- EBAZPENA, 2009ko martxoaren 30ekoa, garraio azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia lineako Usansolo-Lemoa tartean Lemoa udalerriko trenbide-pasaguneak kendu eta trenbidea ixteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onar - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko martxoaren 30ekoa, garraio azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia lineako Usansolo-Lemoa tartean Lemoa udalerriko trenbide-pasaguneak kendu eta trenbidea ixteko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 81
- Hurrenkera-zk.: 2334
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/03/30
- Argitaratze-data: 2009/05/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
2008ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, Garraio Azpiegitura zuzendariak Bilbao-Donostia lineako Usansolo-Lemoa tartean Lemoako udalerriko trenbide-pasaguneak kendu eta trenbidea ixteko eraikuntza-proiektua onartu zuen.
Proiektuaren helburua da Lemoako udalerrian dauden trenbide-pasaguneak teknikaren aldetik nola kendu zehaztea eta kendu ahal izateko eta trenbidea ixteko beharko diren obren balorazio ekonomikoa egitea. Helburu horien ondorioz, hirugarren baten beharra ere ikusi da, hau da, trenbidean erabili gabe dauden elementuak eraistea.
Proiektuaren helburu nagusia Lemoa udalerrian dauden pasagune hauek kentzea izango da:
Kareagako trenbide-pasagunea.
Zubiateko trenbide-pasagunea.
Erasandako lurrak eskuratu eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.
2008ko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien eta hainbat aldizkaritan argitaratu zen: 2008ko abenduaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 236. zk., 2008ko abenduaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 237. zk., 2008ko abenduaren 10eko «Berria», «El Correo» eta «Deia» egunkarietan; eta Lemoako udaletxeko iragarki-oholean jarri zen.
Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.h artikuluak, eta ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 16.1.a artikuluak.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.
Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,
Lehenengoa. Bilbao-Donostia lineako Usansolo-Lemoa tartean Lemoa udalerriko trenbide-pasaguneak kendu eta trenbidea ixteko eraikuntza proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea (zerrenda ebazpen honekin batera doa), eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.
Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Lemoako udaletxera ager daitezen, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.
Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.
Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lan sailburuordeari, ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean.
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 30a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
MIRARI ARRUABARRENA ELIZALDE.
ILBAO-DONOSTIA LINEAKO USANSOLO-LEMOA TARTEAN LEMOA UDALERRIKO TRENBIDE-PASAGUNEAK KENDU ETA TRENBIDEA IXTEKO ERAIKUNTZA-PROIEKTUA
PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA SUPRESIÓN DE LOS PASOS A NIVEL Y CIERRE DE VÍA EN EL TRAMO USANSOLO-LEMOA DE LA LÍNEA BILBAO-DONOSTIA
LEMOAKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE LEMOA
Finka zk.
º de finca Katastroko erref.
Ref. Catastral Jabea eta helbidea
Propietario y domicilio Eragin mota
Tipo de afección Izaera
Naturaleza Okupatu aurreko aktak egiteko
Levantamiento de actas previas
Poligonoa
Polig. Lursaila
Parc. Okupazio iraunkorra
Ocupación Permanente Aldi-baterako okupazioa
Ocupación Temporal MAIATZA / MAYO
Tokia
Lugar Eguna
Día Ordua
Hora
1 008 113 Joaquin, Julián eta Clara Zarandona Ealo --- 168,10 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 10:00
2 008 115 Trinidad Zalbidea Alcibar --- 418,39 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 12:00
3 008 114 Trinidad Zalbidea Alcibar --- 367,74 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 12:00
4 008 117 Joaquin, Julián eta Clara Zarandona Ealo --- 687,24 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 10:00
5 008 116 Joaquin, Julián eta Clara Zarandona Ealo --- 511,40 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 10:00
6 008 118 Trinidad Zalbidea Alcibar --- 263,03 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 12:00
7 008 119 Joaquin, Julián eta Clara Zarandona Ealo --- 119,51 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 10:00
8 008 121b Trinidad Zalbidea Alcibar --- 136,89 Hostozabalak
Monte de frondosas Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 12:00
9 008 121a Trinidad Zalbidea Alcibar --- 161,64 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 12:00
10 008 120 Trinidad Zalbidea Alcibar --- 332,43 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 12:00
11 008 122 Juan Ángel eta José Luis Orue Zamalloa --- 153,56 Frutarbolak / Frutal Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 10:00
12 008 124 Trinidad Zalbidea Alcibar --- 215,50 Frutarbolak / Frutal Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 12:00
13 008 123 Trinidad Zalbidea Alcibar 409,35 --- Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 13 12:00
14 008 93 Juan Ángel eta José Luis Orue Zamalloa 1.235,84 1.003,34 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 10:00
15 008 92a Juan Ángel eta José Luis Orue Zamalloa --- 71,52 Soroa / Cultivo Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 10:00
16 008 92b Juan Ángel eta José Luis Orue Zamalloa --- 470,04 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 10:00
17 008 288b Titular ezezaguna / Titular desconocido --- 103,61 Soroa / Cultivo Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 14:30
18 008 86 Santiago, M.ª Ángeles eta Justa Zubero Abrisqueta 440,25 487,93 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 12:00
19 008 87 Santiago, M.ª Ángeles eta Justa Zubero Abrisqueta 3,45 266,50 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 12:00
20 008 85 Juan Manuel, M.ª Luisa eta José M.ª Belaustegui Orue
4,26 352,36 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 13:00
21 008 84 Juan Manuel, M.ª Luisa eta José M.ª Belaustegui Orue 281,08 506,31 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 13:00
22 008 82b Juan Arrizabalaga Ellacuría 685,07 1.815,68 Zelaia / Pradera Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 14:00
23 008 82a Juan Arrizabalaga Ellacuría 849,66 2.945,76 Ez emankorra
improductivo Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 14:00
23 BIS 008 82a Oscar Iturbe (Embalajes URBI) Lemoako Udaletxea
Ayto. Lemoa 14 14:00


