2008ko azaroaren 30ean, iragarki bat argitaratu zen prentsan, publiko interesduna identifikatzeko eta kontsultatzeko, eta publiko horren eskura jarri zen espedienteko dokumentazio guztia, bai Ingurumen Sailburuordetzaren egoitzan eta baita Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko web orrian ere.

    Interesatu gisa akreditatzeko eta alegazioak aurkezteko epea 2009ko urtarrilaren 9an amaitu zen. Izapide horretan inor ez da publiko interesatu gisa akreditatu.

    Era berean, Ingurumen Sailburuordetza honek ondorengo erakunde hauei egin die kontsulta:

    Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

    Uraren Euskal Agentzia.

    Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitatearen Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritza.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumeneko Zuzendaritza

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Kulturako Zuzendaritza.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Hirigintzako Zuzendaritza Nagusia.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

    Ihobe Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa.

    Ekologistak Martxan elkartea.

    Arauzko epea bukatuta ondorengo erakunde kontsultatuen proposamenak jaso dira:

    Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumeneko Zuzendaritza

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Kulturako Zuzendaritza.

    Ihobe Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa.

    Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen Zuzendaritza.

    Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

  2. Aldaketari aplika daitezkeen ingurumen-irizpide estrategikoak eta ingurumen-helburuak.

    Aldaketa egiteko, nagusiki Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategian (2002-2020); Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2007-2010); Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean; ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretuan. Dekretu horren bidez, Lurzoruari buruzko Legearen testu bategina onartzen da; eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean jasotako irizpide estrategikoak eta ingurumen-helburuak oinarritzat hartuko dira.

    Zehazki, hurrengo ingurumen-irizpideak ingurumen-irizpide estrategikoak kontsideratuko dira, aldaketak ingurumenean izan ahal dituen eragin garrantzitsuekin lotura dutelako eta horiengatik ingurumen-ebaluazioa egin delako:

  1. Dagoeneko artifizializatutako lurzoruak erabiltzeari lehentasuna eman behar zaio. Ahalegin berezia egin behar da nekazaritzako lurzoruak eta lurzoru naturalak babesteko.

    Lurzoru urbanizaezina birkalifikatu aurretik lur kutsatuen berreskuratzea lehenetsi behar da. Kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak berreskuratu behar dira, hiri-plangintzak erabilera edo jarduera berri bat aurreikusten duenean edo, modu subsidiario batean, aurreikusten ez duenean(2) (proposatutako jarduerarako gai den kutsatuta egon daitezkeen lurzorurik ez dagoela modu egokian justifikatu beharko da).

  2. Hirietan bereizketa eta sakabanatzea saihestea, erabilerak eta jardunak era askotakoak izanik, horiek guztiak espazioan egokiro uztartzea eta ezkontzea ahalbidetuz, jendea ahalik eta gutxien mugiarazita.

  3. Ahal den neurrian, gaur egun garatu gabe dauden eta 100 urteko itzulera epeko uholdeak jasateko arriskua duten eremuen artifizializazioa saihestea (proposamenak Uraren Euskal Agentziaren «Uholdeak jasateko arrisku-mailaren araberako lurzoruaren erabilera-irizpideetara» egokitu beharko dira).

  4. Hiri-egitura irmoak, konpaktuak eta konplexuak sustatzea, planteatutako beharrei erantzuteko. Nahiko altuak diren eraikuntza-dentsitateak sortzea.

  5. Hiri-nukleoen ingurumen-kalitatea hobetzea, berdeguneak sustatuz eta handituz.

  6. Berdeguneetako eta herri barruko ibai tarteetako ingurumen-kalitatea hobetzea, herri-inguruneetako biodibertsitatea hobeto kontserbatzeko.

  7. Energia-aurrezpena, energiaren eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea.

    Horretarako dagozkion urbanizaziorako eta eraikuntzarako Udal Ordenantzen bidez, antolamendurako neurriak arautuko eta hiri-instalazio kolektibo edo nagusiak aurreikusiko dira eta, horrekin batera, beren norainokoa zehaztuko da bai materialari (girotze-instalazioak, etxeko ur beroa ematea, hiri-hondakinenak biltzea, ibai-urak eta ur grisak berriz erabiltzeko bilketa, arazketa eta biltegiratzea) bai espazioari (eremua, sektorea, auzo jakin batzuetako alde jakin batzuk, etab) dagokionez. Jarraitutako helburua instalazio mota horiek eraikuntzako edo indibidualen erantzun zentralizatuen alde ez mugatzea izan behar da.

  8. Lurpeko zein gainazaleko ur kontinentalei, beren oheei, ibilguei, ur-bazterrei eta ertzei, trantsizio-urei eta kosta-urei eragin diezaieketen edozein izaerako planek, programek edo jarduerek, lehenik eta behin, baliabidearen eta ingurunearen babesa, zaintza eta berriztapena zaindu beharko dute. Bereziki, lurralde eta hirigintza antolamenduko planek eta tresnek beren eta inguruaren kontserbaziorako beharrezko neurriak ezarri beharko dituzte. Gainera, sor daitezkeen eskaerak aurreikusi behar dituzte, eta baita behar horiek ingurumenari dagokionez modu onargarrian asetzea bermatzeko beharrezkoak diren bitarteko tekniko eta finantzarioak ere.

  9. Hondakinen ekoizpena murriztean eta berriz erabiltzean eta birziklapenaren sustapenean oinarritutako hondakinen kudeaketa bermatzea..

  10. Pertsonen mugikortasun-eskaerari erantzuteko, oinez ibiltzea, bizikleta hartzea eta garraio kolektiboa erabiltzea sustatzea. Motorrik gabeko mugikortasuna eta garrado publikoa sustatzea.

  11. 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako kalitate akustikoko helburuak betetzea(3).

    Zentzu honetan, urbanizazioa kutsadura akustikoaren kontroleko mekanismoa bezala erabiltzea proposatzen da, urbanizazio-proiektuen udal aginduan Energiari dagokionez eraginkorra del hirigintzako plangintzaren gidan. IDAE. Proposatutako kontrol akustikoko mekanismoak jasoz.

  12. Argi-kutsaduraren prebentzioa eta murriztea sustatzea, airearen kalitatearen eta atmosferaren babesaren gaineko azaroak 15eko 34/2007 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarrian ezarritako irizpideen arabera.

    Kanpo argiztapeneko Udal Ordenantza bat ezartzea, Dibertsifikaziorako eta Energia Aurrezteko Institutuaren, IDAE, irizpideak jarraituz, oso gomendagarria da.

  13. Landaredia kontserbatzen dela zaintzea, bereziki, basoak, landare-multzoak, hesiak, eta ertzetako landaredia.

  14. Paisaia-faktorea udal-plangintzaren barruan sartzea, bere babesa, kudeaketa eta antolamendua sustatuz, Paisaiaren Europako Hitzarmenak ezartzen duen bezala.

    Aldaketak modu esplizituan ingurumen-irizpide estrategiko horiek guztiak nola eta zein neurritan garatzen dituen identifikatu behar du.

  1. Ingurumen-Iraunkortasun txostenaren hedadura, xehetasun-maila eta zehaztasun-maila.

    Zenbait plan eta programak ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legean aipatzen den ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostena ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bateraruari (IEEB) buruzko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuan adierazitako ingurumenaren gaineko ebaluazio bateraturako azterlanean sartuta dagoela ulertu behar da.

    Beraz, Aldaketak ingurumenean duen eraginaren baterako ebaluazioaren azterlana izango du eta ondorengo araudian ezarritako gutxieneko edukiak eta egitural jasoko ditu: uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren eranskina eta 9/2006 Legearen I. eranskina.

    Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko azterlaneko atal bakoitzean jasotzen diren alderdien edukia eta norainokoa, aldaketak sustatzen dituen esparruari eta jarduera zehatzei berariaz dagozkienak izango dira.

    Aurrekoarekin bat etorriz, ingurumen eraginaren baterako ebaluazioaren azterlanean garatzen diren atalek ondoko metodologi eskema hau izan behar dute:

  1. Aldaketaren helburu estrategikoaketa helburu horiek lortzeko beharrezkotzat jotzen diren bideak deskribapena.

  2. Beste plan eta programa batzuekiko elkarrerabinen analisia.

  3. Aldaketak eragina izango duen eremuko ingurumena aztertu, diagnostikatu eta baloratzea.

  4. Teknikoki arrazoizkoak diren alternatiben ingurumen-azterlana. Aukeratu den konponbidearen justifikazioa.

  5. Aldaketak izan ditzakeen eraginak identifikazioa eta balorazioa.

  6. Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsaziozkoen proposamena.

  7. Aldaketaren eraginak gainbegiratzeko programa.

  8. Laburpen-dokumentua.

  9. Dokumentazio grafikoa.

    Aztergai dugun dokumentuaren ezaugarriak eta egin ditugun kontsultetatik aterarako ondorioak kontuan izanda, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioaren azterlanak aipatutako atalak garatu behar izango ditu, ondoren adierazten den zabalera eta zehaztasun-mailarekin:

    1. Aldaketaren helburu estrategikoen eta helburu horiek lortzeko kontsideratutako alternatiben deskribapena.

    Atal honetan Aldaketaren helburuak jaso behar dira, gertakarietatik abiatuz eta horien existentzia eta ezaugarriak diren moduan identifikatu behar dira. Era berean, horiekin bat datozen eta egin diren proposamenak justifikatzeko aukera eman behar dute, modu labur baino egoki batean. 2007-2020) garapen Iraunkoarren Euskal Infgurumen estrategiaren irizpideak eta 2007-2010 Ingurumen Progra Markoa dokumentu honen 2.3 atalean nola sartu diren modu esplizituan adieraziko da.

    Ingurumen alorreko irizpide estrategiko horiek aldaketa lantzean txertatuta, ingurumenean sortutako kalteei aurre hartu nahi zaie, ondoren konpontzen ibili beharrean. Horrela, garapen iraunkorra sustatu eta neurri zuzentzaile eta konpentsaziozkoen beharra gutxitu nahi da. Hori dela eta, aukerak (kokapeneko edota garapeneko edo beren ekintzetako edota aldi baterako eremuen proposamenen alternatibak) bilatu behar dira aldaketan aurreikusitako helburuak, eta batez ere, aipatutako ingurumeneko irizpide estrategikoak beste era batera garatzeko.

    Aldaketako proposamenak, gutxienez, lurzoruaren antolamenduko eta proposatutako ekintzen kokapeneko alternatiba posibleak jaso behar ditu, horiek irrazionalak direla frogatu ezik, aurretik ezarritako bideragarritasuneko irizpide teknikoak betetzea ezinezkoa dela kontuan hartuta.

    2. Beste plan eta programa batzuekiko elkarreraginen analisia.

    Aldaketak aplikazio-eremu bera duten beste planekin duen ingurumen-bateragarritasuna justifikatu behar da. Ingurumen-inpaktuaren gaineko baterako ebaluazioa izan duten hierarkia maila altuago batean dauden planak identifikatuko dira, eta horrela izanez gero, Aldaketak aipatutako ebaluazioetan ezarritako jarraibideekin duen bateragarritasuna aztertuko da.

    Beste batzuen artean, hurrengo plan eta programekin duen bateragarritasuna aztertuko da, eta egokia bada, baita ingurumen-inpaktuaren gaineko ebaluazio bateratuarekin duena ere:

    EAE ko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak.

    Mungiako Eskualde Lurralde Zatiko Plana.

    Behin betiko edo tramitatzen ari diren Lurralde Arloko Planak.

    EAE-ko Uholdeak Saihesteko Plan Integrala eta EAEko hiriguneak urpean geratzeko arriskua aztertzeko lana (2001-2005).

    Arriskuan dauden Espezieak Kudeatzeko Planak.

    Klima Aldaketaren aurkako Euskal Planak 2008-2012.

    Ingurumen-alorreko bateraezintasunik baldin badago goragoko maila bateko plan eta programekiko, baliogabetu edo ordeztu egin behar dira hartutako erabakiak.

    3. Aldaketak eragiten duen eremuaren ingurumen-analisia, diagnostikoa eta balorazioa.

    Gaur egungo ingurumen egoeraren alderdi garrantzitsuenak aipatuko dira (lurzoruak aurreikusitako erabilerak hartzeko izango duen ahalmena) eta baita horiek izan dezaketen bilakaera ere; gainera, beharbada nabarmen kaltetuko diren eremuen ezaugarriak azpimarratuko dira.

    Horretarako, eremuaren balioa identifikatu behar da beharrezko xehetasun mailarekin, hurrengo baliabideen eta ingurumen-interes bereziko eremuen analisiaren bidez, beren espazio-mugak, bere babes-helburuak eta erabilera-eremua, egonez gero, identifikatuz:

  1. Mehatxatutako flora eta faunako espezieen banaketa-eremuak. Indarrean dagoen kudeaketa-planik ez duten mehatxatutako espezieen kasuan, arreta Lehentasuneko Banaketa Zonetan, Interes bereziko eremuetan edo Puntu Sentikorretan jarriko da, esparrua lehentasuneko banaketa-zona da Lacerta schreibei (Schreiber muskerrerako) eta Baso-igel Iberriarrerako. Afekzio posible horiek espezie horien gainean izan dezaketen irismena aztertu beharko da.

  2. Jabari Publiko Hidraulikoa eta baita poliziarenak diren zonak eta afektatutako ibaietako ertzen zortasun-zona ere. Eremuaren Iparraldeko mugan dagoen Trobika errekaren gaineko eragina aztertu egingo da, Uraren Zuzentaraua Markoaren helburuak betetzea bermatuz.

  3. Ondare historiko-arkitektonikoaren eta arkeologikoaren zati direlako sailkatutako edo inbentarioan sartutako areak edo enklabeak.

  4. Dauden landare-komunitateak ere bai, eta zehazki, dauden interes komunitarioko habitatak. Esparruan altura baxuko sega-belardietako zonak daude eta horiek interes komunitarioko habitat bat osatzen dute (6510). Dauden landare-komunitateen ezaugarriak eta tamaina zehaztasun gehiagorekin deskribatu beharko dira, aldaketak eragindako landare-mota bakoitzaren azalera, bere ezaugarriak, aleen heldutasuna, kontserbazio-maila eta egitura-konplexutasuna zehaztuz eta baita sailkatutako edo babestutako espezieen presentzia eta horien balio ekologikoa adieraziz ere. Baliotsuenak diren osagaiak nabarmendu beharko dira. Horien kartografia egingo da, eskala egokian, dauden landare-komunitateen kontserbaziorako balio erlatibo handienaren arabera.

  5. Aipatu egiturek eta hornidura-baliabideek aldaketan aurreikusitako sektoreen eskariari aurre egiteko nahiko ahalmena dutela aztertu eta kuantifikatuko da, baliabide hidrikoen gainean inpaktu negatibo nabarmenak ez sortzeko helburuarekin.

  6. Ekainak 23ko 1/2006 Uren Legearen 7.l artikuluak Uraren Euskal Agentziaren funtzioen artean, funtzio bat, izaera loteslea duena, hasierako onespenaren aurretik plan orokorren, arau subsidiarioen, zati-planen eta plan berezien berri ematea dela ezartzen du. Txosten hori Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorreko lanen eta udalerriaren plangintzaren arteko harremanari buruzkoa izango da esklusiboki. Mungiako Udaletxeak Uraren Euskal Agentziari aipatutako txostena igortzea eskatu beharko dio.

  7. Ekainak 23ko 1/2006 Uren Legearen 7.k) artikuluak Uraren Euskal Agentziaren funtzioen artean, funtzio bat, izaera loteslea duena, hasierako onespenaren ondoren plan orokorren, arau subsidiarioen, zati-planen eta plan berezien berri ematea dela ezartzen du. Txosten hori udalerriaren plangintzaren eta jabari publiko hidraulikoaren babesaren eta erabileraren arteko harremanari buruzkoa izango esklusiboki. Mungiako Udaletxeak Aldaketa Puntualaren hasierako onespenaren ostean Uraren Euskal Agentziari aipatutako txostena igortzea eskatu beharko dio.

  8. Balio agrologiko handiko lurzoruak. Eustat eta Nekazaritzako Lursailen Identifikazio Geografiko Sistemaren (Sigpac) informazioa jasoz.

  9. Planaren aldaketak, modu esplizituan, ekintza-azaleraren zonakatze akustikoari dagokion mugapena barne hartu beharko du, 37/2003(4) Legeak eta 1367/2007(5) Errege Dekretuak ezartzen duten bezala. Eremu akustiko baten geografia-hedapena grafikoki 1/5.000 eskalan egindako zonaren plano baten markatutako geografia-mugen bidez definituko da edo bertize guztien geografia-koordenatuen edo UTM bidez, eta hori balio duen trukaketako formatu geokodifikatu batean egingo da. Hori guztia, garapeneko hirigintzako planak izapidetzeagatik, lurzoruaren zehaztutako erabilerak ezartzeari kalte egin gabe, horrek aipatutako eremu akustikoen mugapena berrikustea eskatuko lukeelako.

    Era berean, planak horietako eremu akustiko bakoitzerako, aplikaziokoa zaion kalitate akustikoko helburua ezarri beharko du, aipatutako 1367/2007 Errege Dekretuaren 14. artikuluan adierazten denaren arabera.

    Aldaketaren esparruen urrakortasun-arriskua identifikatu behar da eta horretan aurreikusitako ekintzetarako garrantzitsuak diren eta bertan dauden ingurumen-arazoak adierazi behar dira, hurrengoa kontuan izanik:

  1. 2/2008(6) Legegintzako Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, Aldaketak arrisku naturalen mapa bat jaso behar du.

  2. Kutsatutako lurzoruen presentzia identifikatu behar da. Lurzoruaren kutsaduraren prebentzio eta zuzenketarako otsailak 4ko 1/2005 Legea aintzat hartuz, lurzoru kutsatu edo hondatu bat egoteak lurzoru horretarako erabilera baten esleipena baldintzatu dezake edota izan behar duen erabilera beraren funtzioak aurrera eramateko ahalmena horri itzultzera zuzendutako neurri zuzentzaileen beharra, edo baita, lurzoruaren baldintzak bere aurreko egoerara zuzendutako neurrien beharra ere. Kutsadura sortu izan dezakeen jarduera edo instalazio(7) bat jasaten edo jasan duen lurzoru baten kalifikazio-aldaketa eginez gero, lurzoruaren kalitatearen aitorpen-prozedurari hasiera eman beharko zaio, 1/2005 Legearen 17.1.d) atalean ezartzen den bezala. Kasu honetan, sektorearen zati bat inbentarioan 48069-00040 kodea duen lurzoru baten esparruaren barruan dago eta sektorearen iparraldean kokatutako Prados Hermanos enpresaren instalazioak eta errekaren bi aldetako zona batzuk barne hartzen ditu. Modu berean, esparruaren hegoaldeko eta ekialdeko mugetan inbentarioan dauden beste zona batzuk aurkitu ditzakegu. Horiek hurrengo kodeak dituzte 48069-00090, 48069-00091, 48069-00092, 48069-00089 eta 48069-00042, eta horiek guztiak kontuan hartu beharko dira.

    Beste alde batetik, lurzoru batean hondeaketa-eragiketak edo lur-mugimenduak aurrera eramaterakoan kutsadura-zantzuak hautematen badira, ekintza horren arduradun zuzenak derrigorrez dagokion Udaletxeari eta Autonomia Erkidegoko Ingurumen Organo eskudunari jakinarazi beharko dio. Kontsiderazio hori Aldaketaren determinazioen barruan sartuko da eta horren garapeneko dokumentuetan eta proiektuetan aplikatu ahalko da.

  3. Kalitate akustikorako, eremu akustiko ezberdinen arteko eta horien eta zortasun akustikoko zonen (azpiegituren zarata-mapetan mugatu beharko direnen) eta jatorri naturaleko soinuen erreserben arteko bateragarritasuna mantendu beharko da, beharrezkoa bada, bateragarritasun hori lortzeko beharrezko ekintzak aurrera eramanez. Mugakide diren eremu akustikoen arteko trantsizioa ikertuko da, horietako bakoitzerako aplikagarriak diren kalitateko helburuen arteko ezberdintasuna 5 dB(A) gainditzen dituztenean.

    Zehazki, IEEB-ren ikerketak iparraldean dagoen industria-erabileraren eta aurreikusitako etxebizitza-erabileraren arteko bateragarritasuna aztertu beharko du. Bateragarritasuneko arazoak daudela zehazten bada, horien konpontzeko konponbideak planteatu beharko ditu.

    Horretaz gain, sektorea mendebaldetik mugatzen duen Mungiatik Bermeora doan B1-3715 errepidearen zortasun akustikoaren eragina izan dezake. Azpiegituraren organo eskudunak aspektu horren gainean informatu beharko du.

    Beharrezko informazioa biltzerakoan izan diren zailtasun teknikoak, ezagutzazkoak edota esperientzia mailakoak identifikatuko dira, eta zailtasun horiek nola gainditu diren azalduko da.

    Ingurumenaren aldetik interes berezikoak diren baliabideak eta espazioak eta planaren esparruan ingurumenaren arloan dauden arazoak era kartografikoan jaso beharko dira, informazio hori bizkor eta erraz eskuratu ahal izateko.

    4. Alternatiba tekniko eta ingurumen-alternatiba bideragarrien ingurumen-azterketa. Hartutako irtenbidearen justifikazioa.

    9/2006 Legearen 8.1. artikuluan arrazoizko alternatibak, teknikoki eta ingurumenari dagokionez bideragarriak direnak, identifikatzeko, deskribatzeko eta ebaluatzeko obligazioa ezartzen da. Horiek ez egotea bidegabekoa da, horiek irrazionalak direla frogatu ezik, aurretik ezarritako bideragarritasuneko irizpide teknikoak betetzea ezinezkoa dela kontuan hartuta.

    Begietsi diren aukerak lege aldetik nahiz geografiaren aldetik sustatzailearen eskumenekoak direnean, Aldaketaren helburuak planean begietsitakotik beste modu batera garatu beharko dira, aldaketa eta bere baitako jarduerak burutzeko beste une eta toki batzuk proposatuz. Helburu horien artean nahitaez ingurumen helburuak agertu behar dira, eta zehazki ingurumen helburu estrategikoak. Gainera, alternatiba horren aukeraketa sustatu behar da, modu labur baina behar beste, aldaketak eta bere ekintzek irizpide horiek nola eta zein neurritan garatu nahi dituzten espresuki adieraziz. Zentzu horretan, arrazoizko alternatibak sortzeko eta ondoren horien ebaluaziorako eta aintzat hartzeko erabili behar diren teknika- eta ingurumen-bideragarritasuneko irizpideen aurretiazko identifikazioak alternatiba horiek oinarri diren irizpideekin koherentzia dutela justifikatzeko aukera ematen du.

    Aldaketan proposatutako aukera guztiek eta bakoitzak izan ditzaketen ondorio esanguratsuak identifikatu, deskribatu eta ebaluatu egin behar dira, eta ez da alderik egongo ondorio batzuk eta besteak ebaluatzeko kontuan izango diren eskakizunetan. Horretarako, aztertu diren eta gauzatu daitezkeen zentzuzko aukera guztien irudi zehatza azalduko da, eta aukerarik onenak ez direla uste izateko arrazoiak emango dira.

    Azken finean, hartutako irtenbidea beste alternatiba tekniko eta ingurumen-alternatiba bideragarrien aurrean justifikatu behar da, eskua ez hartzeari buruzko 0 alternatiba barne.

    5. Aldaketak izan ditzakeen eraginak identifikatzea eta baloratzea.

    Proposamenak ingurunearen hainbat aldagaitan izan ditzakeen eraginak identifikatuko dira, batez ere, eragin kritikoak, hau da, oro har onartutako arau eta azterlan teknikoetan ezarrita dauden muga-balio edo gidak gainditu ditzaketen aldaketaren jarduerak, horiek leuntzeko inolako aukerarik gabe, irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretuko kontzeptu teknikoen arabera (Errege Dekretu horren bidez onartu zen ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua burutzeko araudia).

    Ahaleginak egin beharko dira aldaketak eta haren jarduketek ingurumenean eragin ditzaketen kalterik garrantzitsuenak eta haien arteko erlazioa identifikatzen. Ingurumenaren gaineko eraginaren garrantzia zehazteko irizpideak izango dira apirilaren 28ko 9/2006 Legearen II. eranskinean (zenbait plan eta programak ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa) eta urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren III. eranskinean (proiektuek ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzko legearen testu bategina onesteko dena) finkatu direnak.

    Zentzu horretan, arreta berezia emango zaie honako alderdiei:

    Bertan dagoen landaren gaineko eragina.

    Trobika errekaren gaineko eragina.

    Faunaren gaineko ersgina.

    Balio agrologiko handiko lurzoruen gaineko eragina eta nekazaritza-produktibitatearen galera.

    Paisaiaren gaineko eragina.

    Lurzoru artifizializatua gehitzea.

    Baliabideen kontsumoa (ura, energia) areagotzea.

    Hondakin gehiago sortzea.

    Ibilgailuen trafikoa areagotzea.

    Zarata arazoak.

    Kutsatutako lurzoruen presentzia.

    Ebaluatzeko erabiliko den metodologia adierazi beharko da eta horretarako, hala badagokio, kalteak balioesteko izandako zailtasun teknikoak, ezagutzazkoakedota esperientziazkoak zehaztuko dira eta zailtasun horiek nola gainditu diren.

    Aldaketak eta bere jarduerek ingurumenean izan ditzaketen eragin esanguratsuak eta horien arteko harremanak era kartografikoan jaso beharko dira, informazio hori bizkor eta erraz eskuratu ahal izateko.

    6. Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsaziozkoen proposamena.

    Aldaketa egiterakoan ingurumen-irizpide estrategikoak sartzeak, besteak beste, konpentsazio-neurri edota neurri zuzentzaileak ezartzeko beharra mugatu beharko luke. Zentzu horretan, eragin negatibo garrantzitsuak egon direlako neurri zuzentzaileak ezarri beharra, ingurumeneko irizpide estrategikoak planean gaizki txertatu izanaren adierazle garbitzat ulertuko da. Hori dela eta, behar beste justifikatu beharko da neurri zuzentzaileak edo osabidezkoak eskatzen dituzten eragin negatibo nabarmenak egotea, nahiz eta txosten honetan dagokion atalean adierazitako ingurumen-irizpide estrategikoak egoki integratu diren.

    Ingurumenaren gainean gerta daitezkeen eragin negatibo esanguratsuak murrizteko diren planaren alternatiben garapena edo kokapena teknikoki behar bezala justifikatzen den kasuetan bakarrik, dagozkion neurri zuzentzaile edota konpentsatzaileak ezarriko dira. Ez da ahaztu behar neurri horiek ingurumenean eragin negatibo nabarmenak izan ditzaketela ere bai eta horrenbestez horiek identifikatu beharko dira eta beharrezkoa bada, ebaluazioa egin beharko da.

    Neurriak proposatuz gero, horien aplikazioaren kostu ekonomikoa kalkulatu beharko da, eta horien gauzatzea denboran planifikatu beharko da.

    Besterik ezean, osabidezko neurriak hartuko dira, atalase onargarria gainditzen ez duen, hau da, arauetan edo onarpen orokorreko ikerketa teknikoetan ezarritako muga- edo gida-balioen azpitik dagoen eragin negatibo nabarmen bat ekiditea edo behar bezala arintzea ezinezkoa denean. Kasu horietan, beren eragina konpentsatu beharko da bidezko ingurumen-neurriekin, kontrako-ikurrekoekin edo esanahi berekoekin. Zehazki, azkenean aurrera eraman eta izadi-kapitalaren galeraren bat dakarten ekintzak daudenean aipatu izadi-kapitalaren handitzearen edo hobekuntzaren bidez konpentsatu beharko dira.

    Aldaketaren formulazioan bezala, eta agiri honetan jaso den moduan, kalteak konpondu beharrean aurre hartzeko printzipioari jarraituz, ingurumeneko jarraibideak ezarri behar dira berrikuspena garatzeko agirietan; jarraibide horiek aurreikusitako jardueren kokagunean eta garapenean txertatuz gero, kalte esanguratsuak mugatu, eta horrenbestez, ondoren neurri zuzentzaileak eta konpentsaziozkoak hartzeko beharra gutxitzeko. Beraz, eta ahal den neurrian, aurretiaz identifikatu behar da, berrikuspenean aurreikusi diren jardueren artean, zeini egin ahal izando zaion ingurumen ebaluazioa eta zeini ez.

    Aldaketaren garapeneko dokumentuetarako proposatutako ingurumen-jarraibideek erreferentzia egingo diete gutxienez hurrengo aspektuei:

  1. Berdegunean handitzea, aireztapen natural egokiaren eta biodibertsitatearen alde eginez.

  2. Eraikuntzen eta etxeen energia-eraginkortasuna hobetzea, esate baterako, berogailurako barrutietako instalazioak edo eguzki-landak sustatuz, erabileren esleipen etapan lurzoru portzentaje bat aurreikusiz, instalazio mota horiek eraikuntzako edo modu indibidualeko erantzun zentralizatuen alde ez mugatzeko helburuarekin.

  3. Energia berriztagarrien erabilera eta ustiapena sustatzea.

  4. Berriro erabiltzea eta hondakinen birziklatzea sustatzea.

  5. Arkitektura bioklimatikoa sustatzea: arkitektura bioklimatikoko irizpideak erabiltzea, eraikuntzen orientazioa bezala, eremu askearen eta eraikuntzaren altueraren arteko erlazioa bezala, isolamendu termikoa bezala edo eraikuntzen aireztapen-baldintzak bezala.

  6. Urbanizazioa kutsadura akustikoaren kontroleko mekanismo gisa erabiltzea.

  7. Argiztapen publikoko sistemak erabiltzea, erabateko energia-eraginkortasuna sustatzeko eta argi arrotz edo deserosoaren eraginak murrizteko, zerura egingo diren argi-igorpenak mugatuz.

  8. Eraikuntza berrietan ura aurrezteko aukera ematen duten sistemak erabiltzea.

  9. Garraio publikoaren eta bizikleten zirkulazioaren alde egitea, beharrezko zuzkidurekin, erakargarriak direnekin, bide seguruak edo ibilgailuen trafikotik banatutakoak. Oinezkoentzat eremu edo ibilbide erakargarri eta seguruak sortzea, ibiltzen egiten diren joan-etorriak sustatzeko.

  10. Garraio publikoa eremura sartzen dela bermatzea eta horren geralekuak garapen-plangintzan aurreikustea.

  11. Trobika errekastoaren eta bere ertzen babesa, kontserbazioa eta berriztapena.

  12. Lurzoruaren zigilatzea murriztea: urbanizazioa eta berdeguneak lursailaren drainatzea errazteko proiektatzea, azalera iragazgarriak azalera iragazgaitzen aurrean maximizatuz, zoladura edo okupazio iragazgaitzeko azalera minimizatzeko: gutxienez, aparkalekuaren azaleraren % 50 euri ura iragazi beharko luke. Era berean, zoladura iragazleak erabili ahalko dira, egoki diseinatuta eta dimentsionatuta, iragazketaren ondoriozko zorupearen kutsadura saihesteko.

    7. Aldaketaren eraginak gainbegiratzeko programa.

    Ingurumenean eragin dezaketen ondorio esanguratsuek bai positiboek, bai neurri zuzentzaileak behar dituztenek, eta hala identifikatuta daudenek, izan dezakete jarraipenaren beharra. Horretarako, eragin bakoitzari aurrez adierazle bat esleitu behar zaio (kualitatiboa edota kuantitatiboa). Adierazle horiek zehazteko, honako hauek behintzat aztertuko dira:

    Oinarrizko adierazleak (eredu kausalaren oinarrituta).

    Goiburuko ingurumen-adierazleak.

    EAEko iraunkortasunaren adierazleak.

    Europako egitura-adierazleak.

    Bizkaiko Iraunkortasunaren adierazleak. VII. Taldea.

    Tokiko Agenda 21en adierazleak.

    Horiek jarraipen zuzena izango dute ingurumenean gertatzen diren aldaketen jarraipenaren bidez (kausaefektu erlazioa ezartzeko zailtasuna), edo zeharkakoa, presio-neurrien eta neurri aringarrien jarraipena eginez.

    Aldaketak eta bere baitako jarduerek sor ditzaketen eraginik esanguratsuenak neurtzeko adierazleak ezarri ondoren, adierazle horietako bakoitza gainbegiratzeko arduraduna izendatuko da. Adierazle bakoitzak arduradun desberdina izan dezake, gainbegiraketa plangintza- sistemaren zein fasetan txertatzen den kontuan izanda, horrela beti identifikatu ahalko da aldaketak adierazleari egiten dion ekarpen indibiduala.

    8. Laburpen-agiria.

    Laburpen-agiri bat idatziko da ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio prozedura arautzen duen 2003ko uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren eranskinean ezartzen diren baldintzen arabera. Bertan argituko da, zehatz-mehatz eta publikoak, oro har, ulertzeko moduan, nolakoa izango den programa eta nolako eragina izango duen ingurumenean. Halaber, dokumentazio grafikoa sartzea ere gomendatzen da, batez ere, jendeari informazioa emateko.

    9. Dokumentazio grafikoa.

    Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazioaren Azterlanak dokumentazio grafiko nahikoa sartuko du, informazioa azkar eta erraz ikusi ahal izateko. Dokumentazio grafiko hori izan daiteke: taulak, grafikoak, figurak, argazkiak, eskala egokia duten planoak, eta abar. (I. eranskina).

  1. Informazioa jasotzeko eta kontsulta egiteko moduak.

    Informazio eta kontsultarako moduari dagokionez, erakunde sustatzaileak honako jarduerak burutuko ditu:

    1. Eragindako administrazio publikoei eta herritar interesatuei kontsulta egiteko, Aldaketaren lehen agiria eta Ingurumenaren gaineko Eraginari buruzko Ebaluazio Bateratuaren Azterlana bidaliko zaizkie. Gutxienez, erreferentzia-dokumentuaren 2.2. atalean aipatutako eta identifikatutako Administrazio Publikoei eta herritar interesatuei egingo zaie kontsulta eta, gutxienez, 45 eguneko epea edukiko dute agiri horiek aztertu eta oharrak egiteko.

    2. Aldaketaren lehen agiria eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazioaren azterlana jendaurrean jarriko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den iragarkiaren bidez, eta gutxienez 45 eguneko epea egongo da agiri horiek aztertu eta oharrak egiteko. Bere publizitatea bermatzeko helburuarekin, bi dokumentuak organo sustatzaileak duen sare telematikoaren leku batean sartuko dira eta hori sarrera askekoa izango da, ekainak 30eko Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 legearen 9.1. artikuluak ezartzen duen bezala.

  2. Ingurumen-inpaktuaren gaineko Aurretiazko Txostenaren eskabidea.

    183/2003 Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Aldaketaren hasierako onespenaren aurretik, Aldaketaren behin-betiko onespenerako duen organo eskudunak, kasu honetan Mungiako Udaletxeak, ingurumen-organo honi ingurumen-inpaktuaren Aldez Aurretiko Txostena igortzea eskatuko dio. Aipatu eskabidea Aldaketaren Aurrerakinarekin edo lehenengo dokumentuarekin eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio bateratuaren ikerketarekin batera bidaliko da, Erreferentziako Dokumentuan espezifikatutako eduki minimoekin.

  1. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako erreferentzia-dokumentua argitaratzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 20a.

    Ingurumen sailburuordea,

    IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

    OHARRAK:

    (1) Apirilaren 28ko 9/2006 Legea, zenbait plan eta programak ingurumenaren gainean duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa.

    (2) Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparruaren II. Programa 2007-2010. 3. Helburu Estrategikoa: Lurzoruaren kutsaduraren prebentzioa eta zuzenketa.

    (3) Zarataren azaroak 17ko 37/2003 Legeak garatzen duen urriak 19ko 1367/2007 Errege Dekretua, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpen akustikoei dagokienez.

    (4) Ley 37/2003 Legea, azaroaren 17ko, Zaratei buruzkoa.

    (5) Real Decreto 1367/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa, Zaratei buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garazten duena, zonatze akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

    (6) 2/2008 Legegintzako Errege Dekretua, ekainak 20ekoa, lurzoruari buruzko legearen testu bategina onartzen dena.

    (7) 165/2008 Dekretua, irailaren 30ekoa, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoa.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik