Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 25ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Eskolatzea eta komunitatea» izeneko PRO-2004K1/0091 proiektuarentzako laguntzaren zati bati uko egitea onartzeko dena. Proiektuaren bitartez, haurren lana errotik kendu nahi da po - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 25ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Eskolatzea eta komunitatea» izeneko PRO-2004K1/0091 proiektuarentzako laguntzaren zati bati uko egitea onartzeko dena. Proiektuaren bitartez, haurren lana errotik kendu nahi da porto-novo eta bere inguruneko sektorerik ahulenetatik (Beningo errepublika). Zutalur erakundeak aurkeztu zuen proiektu hori, Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura egindako 2004ko deialdiaren baitan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 76
  • Hurrenkera-zk.: 2170
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/25
  • Argitaratze-data: 2009/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura proiektuak diruz laguntzeko 2004ko ekitaldirako deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen apirilaren 6ko 65/2004 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea, bestalde, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez, 110.111 euroko diru-laguntza eman zitzaion Zutalur erakundeari, «Eskolatzea eta komunitatea» izeneko proiektua burutzeko. Proiektuaren bitartez, haurren lana errotik kendu nahi da porto-novo eta bere inguruneko sektorerik ahulenetatik (Beningo Errepublika).

Aipatutako erakundeak, 2008ko ekainaren 2an, diru-laguntzaren hirugarren ordainketari uko egiteko eskabidea egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari (emandako diru-laguntza 22.022,19 eurokoa da).

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak egindako eskariaren aldeko irizpena eman zuen. Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Zutalurrek «Eskolatzea eta komunitatea» proiektuan eskatutako ukoa onartzea. Proiektuaren bitartez, haurren lana errotik kendu nahi da porto-novo eta bere inguruneko sektorerik ahulenetatik (Beningo errepublika). Zutalur erakundeak aurkeztu zuen proiektu hori, Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura egindako 2004ko deialdiaren baitan. Ondorioz, diru-laguntzaren hirugarren ordainketari uko egiten zaio (emandako diru-laguntza 22.022,19 eurokoa da).

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 25a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik