- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 30ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0055 erreferentziako proiektuan aritzeari Jessica Domínguez Gómezek uko partziala egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. EAEko Unesco Etxea Elkarteak aurkeztu zuen proiektua, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako diru-laguntzarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzok, 2007an, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 30ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, NBE-2007BA/0055 erreferentziako proiektuan aritzeari Jessica Domínguez Gómezek uko partziala egiteko aurkeztutako eskabidea onartzeko dena. EAEko Unesco Etxea Elkarteak aurkeztu zuen proiektua, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako diru-laguntzarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzok, 2007an, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 73
- Hurrenkera-zk.: 2090
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/30
- Argitaratze-data: 2009/04/20
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei 2007. urtean emateko laguntzetarako deia egin zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 5eko Aginduan ezarritakoarekin bat, EAEko Unesco Etxea Elkarteari 2007. ekitaldirako 15.450 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Jessica Domínguez Gómez lankidearen gastuak ordaintzeko. Aipatutako lankideak Uruguayn garatu behar zuen jarduera. Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2008ko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez luzapena eman ostean, diru-laguntza 30.450 eurokoa da.
Bekadunak, hala ere, 2009ko otsailaren 24an, diru-laguntzaren zati bati uko egiteko eskabidea igorri zion Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Bekaduna luzapeneko 32 egunez baliatu denez gero, luzapeneko epealdiari doakion laguntza 1.315,06 eurokoa da. Eta kontuan izanik luzapenari zegokion 9.000 euroko ordainketa egin zela, 7.684,94 euro itzultzea dagokio, eta ez dagokio bigarren ordainketarik.
Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau
Lehenengoa. EAEko Unesco Etxea Elkarteak proiektu bat aurkeztu zuen, zehazki, Nazio Batuen nazioarteko erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei zuzendutako diru-laguntzarako deialdiaren barruan. Diru-laguntzok, 2007an, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko dira. Bada, deialdi horren barruan Jessica Dominguez Gómez-i beka emateari dagokionez, uko partziala egiteko, EAEko Unesco Etxea Elkarteak aurkeztutako eskabidea onartu egiten da. Beraz, 7.684,94 euro itzultzea dagokio, eta ez dagokio bigarren ordainketarik.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari. Ebazpenaren jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 30a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
IGOR IRIGOYEN FUENTES.


