- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Alde historikoa berritzeari lotutako lanbide tradizionaletarako prestakuntza indartzea. Habanako Gabriel Aresti II. Tailer Eskola sortzea» PRO-2005K1/0066 proiektuari zati batean uko egiteko onarpena ematen duena. Zutalur erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 2005eko deialdiaren barruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Alde historikoa berritzeari lotutako lanbide tradizionaletarako prestakuntza indartzea. Habanako Gabriel Aresti II. Tailer Eskola sortzea» PRO-2005K1/0066 proiektuari zati batean uko egiteko onarpena ematen duena. Zutalur erakundeak aurkeztu zuen proiektua, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 2005eko deialdiaren barruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 2330
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/24
- Argitaratze-data: 2009/05/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2005eko ekitaldian proiektuei laguntzak emateko dei egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen apirilaren 5eko 70/2005 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du.
Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariari dagokio.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez Zutalur erakundeari 147.058,51 euroko diru-laguntza esleitu zitzaion honako proiektu hau egiteko: «Alde historikoa berritzeari lotutako lanbide tradizionaletarako prestakuntza indartzea. Habanako Gabriel Aresti II. Tailer Eskola sortzea».
Emandako diru-laguntzaren (147.058,51 euro) bigarren eta hirugarren ordainketei uko egiteko eskaera bidali zion erakunde horrek 2008ko maiatzaren 7an Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Horrenbestez, erakundeak, guztira, uko egiten dio 102.940,96 euro jasotzeari, hau da, bigarren ordainketako 73.529,26 eurori eta hirugarren ordainketako 29.411,70 eurori.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa
Lehenengoa. Zutalur erakundeak jarraian aipatzen den proiektuaren zati bati uko egiteko baimena ematea: «Alde historikoa berritzeari lotutako lanbide tradizionaletarako prestakuntza indartzea. Habanako Gabriel Aresti II. Tailer Eskola sortzea». Proiektua Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako 2005eko diru-laguntzetarako deialdiaren barruan aurkeztu zen. Beraz, horrek, aurreikusitako diru-laguntzaren bigarren eta hirugarren ordainketei osorik uko egitea dakar (73.529,26 euro eta 29.411,70 euro, hurrenez hurren).
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 24a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


