Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri¿garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Leioako Udalak aurkeztutako 2009ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri¿garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Leioako Udalak aurkeztutako 2009ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Euskadiko Prezioen Batzordea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2064
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/24
  • Argitaratze-data: 2009/04/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2009ko martxoaren 24an egindako bileran, hartu zuen ebazpena argitaratzen da ondoren, guztiek jakin dezaten:

EBAZPENA

Auto-taxietako bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Leioako Udalak aurkeztutako 2009ko ekitaldirako tarifak berrikusteko eskariari eman zitzaion sarrera Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, 2008ko abenduaren 29an.

Hiri-garraioaren eremuaren barruan, udalei dagokie tarifak prezioen kontrolari buruzko legerian xedatutakoari jarraiki finkatzea tarifak, bidaiarien automobil bidezko hiri-barruko eta hiriarteko garraio publikoari buruzko ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. artikuluko hirugarren idatz-zatian xedatu bezala.

Bidaiarien auto-taxi bidezko hiri-barruko garraioaren prezioak, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduaren hirugarren eranskinean, eta ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16. artikuluko laugarren paragrafoan ezarritakoari jarraiki, prezioen kontrolari buruzko araudiari lotuta daude, Autonomia Erkidegoaren eremuko «prezio baimenduen» modalitatean hain zuzen ere.

Euskadiko Prezioen Batzordeak eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuaren (irailaren 20ko EHAA, 175. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduaren (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) indarrez darabil. Organo horri dagokio eskatutako tarifak lotuta daudeneko prezioen araudi orokorrari (zeinari lotuta baitaude) egokituta dauden erabakitzea, prezioen politikarako neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1977 Errege Dekretuari eta hori garatzeko xedapenei jarraituz.

Industria eta Merkataritzaren 1988ko irailaren 21eko Aginduaren 5.1. artikuluak «baimendutako tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango dela» adierazten duela kontuan hartuz. Bestalde, agindu horrek hiri eremuan egindako Auto-Taxi eta Auto-Turismo zerbitzuen tarifak berraztertzeko espedienteek behar dituzten arauak ezartzen ditu.

Kontuan hartuz aipatutako artikuluaren 2. paragrafoak honako hau adierazten duela: nahiz eta aurreko idatz-zatian ezarritakoa horrela izan, gora behera bereziak gertatzen badira, eta gora behera horiek espedientean egiaztatzen badira, indarraldi txikiagoa duten tarifak onartu ahal izango dira.

Aipatu arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, ondasunen eta zerbitzuen eta, bereziki, bizitza-kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak eta monopoliopean edota konpetentziarik gabe egiten diren produktuen prezioak osatzeko mekanismoak zaintzekoak ere badira.

Aurreko lerroaldeetan aipatzen den eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak berriki emandako jurisprudentziak berretsi du (Epaiak: maiatzaren 12ko 342/97; 343/97 eta 344/97; maiatzaren 23ko 284/97; uztailaren 18ko 558/97 eta urriaren 10eko 726/97; uztailaren 30eko 618/97; urtarrilaren 23ko 32/98 eta 33/98; otsailaren 5eko 98/98; martxoaren 20ko 250/98, 257/98 eta 258/98; martxoaren 26ko 272/98 eta otsailaren 22ko 145/99).

2009. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Euskadiko Prezioen Batzordea egituratzen duen abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko Agindua, eta orokorrean -eta bereziki- aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak, aho-batez, honako hau erabaki du:

Lehenengoa. Auto-taxian hiri-garraioa egiteko, Leioako Udalak aurkeztutako 2009ko ekitaldirako tarifak onartzea. Hona hemen prezioak:

  1. tarifa (*)

    • Gutxienekoa(**) 4,83 euro.

    • Egindako km 1,02703 euro.

    • Itxaronaldia, orduko 15,93 euro.

      (*) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 23:00etara aplikatuko da.

      (**) I. tarifan gutxienekoak 1.893 metroko ibilbidea hartzen ditu.

  2. tarifa (*)

    • Gutxienekoa (**) 5,29 euro.

    • Egindako km 1,135958 euro.

    • Itxaronaldia, orduko 20,73 euro.

      (*) Tarifa hau egunero aplikatuko da 23:00etatik 07:00etara. II Tarifa 07:00etatik 23:00etara aplikatuko da igandetan eta Autonomia Erkidegoko eta Tokiko araudian jaiegun diren egunetan; baita larunbatetan ere,13:00etatik aurrera.

      (**) II. tarifan gutxienekoak 1.958 metroko ibilbidea hartzen ditu.

      Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik jarriko da indarrean.

      Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epearen barruan.

      Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 24a.

      Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

      JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik