Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, José Ramón Aldecoa jaunak eta Claudia Isabel Oliveira Dos Santos andreak SD2-07354/04 espedientea dela-eta aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariarena, José Ramón Aldecoa jaunak eta Claudia Isabel Oliveira Dos Santos andreak SD2-07354/04 espedientea dela-eta aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 4713
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/24
  • Argitaratze-data: 2009/08/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Jardun hauen oinarria José Ramón Aldecoa jaunak eta Claudia Isabel Oliveira Dos Santos andreak 2004ko ekainaren 29an etxebizitza-eskatzaileen Erregistroan erregistratzeko egindako eskaera da.

  2. Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan urrian ipini zen Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpenaren bitartez, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan duela lau urte edo lehenago erregistratuta zeuden eta eskaera berritu behar duten eskatzaileen zerrenda argitaratzen da, eta bertan José Ramón Aldecoa jauna eta Claudia Isabel Oliveira Dos Santos andrea daude. Ebazpenean 2008ko urriaren 20ra arteko epea eman zen, eta eskatzaile guztiek Ordezkaritzan idazki bat aurkeztu behar zuten berritzeko asmoa zutela adieraziz, eta ez bazuten hori egiten epearen barruan erregistroan baja emango zitzaien.

  3. 2008ko abenduaren 1ean, Bizkaiko Lurralde Ordezkariak Ebazpena eman zuen, eta babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan erregistratzeko eskaerari baja eman zion, lau urte igaro ondoren ez berritzeagatik.

  4. 2008ko abenduaren 11n, José Ramón Aldecoa jaunak eta Claudia Isabel Oliveira Dos Santos andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuten, horrekin ados ez zeudelako, errolda baino gehiago behar zutela esan zietela alegatuz. Hori guztia zela-eta, errekurritutako ebazpena berriz aztertzeko eskatu zuten.

    Aurrekari horiek kontuan hartuta azaltzen dira honako

    OINARRIAK

  1. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen zuzendariari dagokio aztergai dugun gora jotzeko errekurtsoa ebaztea, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuan xedatutakoaren arabera aztertu da.

  2. Errekurtsogileek interesdunak direla ziurtatu dute azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa 31. artikuluak adierazten duenari atxikiz; errekurtsoa, berriz, lege beraren 114. eta 115. artikuluek zehazten duten epearen barruan eta behar den moduan aurkeztu da, artikulu horiek urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zituela.

  3. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroa arautzen duen aipatutako 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren 3.2 artikuluaren arabera, erregistro horretan egiten diren inskripzioek 4 urteko gehieneko indarraldia izango dute eta esanbidezko eskabide baten bidez berritu ahal izango dira.

    7 artikuluan ezartzen du bajaren arrazoia dela inskripzioaren indarraldia amaitu dela esanbidez berritu gabe.

  4. Bestalde, agindu beraren 5. artikuluak ezartzen duenez, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emateko Ebazpenak, horiek ukatzea, baja eragitea edo jada dagoen inskripzioan ondorioak izan ditzakeen beste edozein alderdiren gaineko eskumena Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren dagokion lurralde- ordezkariak izango du.

    Adierazitakoa aplikatuz, 2008ko urrian prentsan argitaratu zen lau urteko berritzea, eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-taulan, 2008ko urrian, babes ofizialeko etxebizitzaren eskatzaileen erregistroan zeuden baina eskaera berritu ez zutenen zerrenda argitaratu zen, eta horien artean zeuden José Ramón Aldecoa jauna eta Claudia Isabel Oliveira Dos Santos andrea, eta 2008ko urriaren 20ra arteko epea eman zitzaien eskaera berritzeko, gainera adieraziz epe horren barruan ez bazuten berritzen babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaile-erregistroan baja emango zitzaiela.

    Emandako epea igaro ondoren, errekurtsogileek ez zuten inolako idazkirik aurkeztu eta ez zuten erregistroko inskripzioa berritzeko inolako adierazpenik egin, eta horregatik 2008ko abenduaren 1ean Bizkaiko lurralde-ordezkariak ebazpena eman zuen babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan erregistratzeko eskaerari baja emanez, lau urte igaro ondoren ez zutelako berritu.

  5. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluak adierazten du interesatuek bete behar dituzten izapideak dagokion egintzaren jakinarazpenetik zenbatzen hasi eta 10 eguneko epearen barruan egin behar direla, eta 3. paragrafoan adierazten du aurreko idatz-zatietan xedatuta dagoena betetzen ez duten interesatuak dagokion izapiderako eskubidean indargabetutzat deklaratu ahal izango direla, eta gaineratzen du interesatuaren jarduna onartuko dela eta legezko ondorioak izango dituela, epea igarotzat ematen duen ebazpena jakinarazten den egunean edo lehenago egiten bada.

    Aztergai dugun kasuan, espedientea aztertu ondoren egiaztatu da errekurtsogileek ez dutela aurkeztu inskripzioaren berrikuntzarik, eta beraz ebazpena zuzenbidearekin bat dator eta berretsi egin behar da.

    Azaldutako oinarriak, adierazitako xedapenak eta horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

José Ramón Aldecoa jaunak eta Claudia Isabel Oliveira Dos Santos andreak Bizkaiko Lurralde Ordezkariak SD2-07354/04 espedientean emandako Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestea, dagozkion zuzenbidearen araberako terminoetan berretsi behar baita ebazpen hori.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez badaiteke ere, Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian. Horretarako epea jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunean kontatzen hasi eta bi hilabetekoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 24a.

(Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko urtarrilaren 23ko Aginduz, zeinaren bidez Zerbitzu zuzendariari emandako eskumenak eta funtzioak bere gain hartzen dituen (2009ko urtarrilaren 26ko EHAA).

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik