Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri¿garraioaren zerbitzu publikoa emateko, 2009ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena (Oarsoaldeko eskualdean barne hartutako Pasaiako Udala). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri¿garraioaren zerbitzu publikoa emateko, 2009ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena (Oarsoaldeko eskualdean barne hartutako Pasaiako Udala).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Euskadiko Prezioen Batzordea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 2066
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/24
  • Argitaratze-data: 2009/04/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2009ko martxoaren 24an egindako bileran, hartu zuen erabakia argitaratzen da ondoren, guztiek jakin dezaten:

ERABAKIA:

Hiri-garraioaren eremuaren barruan, udalei dagokie tarifak prezioen kontrolari buruzko legerian xedatutakoari jarraiki finkatzea tarifak, bidaiarien automobil bidezko hiri-barruko eta hiriarteko garraio publikoari buruzko ekainaren 29ko 2/2000 Legearen 3. artikuluko hirugarren idatz-zatian xedatu bezala.

Bidaiarien auto-taxi bidezko hiri-barruko garraioaren prezioak, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduaren hirugarren eranskinean eta ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16. artikuluko laugarren paragrafoan ezarritakoari jarraiki, prezioen kontrolari buruzko araudiari lotuta daude, Autonomia Erkidegoaren eremuko «prezio baimenduen» modalitatean hain zuzen ere.

Euskadiko Prezioen Batzordeak eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuaren (irailaren 20ko EHAA, 175. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduaren (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) indarrez darabil. Organo horri dagokio eskatutako tarifak lotuta daudeneko prezioen araudi orokorrari (zeinari lotuta baitaude) egokituta dauden erabakitzea, prezioen politikarako neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1977 Errege Dekretuari eta hori garatzeko xedapenei jarraituz.

Urriaren 15eko 243/2000 Dekretuak onartutako bidaiarien automobil bidezko hiri-barruko eta hiriarteko garraio publikoari buruzko Legearen araudiak, bere 64. artikuluan, baterako prestazioko lurralde-eremuak hartzen ditu kontuan. Lurralde-eremu horiek Foru Aldundiek ofizioz edo eremuak hartzen dituen Udalek eskatuta finkatzen dituztenak izango dira.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Taxi Batzordea sortzeari buruzko apirilaren 27ko 37/2004 Foru Dekretuak, bere 2. artikuluaren («Eskumenak») c) idatz zatian, baterako prestazioko lurralde-eremuen eta erregimen bereziko zonen sorkuntza ezartzen du.

Eskualde-eremuko zerbitzuak eskainiko dituen taxi-zerbitzuen erregimen bereziko zona horiek sortzearen bidez, eskaintzaren eta eskariaren arteko eskualde-oreka bilatzen da. Funtsean, sektorearen garapena eta sustapena bilatzen da (lizentzia kopurua, zerbitzuaren antolamendua, tarifen bateratzea eta aplikazio-irizpideak), erabiltzaileari zerbitzu hobea eskainiko baitzaio horrela.

Euskadiko Prezioen Batzordea egituratzen duen abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua, 1988ko irailaren 21eko Agindua, eta orokorrean -eta bereziki- aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak, gehiengoz, honako hau erabaki du:

Lehenengoa. Auto-taxian hiri-garraioa egiteko Pasaiako Udalari dagozkion 2009rako tarifak onartzea. Hona hemen prezioak:

  1. tarifa (*)

    Abisaria (**) 4,8392 euro

    Egindako km 1,0284 euro

    Itxaronaldia, orduko 20,0196 euro

    (*) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara aplikatuko da.

    (**) Abisaria: 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

  2. tarifa (*)

    Abisaria (**) 5,7124 euro

    Egindako km 1,6142 euro

    Itxaronaldia, orduko 21,7554 euro

    (*) II. tarifa hori egunero aplikatuko da 22:00etatik 07:00etara eta, gainera, honako egun hauetan 07:00etatik 22:00etara: larunbatetan, igandetan eta Autonomia Erkidegoko eta Tokiko araudian zehaztutako jaiegunetan.

    (**) Abisaria: 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

    Auto-taxi zerbitzuaren hiri-barruko tarifak taxiaren lizentziari dagokion udalerriaren lurralde-eremuan aplikatuko dira.

    Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik jarriko da indarrean.

    Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epearen barruan.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 24a.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

    JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik