- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 26koa, Osasun sailburuordearena. Honen bidez, Osasun sailburuaren 2009ko urtarrilaren 27ko 691 Aginduan aurreikusitako epaimahaikideak izendatzen dira. Agindu horren bitartez, Bizimodu Osasungarrirako Estrategiak identifikatzeko elementuaren diseinu-lehiaketarako deialdia egiten zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 26koa, Osasun sailburuordearena. Honen bidez, Osasun sailburuaren 2009ko urtarrilaren 27ko 691 Aginduan aurreikusitako epaimahaikideak izendatzen dira. Agindu horren bitartez, Bizimodu Osasungarrirako Estrategiak identifikatzeko elementuaren diseinu-lehiaketarako deialdia egiten zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 74
- Hurrenkera-zk.: 2123
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/26
- Argitaratze-data: 2009/04/21
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Osasun sailburuaren 2009ko urtarrilaren 27ko 691 Aginduan xedatutakoa betez, eta lanak ebaluatu eta sariaren epaitza emango duen epaimahaia sortzearren, honako hau
Lehenengoa. Lanak ebaluatu eta sariaren epaitza emango duen epaimahaiko kide ondokoak izendatzea:
Lehendakaria: Margarita Viciola García andrea, Osasun Publikoko zuzendaria.
Lehendakariordea: Iban Asenjo Garde jauna, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ordezkari: Carmen Txaro Nograro andrea eta Pedro Zugasti Palomero jauna.
Osasun Sailaren ordezkari: Itziar Vergara Mitxeltorena andrea eta Juan Zuazagoitia Nubla jauna, idazkari-lanak egingo dituena.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 26a.
Osasun sailburuordea,
RAFAEL CERDÁN ARANDIA.


